Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

1/21 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2021. urteko lan egutegia onartzen duena.

2021 urtarrila 18

: 1

1/21 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2021. urteko lan egutegia onartzen duena.

Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek: 145/2020 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia; 98/2020 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2021. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako; 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 819/2020 Ebazpena, azaroaren 24koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2021. urteko jaiegunen egutegia; hau izango da:

­ Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna

­ Urtarrilaren 6a: Errege eguna

­ Martxoaren 19a: San Jose

­ Apirilaren 1a: Ostegun Santua

­ Apirilaren 2a: Ostiral Santua

­ Apirilaren 5a: Pazko bigarrena

­ Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna

­ Uztailaren 6a: San Fermin bezpera; jai izango da 12etatik aurrera Iruñean lan egiten dutenentzat

­ Uztailaren 7a, 8a, 9a eta 10a: San Fermin jaiak; jai izango dira Iruñean lan egiten dutenentzat

­ Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala

­ Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna

­ Azaroaren 29a: San Saturnino; jai eguna izango da Iruñean lan egiten dutenentzat

­ Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa

­ Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna

­ Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia

­ Abenduaren 25a: Eguberri eguna

Bigarrena.- Hau izango da ohiko lanaldia:

Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:

­ Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.

­ Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi zatitua, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

­ Ostiraletan: lanaldi jarraitua, 8:15etatik 14:45era.

Ekainaren 15etik irailaren 14ra:

­ Lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.

Hirugarrena.- 2021. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izango dira abenduaren 22ko 98/2020 Foru Dekretuan emandakoak, maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpenean zehaztutakoak: 2021eko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 1 eta 6a,martxoaren 19a, apirilaren 1, 2 eta 5a, maiatzaren 1a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 3, 6, 8 eta 25a.

Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2021eko urtarrilaren 18a.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia