Partekatu edukia
33/22 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez, instituzioko datu pertsonalak babesteko ordezkaria izendatzen da.
Irailaren 1eko, 27/22 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak Larraby Electrónica y Comunicación SL enpresari esleitu zuen instituzioa Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora egokitzeko zerbitzuaren kontratazioa (datu pertsonalen babesaren eta informazioaren segurtasunaren esparruan).
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, kudeaketako Teknikariaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamenduko 7. artikuluaren arabera,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Larraby Electrónica y Comunicación, S.L. izendatzea Nafarroako Arartekoaren instituzioko datu pertsonalak babesteko ordezkari.
Bigarrena.- Datu pertsonalak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak honako hauek dira:
Larraby Electrónica y Comunicación, S.L.
Idoia kalea 4, 1. ezkerra
31180 Zizur Nagusia
Nafarroa
dpd@defensornavarra.es
Hirugarrena.- Instituzioaren datu pertsonalak babesteko ordezkariaren izendapena Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako, eta ebazpen hau instituzioaren gune digitalean argitaratzea: www.defensornavarra.es.
Laugarrena.- Ebazpen hau instituzioko datu pertsonalak babesteko ordezkariari jakinaraztea.
Iruñea, 2022ko urriaren 17a.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia