Partekatu edukia
Hezkuntza eta Irakaskuntza
Gaia: Disconformidad con la negativa a la devolución de la parte proporcional de las cuotas de comedor escolar por los días en que no se hace uso del servicio
Exp: 09/352/E
Nº: 134
Hezkuntza
2009ko maiatzaren 22an, [?] andrearen idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez kexa bat aurkezten zuen familiei tarifa batzuk kobratzeagatik Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzearen truke.
Azaltzen zuen, Alkozko haur eskolan eskolatutako haurren familiei tarifak kobratzeari dagokionez, Ultzamako Udalak eskolako jantokiko lehenbiziko hamabost eguneko zenbatekoa itzultzen duela, baina ez gainerako egunetakoa (16.etik 30.era), baldin eta jatetxea justifikatu gabeko arrazoiengatik erabiltzen ez bada, betiere hori aldez aurretik jakinarazita.
Halaber, aditzera ematen zuen haurra jantokira joaten ez den hamabost egun jarraituak hilabete desberdinetakoak direnean, ez zaiela familiei batere dirurik itzultzen.
2009ko ekainaren 25ean, Udaleko alkatearen txostena jaso genuen. Bertan, honakoa dio, hitzez hitz:
Jatetxeko tarifak 0 eta 3 urte bitarteko erabiltzaileei kobratzea eta haren zenbatekoa otsailaren 20ko 19/2008 Foru Aginduan araututako zerbait da, 2008-2009 ikasturteari dagokionez.
Jantokia duten ordutegi motetan matrikulatutako erabiltzaileek osorik ordaindu beharko dituzte jantokiko hilabeteko kuotak, zerbitzua ez erabilita ere, salbu eta arrazoi justifikatuengatik 15 egun baino gehiagotan uzten badiote erabiltzeari, aldez aurretik jakinarazita.
Ultzamako Haur Hezkuntzako Ikastetxeak 7 urte baino gehiago daramatza lanean, eta Jarraipen Batzordea dauka, nahiz eta hori, legez, beharrezkoa ez izan.
Batzorde hori gurasoen ordezkariek, enpresa adjudikazio-hartzaileko eta udaleko ordezkariek eta arlok teknikariak osatuta dago, eta haren eginkizuna da ikastetxean gerta litezkeenei konponbidea ematea eta haren funtzionamendua kontrolatzea.
Batzorde horretan, hasi-hasieratik, erabaki zen jantokiko kuotak enpresa adjudikazio-hartzaileak kobratzea, aplikatzekoak diren arauetan ezarri bezala.
Jantokiko finantziazioari dagokionez, udalak ez du esku hartzen, zeren eta arauak horixe ezartzen baitu. Horrenbestez, finantziazio osoa gurasoen eta Nafarroako Gobernuaren kontua da. Tarifen zenbatekoa ere araututa dago.
Horren aurrean, ikusita Haur Eskolako Hezkuntza Batzordean halako zehaztapen falta bat zegoela eta Hezkuntza Departamentuaren behar zen aholkuarekin, honako irizpideak ezarri ziren:
Gutxienez ere hilabeteko kostuaren % 50 ordaintzeko betebeharraren arrazoia da jantokiko antolaketak, berez, gastu finkoen multzo bat duela (laguntzaileentzako soldatak, cateringaren kostua, garbiketa eta abar), bai eta zerbitzuarekin berarekin lotutako beste gastu batzuk: ontziak, platerak, lerde-zapiak, mahai-tresnak, ahozapiak eta abar. Gastu horietako asko, erabiltzaile batek jantokia ez duela erabiliko aurretik jakinda ere, ezin dira saihestu.
Horrenbestez, ikastetxeak jardunean eman dituen zazpi urteetan, ez da inolako arazorik izan jantokiko kuoten ordainketan edo arauak aplikatzerakoan, eta ulertu izan da beti bereizkeria positiboa egin dela familien alde, besteak beste amaieran diru gehiago biltzen bada diru hori beti zerbitzua hobetzeko inbertitzen delako.
Halaber, adierazi beharra dago ikastetxe hauek guztiak Haur Hezkuntzako 1. Zikloaren Atalak ikuskatzen dituela, eta atal horrek funtzionamendu zuzena zaintzen duela.
Hori dela eta, gure ustez erreklamazio-egileak kexan azaltzen duena, ikastetxeko enpresa adjudikazio-hartzaileari kontsulta egin ondoren, ez dagokio errealitateari.
Adieraziko dugu, azkenik, gai hau, 2009-2010 ikasturteari begira, argitu eginen dela otsailaren 4ko 8/2009 Foru Aginduaren bitartez, eta udalak berak arau hori zorrotz aplikatuko duela.
Hori guztia dela eta, gure ustez udalak gai hau dela-eta izan duen jokabidea guztiz zuzena izan da, eta horrenbestez, ez da egokia aipatutako interesdunak Nafarroako Arartekoaren bulegoan aurkeztutako kexa baiestea.
Auzia oinarritzen da kexa-egileak Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 20ko 19/2008 Foru Aginduaren I. eranskineko seigarren oinarriko 2. idatz-zatiari buruz egiten duen interpretazioan. 19/2008 Foru Aginduak haur hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan (Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 28ko 41/2005 Foru Agindua), familiek 2008-2009 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dira. Aipatu seigarren oinarriak, bigarren idatz-zatian, honakoa dio: “Jantokia duten ordutegi motetan matrikulatutako erabiltzaileek osorik ordaindu beharko dituzte jantokiko hilabeteko kuotak, zerbitzua ez erabilita ere, salbu eta arrazoi justifikatuengatik 15 egun baino gehiagotan uzten badiote erabiltzeari, aldez aurretik jakinarazita”.
Interpretazio horren ondorioz, interesdunak uste du Administrazioak bere eskubide ekonomikoak urratzen dituela. Administrazioa, ordea, uste du jarduera arauz ezarritako aginduari dagokiola.
Erakunde honek, planteatutako auzia aztertu eta gero, kexa osatzen duten bi puntuei buruz duen iritzia azalduko du hemen:
Udalak, ikasleak eskolara hamabost egunez edo gehiagoz joaten ez direnean, hilabeteko kuotaren % 50 itzultzeari dagokionez, egiaztatu dugu itzulketa hori (hilabeteko kuoataren % 50) bakarra eta berdina dela, alde batera utzita eskolara ez joate hori 15 egunekoa, 20 egunekoa edo 30 egunekoa den.
Udalaren txostenetik ondoriozta daitekeen bezala, jokabide jori justifikatzeko arrazoia da jantoki-zerbitzuaren hilabeteroko kostuak berez gastu finko batzuk badituela, alde batera utzita ikasleak jantokira zenbat egunetan joaten diren.
Gastu horiek orekatzen dira, neurri batean, sekula itzultzen ez den beste % 50arekin. Toki Administrazioak, bere tesia oinarritzeko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaiari buruz duen irizpidea erabiltzen du.
Erakunde honek uste du araupetze argiagorik edo zehatzagorik ez dagoen bitartean, araua interpretatu beharko dela beti tributudunari onuragarrien gertatzen zaion irizpidearen arabera (Nafarroako Tributuei buruzko Lege Orokorrari buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legeko 16.4 artikulua). Exegesi aldekoena, noski, herritarrari dirua proportzio ahal den handienean itzultzea izanen litzateke.
Gure ustez, halaber, azaldutako irizpidea bat dator Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak duenarekin; izan ere, 2009-2010 ikasturterako planteaturiko auzia arautzen eta argitzen du. Hain zuzen ere, Hezkuntza Kontseilariaren otsailaren 4ko 8/2009 Foru Aginduan honakoa ezartzen du: “Justifikatutako arrazoiengatik 15 egun natural baino gehiago lekutzen badira, zerbitzua jaso duten egunei dagokien tarifa baino ez dute ordainduko”.
Azken batean, Udalaren jokabideak, hilabeteko kuotaren itzulketan % 50eko muga ezartzearenak, tributu-arauak interpretatzeko irizpideak urratzen ditu, tributudunaren alde jotzeari dagokionez.
Kexaren bigarren puntua haurra jantokira joaten ez den 15 egunak, hilabeteko kuotaren % 50 itzultzearen ondorioetarako, hilabete bakarrekoak, eta ez hilabete desberdinetakoak, izateko beharrari buruzkoa da.
Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 20ko 19/2008 Foru Agindua aztertuta, ondoriozta daiteke, zenbait idatz-zati desberdinetatik, jantokiko hilabeteko ordainketa kuotak ordaintzeko oinarrizko denbora-unitatea dela.
Hilabeteko ordainketak eta haren salbuespenek “hilabetea” dute erreferentzia gisa. Beste aldagai batzuk aintzat hartzeko –esate baterako, kexa-espedientean azaldutakoa– beharrezkoa zen Foru Aginduak berak aukera hori arautu izana.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia