Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Daños en vivienda colindante a carretera, como consecuencia de las labores de las máquinas quitanieves
Exp: 10/412/U
Nº: 127
Herri lanak
2010eko maiatzaren 26an, [?] jaunak eta [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat adierazten dute beren jabetzapeko etxebizitza batean elurra kentzeko makinen berezko jardueren ondorioz pairatzen dituzten kalteengatik.
Interesdunak [?]n bizi dira, [?]eko [?] zenbakian, N-240 errepidearekin muga egiten duen eta 1954an eraiki zen etxe batean. Errepidearen hurbiltasunaren ondorioz, kalte batzuk pairatu izan dituzte beti, baina normaltzat jo izan dituzte eta beraiek konpondu izan dituzte beti, haiek inori erreklamatu gabe.
Alabaina, baieztatzen dutenaren arabera, azken urteetan, elurra kentzeko makinek neguan egiten dituzten lanen ondorioz, kalte bereziki garrantzitsu batzuk pairatu dituzte, eta, haien iritziz, haiek saihesteko modukoak dira eta saihestu egin beharko lirateke. Horri dagokionez, azaltzen dute, batetik, errepideko elurra eta izotza behin eta berriz etxearen eta etxeari atxikitako eraikinen fatxadara botatzen dela, eta, bestetik, gatzak larriki kaltetzen dituela jabetza inguratzen duten heskaiak.
Interesdunek adierazten dute ulertzen dutela lan horiek beharrezkoak izatea, baina diotenaren arabera, arreta gehiagoz egin beharko lirateke, berea bezalako etxebizitzen ondoan egiten direnean.
Adierazten dute, aurreko urteren batean, Administrazioak bere gain hartu zituela eragindako kalteetako batzuk; aldi berean, baieztatzen dute egoera hori urtetik urtera errepikatzen dela, baina, dirudienez ez dela inongo biderik ezarri arazoa konpontzeko. Gaur egun, perituek esandakoaren arabera, heskaietan izandako kaltea kontuan hartu gabe, 880 euroko kaltea eragin zaie.
“Etxebizitza [?] herriko gunearen barruan dago, N-240-A, Iruña-Gazteiz, errepidearen ezkerreko aldean, 8+960 kilometro puntuaren partean, non, era berean, Oteitzara doan NA-4508 errepidearen eta NA-7066 errepidetik Larragetara doan bidearen bidegurutzea baitago.
Etxebizitzaren fatxada nagusia N-240-A, Iruña-Gasteiz, errepidearen paraleloa da. 4,20 metroko altuera dauka bide-bazterraren kanpoko lineatik. Etxebizitzari atxikitako eraikinaren fatxada hurbilago dago errepidetik, 0,60 metro distantzia baizik ez dagoelako aglomeratuaren ertzetik. Errepidearen eta etxebizitzaren artan, zuhaixken heskai bat dago, etxe inguruaren bueltan. Plataformaren ertzetik 1,30 metrora dago.
Herritar horiek adierazitako kexak neguan N-240-A, Iruña-Gasteiz, errepidean lan elurra kentzeko lan egiten duten makinen lanetan zentratzen dira.
Neguko bide-lanek, errepideak kontserbatu eta mantentzeko eragiketei dagokienez, helburu dute ibilgailuen mugigarritasuna erraztea, segurtasuneko, arintasuneko eta erosotasuneko baldintza egokietan, negu partean izotzak eta elurrak ukitutako errepideetan; halaber, bide-ondarea eraginkortasunez zaintzea dute helburu.
Lan horietarako, administrazio guztiek, oro har, duela urte asko, batez ere bultza egiteko makinak, errepideko elurra tokiz aldatzeko, eta urgarriak (kloruro sodikoa edo gatz arrunta) erabiltzen dituzte, izotza egin ez dadin.
Makineriari dagokionez, falka edo xaflak erabiltzen dira, ibilgailuek bultzatutakoak. Bidenabar, esan dezagun ibilgailu horiek gidatzea nahikoa konplexua dela. Bada, esan beharra dago makina horien lana dela errepideko elurra kentzea eta hura errepide bazterretara bultzatzea, ibilgailuaren mugimenduaz baliatuta. Bada, etxebizitzaren fatxadaren eta errepide-ertzaren arteko kokapen erlatiboari eta haiek bereizten dituen distantziari erreparatuta, oso ere zaila da saihestea elurra inguruetan utz dadin eta, are gehiago, elurraren trinkotasunaren arabera eta ibilgailuak hartzen duen abiaduraren arabera, zipriztinak fatxadara ere iristea. Argi dago errepideko elurra ez kentzeak bide-segurtasuneko arazo larria eraginen liekeela haren erabiltzaile guztiei.
Izotza egin dadin saihesteko eta xaflak edo falkak pasatu eta ondoren geratzen den elur geruza fina kentzeko urgarria (gatza) erabiltzeari dagokionez, berriz, esan beharra dago haren arrazoiak –bai metodoari, bai kopuruari dagokienez– dotazio txikienarekin eraginkortasun handiena eta ingurumenaren babes onena lortzeko ahaleginari erantzuten diola. Horrela, giroko tenperaturaren arabera, errepidearen egoeraren arabera, errepide motaren arabera, tratamendu motaren arabera eta abar, metro koadro bakoitzeko erabili beharreko gramoen kopurua finkatzen dela: prebentziorako metro koadroko 5 gramotatik hasi eta elur eta izotz arazoak konpontzeko 40 gramotara bitarte. Urgarrien kontzentrazio horiek, gainerako administrazioek ere erabiltzen dituztenek, ingurumeneko inguruabar normaletan ez dute atzemateko moduko eragin negatiborik errepideen ondoko landaredian.
Departamentu honetako teknikariek Arartekoaren komunikazioan gainetik azaldutako kalteei buruz eginiko ikusizko ikuskapenaren ondoren, ikusi dugu ez fatxadak, ez itxiturako elementuek, ez ate nagusiak ez dutela inongo akatsik, elurra kentzeko makinek jaurtikitako elurraren ondoriozko narriadura bat iradokitzen duenik. Langileek bildutako informazioaren arabera, fatxada orain dela urtebete baino gehiago zaharberritu zen eta, horrenbestez, azken neguaren ondoren, egiazta daiteke ez dela kalte nabarmenik izan.
Fatxadako heskaiak ere ez du narriadura orokorrik ageri. Toki batean edo bestean lehor arrastoren bat ikusten da, baina sintoma horiek etxea inguratzen duen eta errepidetik urrunago dagoen alboko heskaiaren beste toki batzuetan ere ikusten da. Hori dela eta, pentsa daiteke lehortasun hori beste arrazoi batzuengatikoa izan daitekeela.
Gure iritziz, elurra kentzeko makinen lanak beharrezkoak dira, bide segurtasuneko ageriko arrazoiengatik, eta administrazio guztiek neguan bideetan elurra eta izotza direla eta prebentzio- eta konponketa-lanak egiteko erabiltzen den metodoa da. Gure kasuan, gainera, lan horiek zuzen egiten dira, gure ustez. Argi dago, halere, etxebizitza errepidearen ondoan egoteak trafikoaren –ez soilik elurra kentzeko makinen lanaren– ondoriozko eragozpen batzuk eraginen dituela: zaratak, errekuntza gasen ondoriozko kutsadura, lohi eta ur zipriztinak, itsutzeak eta abar. Eta horiek eraiki zen unetik gertatu dira, zeren eta errepidea eta etxebizitza elkarren ondoan baitaude 1954tik.
Adierazitakoa ikusita, gure ustez ezin da berez Administrazioaren utzikeriaz edo zerbitzuen funtzionamendu okerraz hitz egin; aitzitik, nolanahi ere, lan horiek berezko dituzten kalteei buruz hitz egin beharra dago, eta esan behar da elurra kentzeko makinek eginiko ezinbesteko neguko lan horien balizko eragozpenak berezkoak direla etxebizitzaren kokapenari erreparatuz gero eta guztiz saihestezinak direla.
Hala eta guztiz ere, aipatutako eragozpenak ahal den guztian gutxitzeko, jarraibideak emanen zaizkie elurra kentzeko makinetako langileei arreta berezia jar dezaten sareko puntu horretan eta beste batzuetan garbiketa lanak egiten dituztenean, betiere errepideko erabiltzaile guztien bide-segurtasuneko baldintzak ezertan ere kaltetu gabe.
Honekin batera gai horri buruzko dokumentazio grafikoa erantsi da”..
Atzeman daitekeen bezala, kexa interesdunen jabetzapeko etxebizitzan –N-240 errepidearen ondoan dago– behin eta berriz kalteak gertatu eta ondoren aurkeztu da, adierazitakoaren arabera, neguan elurra kentzeko makinek egiten dituzten lanen ondorioz.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak agerian jarri du lan horiek beharrezkoak direla; lanak egiteko modua azaldu du, eta ondorioztatzen da ezin dela Administrazioaren utzikeriaz edo zerbitzuen funtzionamendu okerraz gertaturiko kalteei buruz hitz egin, baizik eta, kasua bada, lanaren berezko izaeratik heldu diren eragozpenak, etxebizitzaren egoeratik beratik iritsi direnak eta saihestezinak direnak.
Zalantzarik gabekoa da lan horiek egin beharrekoak direla, eta erakunde honek inongo elementurik ez du ondorioztatzeko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren lan egiteko metodoa, txosten honetan aipatzen dena, ez denik egokia izan.
Eta erakunde honen iritziaren arabera, herritarrek zerbitzu publiko ugari emateak ekar ditzakeen eragozpen normal eta saihestezinak pairatzeko betebehar juridikoa daukate.
Hori gorabehera, egokitzat jotzen dugu departamentu horri iradokitzea, lan horiek egiterakoan, behar diren neurri guztiak har ditzan, zertarako eta saihesteko errepidearen ondoan dauden jabetzetan sortutako eragozpenak eta kalteak ahal den guztian gutxitzeko, arreta berezia jarriz kexan azaldutakoa bezalako kasuetan, alegia, errepidearen ondoan etxebizitzak daudenean.
Bestalde, gertatutako kalteengatiko erantzukizunari dagokionez edo etorkizunean gerta daitezkeenei dagokienez, administrazio publikoen ondare-erantzukizuna arautzen duen legedian ezarritakoa bete beharko da. Horri dagokionez, kalterik gertatzen bada eta interesdunek ulertzen badute kalte horiek emandako zerbitzu publikoaren ondorioz gertatu direla, ondare-erantzukizuneko erreklamazio bat aurkeztu beharko dute, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 139. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 76. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; izan ere, artikulu horiek arautzen dute zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorioz sorturiko kalteengatik kalte-ordaina jasotzeko herritarrek daukaten eskubidea.
Legez, erakunde honek ezin du gai honi buruzko erabaki abstraktu eta aldez aurrekoa egin; hori dela eta, irtenbide bakarra du interesdunei informazioa ematea beren eskubideaz baliatzeko ezarritako prozedura-bideari buruz.
Hala eta guztiz ere, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak igorritako txostena ikusita, adierazi beharra dago antolamendu indardunean diseinatutako ondare-erantzukizuneko sistema objektiboa dela, halako moduz non bideragarria baita erantzukizun hori gertatzea baita Administrazioak utzikeriaz jokatu ez duenean eta zerbitzu publikoen funtzionamendu okerra izan ez denean ere, betiere behar den kausa-eragina lotura egiaztatzen bada eta legez ezarritako gainerako baldintzak betetzen direnean.
Horrenbestez, erakundea arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluarekin bat,
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari iradokitzea kexan aipatzen diren lanak egiterakoan behar diren neurri guztiak har ditzan, zertarako eta saihesteko errepidearen ondoan dauden jabetzetan sortutako eragozpenak eta kalteak ahal den guztian gutxitzeko, arreta berezia jarriz kexan azaldutakoa bezalako kasuetan, alegia, errepidearen ondoan etxebizitzak daudenean.
Bi hilabeteko epea ematea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari iradokizun hau onartu duela jakinaraz dezan eta horren ondorioz hartuko dituen neurriei buruz informa dezan, edo, bestela, ebazpena ez onartzeko arrazoiei buruz informa dezan. Orobat ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Dekretuak 34. artikuluko bigarren atalean jasotzen den moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia