Partekatu edukia
Hezkuntza eta Irakaskuntza
Gaia: Falta de seguridad por la falta de cerramiento del recinto escolar de un centro educativo
Exp: 09/334/E
Nº: 148
Hezkuntza
2009ko maiatzaren 15ean kexa bat aurkeztu da erakunde honetan, Obispo Irurita Ikastetxe Publikoko SUSTRAIAK Gurasoen Elkarteko lehendakariak sinatua, eskolako barrutia egoki itxita ez egoteari buruzkoa.
Idazkian azaltzen da azken urteetan Ultzamako Udaleko alkatearekin izandako bileretan gaia aztertu dela, eta ikasleen gurasoek eskatu dutela eskola-barrutia ongi ixteko, trafiko ugari duen errepide baten ondoan baitago, horrek haurren segurtasuna dela-eta izan ditzakeen ondorioekin.
Administrazioak ezer ez zuela egiten ikusita, joan den ikasturtearen bukaeran (hain zuzen ere, 2008ko maiatzaren 22an), idazki bat aurkeztu zioten udalari, baina oraindik ere ez dute erantzunik jaso.
Kexa aztertu ondoren, erakunde hau arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean ezarritakoaren babesean, txosten bana eskatu zitzaien Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari eta Ultzamako Udalari.
Hezkuntza Departamentuak igorritako txostenean jasotzen da ikastetxeko perimetroaren itxitura ongi mugaturik dagoela, eta espedientean baieztapen hori egiaztatzeko zenbait argazki bidaltzen ditu.
Udalak, bere aldetik, honakoa ematen du aditzera:
Azaldu den bezala, kexa Obispo Irurita Ikastetxe Publikoaren itxiturari buruzkoa da. Izan ere, Gurasoen Elkartearen ustez ez da behar bezala bermatzen seme-alaben segurtasuna. Horri buruz, kexan esaten da zenbait bilera izan direla udalarekin, baina gurasoen nahiak ez direla bete, eta idatziz eskabide bat ere aurkeztu zela, baina hari ez zaiola erantzunik eman.
Hasteko, adierazi beharra dago Administrazio Publikora hari zerbait egin dezan eskatzeko jotzen duen herritar orok eskubidea duela, gutxienez ere, bide beretik erantzun bat jasotzeko, alde batera erantzun hori baiezko edo ezezkoa den. Hori heldu da herritar guztiek beren gaien administrazio egokirako duten eskubidetik, zeina Europar Batasunean jaso zen eta barneko antolamendu juridikoan sartu zen eskubidea baita. Eta hala ondorioztatzen da, zehazki, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legetik ere; izan ere, lege horrek aurkeztutako eskabide guztiak ebazteko betebeharra jasotzen du.
Horri berari buruz, egoki da gogoraraztea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 318. artikuluak ezartzen duela toki entitateek zuzentzen zaizkien eskari guztiak –haien eskumenekoak direnak– ebatzi eta jakinarazi behar dituztela.
Azken batean, Gurasoen Elkarteak, 2008ko maiatzaren 22an, idatzizko eskari bat aurkeztu bazuen udalari jarduera zehatz bat eskatzeko, interesdunek eskubidea dute Administrazioak erantzun espresa emateko, eta eskatzen duten horri ezezkorik emanez gero, ezezko erantzunaren arrazoiak emateko. Nolanahi ere, Zuzenbidearen aurkakoa da herritarrari erantzuteko legezko betebeharra alde batera uztea eta beste instantzia batzuetara jotzera bultzatzea.
Erakunde honek, bera arautzen duen foru legeari jarraituz, zaindu beharra dago, betiere, Administrazioak herritarrek egiten dituzten eskariak eta eskabideak ebatz ditzan, eta horregatik alderdi zehatz horri buruzko legezko betebeharren gogorarazpena egin beharrean gaude oraingoan.
Azaldutako sakoneko gaiari dagokionez, berriz, bai Udaleko zerbitzu teknikoek bai Hezkuntza Departamentukoek adierazi dute egungo itxitura egokia dela ikasleen segurtasuna bermatzeko, eta espedientean zenbait argazki erantsi dituzten adierazpen horien euskarri.
Argi dago segurtasun mekanismo oro, orokorrean, hobetu egin litezkeela, baina erakunde honek, espedientean jasotako dokumentazioa ikusita, ezin du baieztatu egun dagoen azpiegitura (hesi perimetrala eta atetzarrak) gai ez denik bilatzen den helburua modu egokian bermatzeko, ez eta beharrezkoa denik hura aldatzea, gurasoek egiten duten proposamen zehatza (ate automatikoa) onartuz, nahiz eta hori ere guztiz arrazoizkoa izan.
Bai adierazi beharra daukagu, ordoa, jarrita dauden itxituraren elementu zehatzak zein izan behar duten edo haien ezaugarri partikularrak zein diren erabakitzera sartu gabe, ikastetxeko eskola-orduetan barrutia itxita egon behar duela, saihesteko adingabeak barrutitik kontrolik gabe atera daitezen.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia