Partekatu edukia
Hirigintza eta Etxebizitza
Gaia: Irregularidades urbanísticas en el funcionamiento de un bar
Exp: 09/714/U
Nº: 17
Hirigintza
2009ko urriaren 16an, [?] jaunak eta [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen dute Iruñeko Udalaren aurka, udalean aurkeztutako eskabide batzuei erantzunik ez emateagatik (erregistratutako lau eskabideren kopia erantsi dute, honako egunetan aurkeztuak: 2009-06-12an, 2009-07-17an, 2009-09-25ean eta 2009-09-25ean.
Azaltzen dute bizi diren eraikineko beheko solairuan –[?] kaleko [?] zenbakia– 2007ko abenduaren 27tik kafetegi-taberna gisa ezagutzen den lokal bat dagoela, baina ez duela lizentzia baliodunik eta tabernako jabeari zehapen bat ezarri zitzaiola obra batzuk lizentziarik gabe egiteagatik jarduera-lizentzia eman baino 6 hilabete lehenago.
Kexu dira tabernako jabeak urtetan irregulartasun ugari egin izan dituelako: Besteak beste, baimenduta dagoen edukiera zabal gainditzea; ordutegiak ez betetzea, behar baino gehiago luzatzen delako; ateak zabal-zabalik edukitzea (batez ere, udan); saneamenduko betebeharrak ez betetzea (ur zikinen eta euri uren amaierako egoerari buruzko planoak aurkeztuak behar zituen); ekainetik atetzarra berriz zabaltzea, ixteko errekerimendua egin zitzaion arren; isolamenduko baldintzak ez betetzea; lokala legez kanpo zabaltzea eta abar.
Adierazten dute eskabide asko aurkeztu izan dituztela Iruñeko Udalean eta Udaltzaingoan, baina kexa horiek ez dutela ezertarako balio izan, zeren eta ez poliziak, ez udalak ez baitute neurririk hartu irregulartasun horiek guztiak zuzentzeko. Eta bitartean, bizilagunek enbarazuak pairatu behar izan dituzte, hori zertan aguantatu ez duten arren.
Hori dela eta, amaieran eskatzen dute udalak bete dezan bizilagunek aurkeztutako eskabideei erantzuteko betebeharra eta, halaber, establezimenduek legea betetzen duten ala ez kontrolatzeko betebeharra. Era berean, udalari eskatzen diote behar diren neurriak har ditzan irregulartasun horiei guztiei berehala konponbidea emateko, eta, hori betetzen ez bada, lokala itxi edo jarduera geraraz dezan.
2010eko urtarrilaren 13an, Iruñeko Udalaren txostena sartu zen gure erakundean, eta bertan, honakoa azaltzen da:
2009ko abenduaren 2ko idazkian, Nafarroako Arartekoak informazioa eskatu zion udal honi [?] jaunak eta [?] jaunak aurkeztutako kexari buruz. Izan ere, kexaren arrazoia zen udalean aurkeztutako zenbait eskabideri ez zitzaiela erantzunik eman. Eskabideak [?] kaleko [?] zenbakiko kafetegi-tabernako jabeak egindako irregulartasun ugariei buruzkoak ziren (09/714/M espedientea).
Horri dagokionez, esan beharra dago Arartekoaren idazkian adierazitako lau salaketa-idazkietatik bat, 2009ko ekainaren 12koa, Garapen Iraunkorraren Alorrari zuzenduta zegoela, eta Iruñeko [?] kaleko [?] zenbakian dagoen ostalaritza-establezimendutik heldutako usainei buruzkoa zela.
Salaketaren ondorioz, 40/723/09 espedientea zabaldu zen, eta establezimenduaren osasun ikuskapena egin zen. Ikuskapenean ez zen usain desatseginik atzeman jardueraren barruan, eta egiaztatu zen ostalaritza-jarduerak sorturiko hondakin solidoak eta bestelakoak deuseztatzeko prozedura zuzena zela. Zehazki:
Bere garaian, ez zitzaion [?] jaunari informaziorik eman egindako ikuskapenaren emaitzari buruz. Gaurko egunez eginen diogu jakinarazpena.
Eta beste 3 salaketa-idazkiak Hirigintza eta Etxebizitza Arloari aurkeztu zitzaizkion, eta LIA 2008/821 espedientean jasota daude. Honakoak dira:
Espedientea aztertuta, honakoa adierazten da:
Ebazpen horretan, obretarako lizentzia ukatzeaz gainera, jarduera gerarazteko espedientea zabaltzen zen, hain zuzen ere zabaldutako aldean kasuko jarduera irekitzeko lizentzia ez edukitzeagatik. Ebazpen hori 2009ko urriaren 6an jakinarazi zitzaion [?] jaunari, eta entzunaldiko epean ez da alegaziorik aurkeztu. Hori dela eta, hemendik gutxi zabaldutako eremuan jarduera gerarazteko espedientea ebatzi beharko da. Lizentziarik gabe eginiko obrengatiko zehapen espedienteari dagokionez, ez da ireki, zeren eta obrak legeztatzeko modukoak izan baitaitezke, ebazpenean planteaturiko gaiei buruzko proiektu bat aurkezten bada. Hala eta guztiz ere, eta ikusita gaur egun arte ez dela ez proiektua aurkeztu, ez jarduera gerarazteko espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, gaurko egunez Hirigintza Diziplinaren atalera igorri da, jarduera gerarazteari buruzko espedientea ebazteko eta hirigintza lehengoratzerako espedientea edo/eta zehapen espedientea irekitzeko, lizentziarik gabe eginiko obrengatik, egin beharreko azterketa juridikoan erabakitzen denaren arabera.
Azkenik, esan beharra dago ezen, litekeena den arren Pérez Olave jaunak bere salaketei buruzko erantzunen bat ez jasotzea, bai jaso duela espedientearen egoerari buruzko informazio zehatza, eta Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko langileek artatu egin dutela.
Azaldu den bezala, kexa-egileek salatzen dute Iruñeko Udalak ez diela erantzun aurkeztutako idazkiei. Izan ere, idazki horien bidez kafetegi-taberna baten jardueran, haien ustez, gertatzen ziren akats batzuk salatzen zituzten.
Iruñeko Udalak, igorritako txostenean, egindako jarduerak deskribatzen ditu eta aitortzen du interesdunei ez diela idatzizko erantzunik eman. Iruñeko Udalak uste du, gainera, interesdunek nahikoa informazio badutela jarduera horiei buruz beste baliabide batzuen bidez jakin ahal izan dutenarekin.
Horri dagokionez, adierazi beharra dago Administrazio Publikora hari zerbait egin dezan eskatzeko idatziz jotzen duen herritar orok eskubidea duela, gutxienez ere, bide beretik erantzun bat jasotzeko, alde batera erantzun hori baiezko edo ezezkoa den. Hori heldu da herritar guztiek beren gaien administrazio egokirako duten eskubidetik, zeina Europar Batasunean jaso zen eta barneko antolamendu juridikoan sartu zen eskubidea baita. Eta hala ondorioztatzen da, zehazki, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legetik ere; izan ere, lege horrek aurkeztutako eskabide guztiak berariaz ebazteko betebeharra jasotzen du.
Horri berari buruz, egoki da gogoraraztea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 318. artikuluak ezartzen duela toki entitateek zuzentzen zaizkien eskari guztiak –haien eskumenekoak direnak– ebatzi eta jakinarazi behar dituztela.
Are gehiago, adierazi beharra dago ezen, Zuzenbide Administratiboan, ez dagoela forma-askatasunik egintzak sortzeko moduari dagokionez. Izan ere, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeak ezartzen du egintzak idatzizkoak izanen direla, egintza horien izaera dela-eta adierazpide egokiago bat exijitzen edo bideratzen ez den bitartean.
Azken batean, ahozko erantzunak edo bestelakoak ematea ez da nahikoa (logikoa den bezala, horien konstantziarik ez baitago), eta Iruñeko Udala behartuta dago legez eskabideei idatziz erantzuteko, berariaz eta formalki.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Iruñeko Udalari gogoraraztea legez behartua dagoela herritarrek aurkezten dizkioten eskabide eta eskari guztiei –besteak beste, kexa-egileen eskabideei– erantzun espresa ematera behar den denboran eta moduan.
Bi hilabeteko epea ematea Iruñeko Udalari ebazpen hau onartu duela eta hura dela-eta zer urrats egin behar dituen jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, aipatu legearen bigarren atalean ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia