Partekatu edukia
Euskara
Gaia: Rotulaciones de topónimos de localidades no adpatados a la denominación oficial
Exp: 09/869/C
Nº: 12
Elebitasuna
2009ko abenduaren 17an, [?] jaunaren idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, hizkuntza-eskubideen arloko kexa bat aurkezten zuen.
Azaltzen du Ayegui/Aiegi, Ancín/Antzin, Cirauqui/Zirauki, Olite/Erriberri herrietako errotulazioak ez duela betetzen Euskarari buruzko Foru Legean ezarritakoa, bertan ezartzen baita errotulazioak izendapen ofizialak bete behar dituela; eta Nafarroako Gobernuak, 2009an, herri horietako izendapen berriak onartu dituela.
2010eko urtarrilaren 13an, eskatutako txostena jaso da. Bertan jakinarazten zaigu seinaleztapen lanetan Nafarroako Gobernuaren 2006ko irailaren 25eko erabakian ezarritakoaren arabera jokatzen ari dela. Izan ere, erabaki horretan jarraibide batzuk ematen dira bide-seinaleei buruz, eta zehazki, honakoa ezartzen da:
“ 2. Instrukzioak data honetatik aurrera izanen du eragina, eta honakoaren arabera aplikatuko da:
Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak honako helburu hauek eransten ditu “funtsezko” gisa (1. artikulua), eta, horrenbestez, Nafarroako botere eta administrazio publiko guztiek ziurtatu beharreko helburu gisa: a) herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea, eta hori betetzeko tresnak zehaztea; b) Nafarroan euskara biziberritu eta gara dadin zaintzea, euskararen erabilera sustatzeko zer neurri hartu behar diren adierazita.
Euskara Nafarroako hizkuntza berekietako bat da. Hala ezarrita dago 18/1986 Foru Legeko 2. artikuluan. Artikulu horretan, halaber, foru legearen beraren ezinbesteko helburutzat jotzen da (1.2.a artikulua) herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestu eta eginkor bihurtzea, bai eta eskubide horretaz baliatu ahal izateko tresnak zehaztea ere.
Igorri zaigun txostenak besterik gabe dio afixen eta seinaleen egokitzapena Nafarroako Gobernuaren 2006ko irailaren 25eko erabakian aurreikusitakoaren arabera egiten dela.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak bide-seinaleak egokitzeko jarraitutako prozedurak gobernuaren erabakia betetzen duen arren, egia da kexa-egileak aipatzen dituen herriek izendapen ofizial elebiduna daukatela baina, halere, haien seinaleak ez direla izendapen ofizialaren arabera egokitu. Egoera hori gertatzen denez, ezinbestez gomendioa eman behar dugu seinale horiek berehala egokitu daitezen.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari gomendatzea ezen, gaztelaniaz ez ezik euskaraz ere izendapen ofiziala duten herrietan, bide-seinaleak ahal den bezain laster Nafarroako Gobernuak onetsitako toponimia ofizialaren arabera jar daitezen.
Bi hilabeteko epea ematea departamentu horri gomendio hori onartu duela jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Dekretuko 34. artikuluko bigarren atalean jasotzen den moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia