Partekatu edukia
Hezkuntza eta Irakaskuntza
Gaia: Transmision de datos de un alumno por parte del centro escolar
Exp: 09/723/E
Nº: 5
Hezkuntza eta irakaskuntza
2009ko urriaren 21ean, [?] jaunak eta [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen du ikastetxe baten ([?] ikastetxea) jokabidearengatik.
Interesdunek azaltzen dute orain dela bi urte inguru gorabehera bat izan zutela ikastetxeko beste ikasle baten aita batekin, ikastetxetik hurbil dagoen oinezkoentzako pasabide batean. Dirudienez, gorabehera horrek, azkenean, prozedura judizial bat ekarri du.
Adierazten dute gorabehera horren ondotik, pertsona horrek ikastetxera jo zuela, kexa-egileen semeari buruzko datuak eskuratzeko, hain zuzen ere gurasoak identifikatzeko xedez.
Kexa-egileek baieztatzen dutenaren arabera, ikastetxeak, beren ustez zuzengabeki eta adingabearen intimitateari eraso eginez, pertsona horri bidea eman zion semearen argazkia eta datuak eskuratzeko.
Eskatutako txostena jaso ondoren, honakoa ageri dela atzeman dugu:
“2009ko azaroaren 9an, izenpetzen duen ikuskatzaileak Arartekoaren 09/723/E espedienteari buruzko idazkia jaso zuen; bertan, informazioa eskatzen du “[?]” zentroaren jarduerari buruz, hain zuzen ere [?] jaunak eta [?] andreak erakunde horretan aurkeztutako kexari dagokionez.
2009ko azaroaren 9an, ikuskatzaileak ikastetxeko zuzendari akademiko [?] jaunari eskatu zion idatziz informatzeko ikastetxearen jokabideari buruz.
2009ko azaroaren 11n, Hezkuntza Ikuskapenaren Zerbitzuan ikastetxeko zuzendari akademiko [?] jaunaren erantzuna jaso zen. Honakoa azaltzen zuen, izan ere:
Azaldutako aurrekarietatik ondorioztatzen denez, kexa-egileek “[?]” ikastetxearen jokabidea salatzen dute. Ikastetxe hori Foru Komunitateko Administrazioarekin itunduta dago. Kexaren arrazoia da hirugarrenei semeari buruzko informazioa eman zitzaiela, gurasoek horretarako baimenik eman gabe.
Jasotako txostenean adierazitakoa ikusita, egia da ikastetxearen inguruetan ikastetxeko gurasoen artean sortutako gatazka pribatu batean, ikastetxeak kexa-egileen semea identifikatu zuela, argazkiak ikusiz, eta haren izena eman zuela; era berean, jakitera eman zen ikastetxeko ikaslea zela.
Erakunde honek uste du jokabide horrek nabarmen gainditzen duela ikastetxeari dagokion irakaskuntza eginkizuna. Argi dago ikastetxeak ikasleei buruz duen informazioa irakaskuntza-eginkizuna betetzeko xedez ematen dela eta eskatzen dela, eta xede horrexetarako erabili beharko dela.
Ikasleen gurasoen artean, ikastetxearen inguruetan, gatazka bat sortu baldin bazen, logikoa da ukitutakoek egokitzat jotzen dituzten ekintzez baliatu nahi izatea, baina ikastetxearen eginkizunetan ez dira identifikazio jarduerak sartzen, irakaskuntza-jardueraz guztiz kanpokoak baitira.
Horren ondorioz, gure ustez, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko legeen aurkako informazio-transmisio bat gertatu zen, zeren eta ikasle baten identifikazioa egin baitzen, eta hirugarrenei adingabearen izena eta ikastetxeko ikaslea izateari buruzko informazioa eman baitzitzaien, gurasoek horretarako eman beharreko baimena eman gabe eta,. berriz diogu, irakaskuntza jarduerarekin zerikusirik batera ez duen xede baterako.
Hezkuntza Departamentuaren hezkuntza-ikuskaritzaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak, beste eginkizun batzuen artean, honakoa esleitzen dizkio: ikastetxeetan hezkuntza sistemari dagozkion legeak, erregelamenduak eta indarra duten gainerako xedapenak betetzen direla begiratzea eta, hala ez bada, ikastetxe horien jarduna indarra duen arautegiari egokitu dakion eskatzea.
Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko arauak ez dira hezkuntzaren arloko arau berariazkoak, baina, zeharkako arauak direnez, eragina dute ikastetxeetan. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu Administrazioak begira dezan ikastetxeetan arau horiek betetzen direla.
Horri dagokionez, kexa-egileei gogorarazi behar zaie aukera dutela egitatea Datuak Babesteko Espainiako Agentzian salatzeko, zeren eta egitate hori arau-hauste gisa tipifikatuta baitago; izan ere, litekeena da agentzia horrek zehapen administratibo bat ezartzea.
Azaldutakoa dela eta, erakunde honek uste du nahikoa arrazoi badagoela Hezkuntza Departamentuak bere ikuskaritza-eginkizunaz balia dadin, egitateak argitzeko behar den espedientea izapide dezan eta behar diren neurriak har ditzan arau indardunak betetzen direla zaintzeko.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Hezkuntza Departamentuari gomendatzea ikuskaritza-eginkizunaz balia dadin, egitateei buruzko behar den espedientea izapide dezan eta behar diren neurriak har ditzan ikastetxeetan izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko arau indardunak betetzen direla zaintzeko.
Bi hilabeteko epea ematea Hezkuntza Departamentuari gomendio hau onartu duela eta hura dela-eta zer urrats egin behar dituen jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, aipatu legearen bigarren atalean ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia