Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Falta de contestación a recurso de reposición
Exp: 10/587/D
Nº: 190
Eskubideen sustapena
2010eko abuztuaren 20an, [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Erriberriko Udalaren aurka, berraztertzeko errekurtso bat ez ebazteagatik.
Azaltzen zuen 2010eko uztailaren 2an, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuela udalaren zerbitzuko atezain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren eta haren oinarrien aurka.
Azaltzen zuen kexa egiteko egunean, Erriberriko udalak oraindik ere ez diola jakinarazi berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenik, nahiz eta hura ebazteko ezarritako gehieneko epea iraganda dagoen.
Kexa aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, Erriberriko Udalari kexaren edukiari buruzko txosten bat egiteko eskatu zitzaion, 2010eko abuztuaren 23an. Emandako epea iragan zen, eta Departamentuak ez zuen eskatutako txostena bidali.
2010eko irailaren 30ean, erakunde honek berriz eskatu zion txostena Erriberriko Udalari. Azkenik, 2010eko urriaren 18an sartu zen txostena erakunde honetan. Bada, txosten horretan esaten da berraztertzeko errekurtsoa jada ebatzi dela, Alkatetzaren urriaren 13ko 425/2010 Ebazpenaren bitartez.
Azaldu den bezala, kexa-egileak salatu du 2010eko uztailaren 2an aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ez dela behar zen epean ebatzi.
Erriberriko Udalak, berriz, jakinarazi du berraztertzeko errekurtso hori 2010eko urriaren 13an ebatzi dela.
Kexaren gaiari dagokionez, adierazi beharra dago Administrazio Publikora zerbait egin dezan eskatzeko jotzen duen herritar orok eskubidea duela, gutxienez ere, bide beretik erantzun bat jasotzeko, legez nahiz arau bidez ezarritako epeetan, alde batera utzita erantzun hori baiezkoa edo ezezkoa den. Hori heldu da herritar guztiek beren gaien administrazio egokirako duten eskubidetik, zeina Europar Batasunean jaso zen eta barneko antolamendu juridikoan sartu zen eskubidea baita. Eta hala ondorioztatzen da, zehazki, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legetik ere; izan ere, lege horrek aurkeztutako eskabide guztiak berariaz ebazteko betebeharra jasotzen du.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoak ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea hilabetekoa da (azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 117. artikulua). Kasu honetan, berraztertzeko errekurtsoa hura aurkeztu eta hiru hilabete baino gehiago iragan direnean ebatzi da. Berandu emandako erantzunek, esate baterako honek, nahitaez eman beharrekoak badira ere, ez dute ez errespetatze, ez bermatzen herritarrak Administrazioaren erantzuna ezarritako epean jasotzeko duen eskubidea.
Aurreko guztia dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoaz baliatuz,
Erriberriko Udalari gogoraraztea herritarrek aurkezten dizkioten errekurtso administratiboak ezarritako gehieneko epeetan ebatzi eta jakinaraztek legezko betebeharra duela.
Bi hilabeteko epea ematea Erriberriko Udalari gogorarazpen hau onartu duela jakinaraz dezan eta horren ondorioz hartuko dituen neurriei buruz informa dezan, edo, bestela, ebazpena ez onartzeko arrazoiei buruz informa dezan. Orobat ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34. artikuluko bigarren atalean jasotzen den moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia