Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Urriaren 21eko 188/2010 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoarena, [?] jaunak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2010 urria 21

Ogasuna

Gaia: No le devuelven la cantidad abonada como matrícula en escuela infantil de 0 a 3 años, aun habién sacado a sus hijos del Centro escolar

Exp: 10/710/H

: 188

Ogasuna

AURREKARIAK

  1. 2010eko irailaren 14an, [?] jaunak izenpetutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Oltza Zendeako Udalaren aurka, behar ez bezala atxikitako zenbateko bat bereganatzeagatik.

    Azaltzen du bere bi seme-alabak Oltza Zendeako Udalaren menpeko 0-3 ureko haur eskolan matrikulatzerakoan, 456 euro ordaindu zituela. Gero, iraileko urriko kuota igorri zizkioten.

    Urriaren amaieran, haurren hezitzailearekin eta eskolako zuzendaritzarekin izandako arazoak direla medio, gurasoek erabaki zuten beren bi seme-alaben baja gauzatzea eskolan.

    Adierazten du Oltzako Zendeako Udalak, matrikulako zenbatekoa itzultzeko eskabideari erantzuna ematerakoan, ezezkoa eman diola ordaindutako kuota itzultzeari.

    Azkenean, eskatzen zuen bere bi seme-alaben Ororbiako (Oltza Zendea) eskolako matrikularen zenbatekoa itzultzeko.

  2. Kexa horri buruz ebazpen egokia emateko eta jarduteko zein aukera dauzkagun zehazteko, idazki bat igorri nion Oltza Zendeako Udalera, kexan planteaturiko gaiari buruz informa zezan.

2010eko urriaren 5ean, Altsasuko alkatearen txostena jaso genuen. Honakoa dio, hitzez hitz:

[?] jaunak [?] eta [?] seme-alabak Oltza Zendeako haur eskolan matrikulatu zituen 2009/2010 ikasturterako, eta 456 euro ordaindu zituen ikasturteko matrikularengatik.

Gero, 2009ko urriaren 29an, idatziz eskatu zuen seme-alaben baja eskola horretan, ikastetxearen kudeaketarekin lotutako arrazoi batzuk zirela medio aurkeztutako idazkia erantsi dugu), eta idazki horretan eskatu zuen matrikularen kontzeptuan ordaindutako dirua itzultzeko.

2009ko azaroaren 2an, haur eskolako zuzendaritzak sinatutako idazkia sartu zen udalean. Haren bidez, [?] jaunak haurren baja eskatzeko emandako arrazoiei buruzko txostena ematen da.

Alkatetzaren azaroaren 12ko ebazpenaren bitartez, erabaki zen eskaria ezestea eta 2009ko azaroaren 1etik aurrerako borondatezko baja onartzea. Ebazpen hori posta ziurtatuaren bitartez jakinarazi zitzaion interesdunari. Jaso izanaren berri ematea 2009ko abenduaren 2koa da.

Ebazpen horren zioa da haurrei baja emateko emandako arrazoia eskatzailearen hautemate subjektiboak direla, justifikatu gabeak. Halaber, martxoaren 10eko 2/1995 Legeko 34. artikuluan adierazitakoa aipatzen da.

2010eko urtarrilaren 13an, [?] jaunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen azaroaren 12ko ezespeneko ebazpenaren aurka. Errekurtsoa ez zen onartu, garaiz kanpo aurkeztu zelakoan.

2010eko martxoaren 15ean, [?] andreak eskabide bat aurkeztu zuen udal horretan. Hartan planteatzen du [?] eta [?] seme-alabei Oltza Zendeako haur eskolan baja eman beharrean aurkitu direla, eta eskatzen du matrikula gisa ordaindutako dirua itzul diezaieten, bajaren arrazoia haien borondatez kanpoko arrazoiak direla.

2010eko apirilaren 22ko 43. Ebazpenaren bitartez, alkatetzak erabaki zuen espedientea ezestea, eta interesdunari jakinarazi zion ekintza administratibo horren aurka ezin zuela inongo errekurtsorik aurkeztu, zeren eta irmo eta onartu bihurtutako beste baten berrespena baitzen.

Kontuan hartu beharra dago Haur hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2008-2009 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituen Hezkuntza Kontseilariaren otsailaren 4ko 8/2009 Foru Aginduko I. eranskineko bosgarren oinarrian ezarritakoa; honakoa, hain zuzen ere: “Matrikula egiteak ikasturtean eskolatzeari dagozkion hileko guztiak ordaintzeko konpromisoa dakar berarekin, hots, hamaika hileko edo hamar eta erdi, ikastetxeari baimentzen zaion egutegi eta ordutegi motaren arabera”.

Halaber, haur eskolaren oinarrizko informazioan, eskolak berak ikastetxean matrikulatzen diren ikasleen gurasoei ematen zaienean, aipatutako foru aginduko I. eranskineko bosgarren oinarriari dagokionez, honakoa aipatzen da: “Ikasturtean zehar baja bat gertatzen baldin bada, eskolan zein jantokian, ez da matrikularen zenbatekoa, uztaileko kuotari dagokiona, itzuliko”.

Bestalde, martxoaren 10ko 2/1995 Foru Legeko 34. artikuluak honakoa ezarri zuen:

  1. Prezio publikoa pagatu beharra zerbitzu edo jarduera ematen hasten denetik bertatik hasten da, nahiz eta toki entitateek zilegi izango duten zenbatekoa osorik edo haren parte bat aurrez gordailuan emateko.
  2. Kasuko zerbitzu edo jarduera ez bada ematen edo egiten, prezio publikoa pagatu beharrean dagoenari ezin egotzi zaizkion arrazoiak direla medio, kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.
  3. Zilegi izanen da salneurri publikoetako zorrak premiamenduzko administrazio jardunbidearen bidez exijitzea. "

AZTERKETA

  1. Haur hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2008-2009 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituen Hezkuntza Kontseilariaren otsailaren 4ko 8/2009 Foru Aginduko eranskineko bosgarren oinarriko lehenengo lerrokadan honakoa ezarri zen: “Matrikula egiteak ikasturtean eskolatzeari dagozkion hileko guztiak ordaintzeko konpromisoa dakar berarekin, hots, hamaika hileko edo hamar eta erdi, ikastetxeari baimentzen zaion egutegi eta ordutegi motaren arabera”.
    Aurrekoa gorabehera, Oltza Zendeako alkatearen azaroaren 12ko 126/2009 Ebazpenean, kexa-egileari jakinarazi zitzaion seme-alaben eskolako baja “eragina izanen zuela 2009ko azaroaren 1etik aurrera eta, horrenbestez, zerbitzu hori erabiltzeagatiko prezio publikoak ordaindu behar zituela 2009ko urriaren 31ra arte, egun hori barne”. Hau da, de facto, gurasoak salbuesten dituzten 2009ko azarotik 2010eko uztailera bitarteko kuotak ordaindu behar izatetik.

    Udalaren erabaki horrek berarekin dakar udalak jo izatea sortutako egoera horri ez zitzaiola aplikatu behar Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 4ko 8/2009 Foru Aginduko eranskineko bosgarren oinarriko lehenengo lerrokadaren edukia, arestian aipatutakoa, zeren eta arauaren hitzez hitzeko testuari begiratuta, hilero ordaintzeko betebeharra ikasturtean zehar luzatzen baitzen.

    Alkatetzaren Ebazpenaren justifikazio eta babes normatiboa aipatutako foru aginduko eranskineko bosgarren oinarriko azken lerrokadetako batean daude; izan ere, bertan, ikasturteko hilabete guztietako kuotak ordaintzeko konpromisorako salbuespena izan daitezkeen arrazoiak aipatzen baitira. Salbuespen hori honakoetan gertatuko da: “Erabiltzaileei ezin egotzi zaizkion kasuetan. Borondatezko baja justifikatutako arrazoiengatik, konparazio batera: seme-alabaren eritasuna, helbidea aldatzea... eta abar”. Bosgarren oinarriko “eta abar” horrek zabalik uzten du berezitasun hori beste egoera batzuetara zabaltzeko. Zehaztu gabeko egoera horietako batean, udalak, bere egintza administratiboen logikaren arabera, aztertzen ari garen eskolako baja biltzen du.

    Azken batean, udala, bere jardunean, hamaika hilabetekoak ordaintzeko konpromisorako salbuespenaz, arauan aurreikusitakoaz, baliatu da.

  2. Matrikula egiterakoan kuota bat ordaintzea babestuta dago Hezkuntza kontseilariaren arestian aipatutako otsailaren 4ko 8/2009 Foru Aginduko seigarren eranskineko oinarrian. Hauxe dio, hain zuzen ere: Toki entitate bakoitzak kuota bat ezarriko du, matrikulatzean ordaindu beharrekoa. Kuota hori hilabeteko ordainketa egitean konpentsatuko da”.
    Hori dela eta, erakunde honen iritziz, egokia da udalak kexa-egileari 456 euroko kuota itzultzea, hain zuzen ere matrikula garaian ordaindutakoa.

    Arauak ez zu ezartzen noiz konpentsatu beharra dagoen matrikularen ordainketa, baina bai 2009/2010 ikasturtearen barruan izanen dela. Arrazoizkoena da ezen, gainerako gurasoei uztaileko kuotarekin konpentsatu baldin bazaie, kexa-egileari adierazitako kopurua 2010eko uztaileko eraginekin itzultzea.

Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

  1. Oltza Zendeako Udalari gogoraraztea legez aplikatu beharra daukala Haur hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2008-2009 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituen Hezkuntza Kontseilariaren otsailaren 4ko 8/2009 Foru Aginduko eranskineko seigarren oinarrian ezarritakoa, eta 406 euro itzuli behar dizkiola kexa-egileari, seme-alabak matrikulatzerakoan ordaindutako kopuruaren konpentsazio gisa.

  2. Bi hilabeteko epea ematea Oltza Zendeako Udalari legezko betebeharren gogorarazpen hau onartu duela eta hura dela-eta zer urrats egin behar dituen jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, aipatu legean ezarritako moduan.

  3. Interesdunari eta Oltza Zendeako Udalari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia