Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Resolución del Defensor del Pueblo de Navarra (Q25/1404) por la que recuerda al Departamento de Interior, Función Pública y Justicia su deber de atender en tiempo y forma los escritos de la ciudadanía; y le recomienda que resuelva lo antes posible el recurso de alzada interpuesto por el promotor de la queja el 25 de junio de 2025.

2025 abendua 12

Euskara

Gaia: La falta de contestación a un recurso de alzada interpuesto frente a la convocatoria para la provisión, mediante los sistemas de concurso o concurso específico, de plazas de empleo de Agente Primero/a de la Policía Foral de Navarra.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria

Kontseilari andrea:

1. 2025eko urriaren 15ean, instituzio honek (…) jaunaren idazki bat jaso zuen, Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean, zeinaren bidez kaxa bat aurkeztu baitzuen gora jotzeko errekurtso bati ez zitzaiolako erantzun.

Idazki hartan, hauxe zioen:

a) 2025eko ekainaren 25ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 6580E/2025 Ebazpenaren aurka.

b) Igarotako denbora gorabehera, errekurtso horri oraindik ez zaio erantzunik eman.

2. Ondoren, erakunde honek Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentura jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

2025eko azaroaren 6an, bidalitako txostena jaso zen, eta espedientean sartu zen.

3. Jasota geratu den bezala, kexa aurkeztu da erantzunik ez emateagatik 2025eko ekainaren 25ean Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 6580E/2025 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtso bati.

Horri dagokionez, haren txostenean, Departamentuak aitortzen du errekurtso hori une honetan izapidetzen ari dela, eta beraz, oraindik ez zaiola berariaz eta arrazoituta erantzun.

4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 artikuluan ezartzen denaren arabera, administrazio publikoak honetara daude behartuta: “ebazpen espresua eman eta jakinaraztera prozedura guztietan, edozein dela ere prozedura hasteko modua”.

Ebazpen- eta jakinarazpen-betebehar hori zer denbora-tartetan bete behar den zehazteko, artikulu horren bigarren apartatuan ezartzen denez, “berariazko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea dagokion prozedura arautzen duen arauan zehaztutakoa izango da”.

Bestalde, gora jotzeko errekurtsoei dagokienez, 39/2015 Legearen 122. artikuluaren 2. apartatuak ezartzen du “errekurtsoaren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabete izango dela”.

5. Kasu honetan, argi dago interesdunak 2025eko ekainaren 25ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa, eta oraindik ez zaio erantzunik eman.

Horregatik, erakunde honek egokitzat jotzen du Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari gogoraraztea gora jotzeko errekurtsoei garaiz eta behar bezala erantzuteko legezko betebeharra duela, bai eta interesdunak aurkeztutako errekurtsoari ahalik eta azkarren erantzuteko betebeharra ere.

6. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

a) Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari gogoraraztea herritarren idazkiei garaiz eta behar bezala erantzun behar diela.

b) Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari gomendatzea lehenbailehen ebatz dezala kexagileak 2025eko ekainaren 25ean jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Aipatutako foru-legearen 34.2 artikuluaren ondorioetarako, erakunde honek onartutzat jotzen duen erabaki horren bidez, amaiera eman zaio gai horretan esku hartzeari, eta kexagileari ere jakinarazi zaio.

Hala ere, horri buruzko oharren bat egin nahi izanez gero edo ez dela onartzen adierazi nahi izanez gero, 34.2 artikuluan aipatzen den bi hilabeteko gehieneko epean egin beharra dago, betiere bertan adierazten diren ondorioak aintzat hartuta, urteko txostenean kasua sartzeari dagokionez.

Adeitasunez,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia