Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Resolución del Defensor del Pueblo de Navarra (Q24/803) por la que sugiere al Ayuntamiento de Etxarri Aranatz que, de acuerdo con el artículo 195.1 del Decreto Foral 280/1990, de 18 de octubre, por el que se aprueba el Reglamento de bienes de las Entidades locales de Navarra, adopte las medidas necesarias para verificar que el aprovechamiento de las parcelas del comunal se está realizando de forma directa por sus adjudicatarios y, en caso de que no sea así, adopte las medidas que estime oportuno para que así sea.

2024 abuztua 29

Nekazaritza, Merkataritza, Industria eta Turismoa

Gaia: El incumplimiento por el Ayuntamiento de Etxarri Aranatz de la normativa que regula el uso de los comunales adjudicados.

Etxarri Aranazko alkatea

Alkate andrea:

1. 2024ko uztailaren 30ean, instituzio honek (…) jaunaren idazki bat jaso zuen. Horren bidez, kexa bat aurkeztu zuen esleitutako herri-lurren erabilera arautzen duen araudia ez betetzeagatik.

Idazki hartan, hauxe zioen:

a) Badaki herri-partzela batzuk, nahiz eta esleitua egon, adjudikaziodunek ez dituztela erabiltzen eta aprobetxatzen.

b) 2023ko urriaren 23an eta 2024ko otsailaren 29an egoera horren berri eman zion Etxarri Aranazko Udalari.

c) Horren harira, Udalak adjudikaziodunei eskatu zien jardunbide horiek bertan behera uzteko.

d) Betekizuna ez denez betetzen ari, 2024ko maiatzaren 31n beste idazki bat aurkeztu zuen Udalari komunikatzeko.

e) Gutxi gorabehera hamabost egun geroago alkatearekin bildu zen gaia jorratze aldera, eta bilera horretan idazki bat eman zitzaion, non adierazten den egoera egiaztatuko dela; alabaina, bileran jakinarazi zitzaion ezin dela ezer egin arazoari konponbidea bilatzeko.

2. Ondoren, erakunde honek Etxarri Aranazko Udalera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

2024ko abuztuaren 14an udalaren txostena jaso zen, honako hau adieraziz:

“2023ko urriaren 23an, (…) jaunak, Etxarri Aranazko Udaleko Erregistro Orokor Elektronikoan erregistratutako idazki baten bidez, Komunalen erabilerari buruzko araudia betetzeko eskatu zuen, esleipendunek zuzenean erabiltzen ez dituzten finkak zerrendatuz eta indaarrean dagoen araudia urratzen dela azalduz.

2023ko azaroaren 7an, (…) jaunari jakinarazten zaio bere kexa xehetasunez aztertuko dela, baieztapenen egiazkotasuna egiaztatzeko eta ordenantzaren urraketarik dagoen zehazteko.

2024ko martxoaren 5ean, (…) jaunak aurkeztutako alegazio-idazkia sartu zen Udaleko Erregistro Orokorrean. Idazki horretan, idazkia aurkeztu eta 30 egun naturaleko epean Udalak horri buruzko neurriak har ditzala eskatzen zen.

2024ko apirilaren 2an, Etxarri Aranazko Udalak esleipendun guztiei jakinarazi zien oso garrantzitsua eta bete beharrekoa delaherriko komunalak arautzen dituen ordenantza betetzea, eta gorago aipatutako ordenantzaren 19.artikulua nabarmendu zuen: “Herri-Lurren aprobetxamendua zuzenekoa eta pertsonala izango da eta ez da onartuko azpierrentamendu edo lagapenik”. Gainera, (…) jaunari jakinarazten zaio Etxarri Aranazko herri lurren esleipendunei idazki bat bidali zaiela Ordenantzaren 19.artikulua bete behar dela gogorarazteko.

2024ko maiatzaren 31n, (…) jaunak alegazio-idazkia aurkeztu zuen.

2024ko uztailaren 15ean, Maria Saez de Albeniz Bregaña, Etxarri Aranazko alkatea, (…) jaunarekin bildu zen egoera aztertzeko eta planteatutako arazoei irtenbideak bilatzeko. Kasua etengabe aztertzen ari da”.

3. Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 161.1 artikuluak ezartzen duenez, larreen probetxamendua zuzenean eginen da, azpierrentamendua edo lagatzea egiteko baimenik izan gabe.

Ideia hori bera azpimarratzen da Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 193. artikuluan. Dekretu horrek berak, 195.1 artikuluan hauxe ezartzen du toki entitateei buruz: “larreen aprobetxamendu zuzena ziurtatzeko edozein momentutan egokitzat jotzen dituzten egiaztapenak egiten ahalko dituzte”.

Bidenabar, Etxarri Aranazko herri-aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza fiskalak (behin betiko onespena 2021eko urtarrilaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua) hauxe ezartzen du 19. artikuluan:

“Herri-larreen probetxamendua zuzenean eginen da, azpierrentamendua edo lagatzea egiteko baimenik izan gabe. Ondorio horietarako, Etxarri Aranazko Udalak ulertuko du herri-larreak zuzenean aprobetxatzen ez direla familia-unitateko bizilagun titularrek aziendari baja ematen diotenean Nafarroako Gobernuko abereen erroldan!.

4. Hori kontuan hartuta, bat etorriz txostenean adierazitakoarekin, erakunde honek egokitzat jotzen du Etxarri Aranazko Udalari iradokitzea ezen, 280/1990 Foru Dekretuaren 195.1 artikuluarekin bat etorriz, egiazta dezala ea interesdunak nabarmendu dituen partzelen aprobetxamendua adjudikaziodunek zuzenean egiten duten ala ez, eta, haiek zuzenean egiten ez badute, egoera berroneratzeko egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzala.

5. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

Etxarri Aranazko Udalari iradokitzea ezen, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko280/1990 Foru Dekretuaren 195.1 artikuluarekin bat etorriz, neurri egokiak har ditzala egiaztatzeko herri-partzelen aprobetxamendua adjudikaziodunek zuzenean egiten dutela, eta, horrela ez bada, hala izan dadila lortzeko egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzala.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Etxarri Aranazko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.

Adeitasunez, zure erantzunaren zain,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia