Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Resolución del Defensor del Pueblo de Navarra (Q23/164) por la que recuerda al Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza el deber legal de resolver expresamente sobre las solicitudes que le formulen; y le recomienda que adopte las medidas necesarias para garantizar el derecho de los ciudadanos y de las ciudadanas a dirigirse en euskera.

2023 urria 31

Euskara

Gaia: La falta de contestación del Ayuntamiento de Sangüesa/Zangoza a una instancia relativa a la inexistencia de puestos de trabajo con perfil bilingüe en la plantilla orgánica.

Zangozako alkate

Alkate jauna:

1. 2023ko otsailaren 21ean, instituzio honek […] jaunaren idazki bat jaso zuen, Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean. Horren bidez, kexa bat aurkeztu zuen Zangozako Udaleko plantilla organikoari buruzko instantzia bati erantzun ez ziotelako. 

Idazki hartan, hauxe zioen:
a) 2022ko urriaren 31n, Zangozako Udalaren plantilla organikoa argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
b) 24 lanpostu daude, eta bakar batean ere ez da eskatzen euskara jakitea, ezta merezimendu gisa baloratzen ere.
c) 2017. urtetik, Zangoza eremu mistoaren parte da.
d) Hori dela eta, 2022ko azaroaren 14an, Zangozako Udalari zuzendutako instantzia bat aurkeztu zuten, plantilla organikoa aldatzeko eskatzeko. Hala, eskatu zuten euskara jakitea, C1 maila, lanpostu hauetarako: idazkaria, kontu-hartzailea, ofizial administraria, polizia eta kultura-koordinatzailea, eta gainerako lanpostuetarako merezimendu gisa baloratzea.
e) Orain arte ez du erantzunik jaso.


2. Ondoren, erakunde honek Zangozako Udalari jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

Jasotako txostenean honako hau adierazten da:
"[..] jaunak Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean aurkeztutako kexa ikusita, Zangozako Udaleko plantilla organikoan euskara jakitea eskatzen ez delako eta merezimendu gisa baloratzen ez delako, honako hau jakinarazten dizut:
1.- Euskara baldintza gisa eskatzeko edo meritu gisa baloratzeko, lanpostu bakoitza  banan-banan  aztertu  behar da, bere hizkuntza-eskakizuna zehazteko. Banakako azterketa hori ez da egin.

2.- Une honetan, euskararen erabileraren esparru juridikoa berrikusten ari dira herri-administrazioetan. Nafarroako Gobernuak aspalditik iragarri du dekretu arautzailearen aldaketa bat, artikulu batzuk baliogabetu zituzten epai judizialek eragindakoa, neurri batean ".

3. Adierazi den bezala, Zangozako Udaleko plantilla organikoan profil elebiduneko lanposturik ez izateari buruzko instantzia bati erantzun ez zaiolako aurkeztu da kexa. 

4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 artikuluak ezartzen du administrazio publikoen betebeharra dela honako hau: “ebazpen espresua eman eta jakinaraztea prozedura guztietan, edozein dela ere prozedura hasteko modua”.

Artikulu bereko 2 atalak honakoa ezartzen du: “Ebazpen espresua jakinarazteko gehieneko epea, dagokion prozedura arautzen duen arauan zehaztutakoa izango da.” Era berean, 21.3 artikuluak honako hau gaineratzen du: “Prozedurei      dagozkien    arauetan    ezarrita    ez badago, hiru hilabete izango da gehieneko epea”.  

Ildo berean, 6/1990 Foru Legeak, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoak, bere 318. artikuluan   honakoa ezartzen du: “Toki entitateak behartuak dira beren eskumeneko gaietan egiten zaizkien eskari guztiak ebatzi eta jakinaraztera” Kasu honetan, erakunde honen ustez, Udalak auziaren inguruan duen irizpidea edozein izanda ere, berariaz ebatzi behar zen egindako eskaera. Hori dela eta, egokitzat jotzen da legezko betebeharren gogorarazpen bat egitea.

5. Sortutako sakoneko gaiari dagokionez, 18/1986 Foru Legeak, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa, 1.2 artikuluan dio funtsezko helburuak direla:
“a) Herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta hori betetzeko tresnak zehaztea.

b) Euskararen berreskurapena eta garapena begiratzea Nafarroan, euskararen erabilera sustatzeko neurriak adieraziz.

c) Euskararen erabilera eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun, mailakatze eta errespetu irizpideei jarraikiz, Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren arabera”.

Legearen 17. artikuluak, eremu mistoari buruzkoa (Zangoza dagoen tokia), honako hau xedatzen du: “herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute Nafarroako Administrazio Publikoei zuzentzeko”.

Era berean, artikuluak ezartzen duenez, eskubide hori bermatzeko, administrazio publikoek honako hauek egin ahal izango dituzte: “a) urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratzea”.

6. Lege-aurreikuspen horiek garatzeko, azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuak, euskararen erabilera arautzen duenak Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, 3. artikuluan funtsezko helburu hau ezartzen du: “Eremu mistoan, gauzagarri egitea herritarrek duten eskubidea euskaraz nahiz gaztelaniaz zuzentzeko Nafarroako administrazio publikoengana, beren erakunde publikoengana eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateengana” [1 b) atala].

7. Arau-esparru horretan, eta euskararen erabilerari buruzko Foru Dekretua berrikusten ari diren arren, erakunde honek egoki ikusten du Zangozako Udalari gomendatzea beharrezko neurriak har ditzala herritarrek euskaraz hitz egiteko duten eskubidea bermatzeko.

8. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat: 
a) Zangozako Udalari gogoraraztea egiten dizkioten eskaerak berariaz ebazteko legezko betebeharra duela.
b) Zangozako Udalari gomendatzea beharrezko neurriak har ditzala herritarrek euskaraz hitz egiteko duten eskubidea bermatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Zangozako Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2023. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen. 

Adeitasunez, zure erantzunaren zain,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia