Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Otsailaren 8ko 32/2010 Ebazpena, Nafarroako Arartekoarena, [?] jaunak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2010 otsaila 08

Herri Lanak eta Zerbitzuak

Gaia: desviación del curso normal de las aguas como consecuencia de obras municipales

Exp: 09/772/O

: 32

Herri lanak

AURREKARIAK

  1. 2009ko azaroaren 5ean,. [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen gure erakundean. Haren bidez, kexa bat agertzen du uren ibilbide naturala desbideratu delako Artazuko Udala bere jabetzapeko lursail batetik hurbil egiten ari den obra batzuen ondorioz.

    Azaltzen du 2008ko apirilean, udal igerilekuetako obren ondorioz, zanga batzuk egin zirela 394 lursailean zehar, eta zanga horien bidez uren ibilbide normala desbideratzen zela, bere jabetzapeko lursail batean isurtzeraino.

    Egoera horregatik kezkatuta zegoenez, interesdunak Artazuko Udalera jo zuen bi aldiz: bata 2008ko apirilaren 25eko idazkiaren bitartez; bestea, berriz, 2008ko maiatzaren 30eko idazkiaren bitartez. 2008ko ekainaren 6an, alkatearen erantzuna jaso zuen. Haren bidez, alkateak aitortzen zuen obrak udalak eginak zirela eta berariaz adierazten zion hitzez jada esana ziona berresten zuela, alegia, “behar diren lanak eginen direla urak lehen zihoazen bide beretik ibil daitezen” (Doc. 2008/0000005).

    Ordutik itxaroten dago, obrak noiz eginen diren, baina obrarik ez da egin oraindik. Hori dela eta, izututa dago egungo eta etorkizuneko euriek izan ditzaketen ondorio suntsitzaileengatik.

    Hori dela eta, eskatzen du ahal den bezain laster behar diren obrak egin daitezen uren ibilbide normala berrezartzeko.

  2. Kexa horri buruz ebazpen egokia emateko eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean erakunde honi emaniko ahalmenez baliatuz jarduteko zein aukera dauzkagun zehazteko, Artazuko Udalari idazki bat igorri genion, kexan planteaturiko gaiari buruz informazioa eman zezan.

  3. Aipatu udalak honakoa dioen txostena igorri zuen:
    1. “[?] jaunak Artazuko Udalean gaiari buruzko bi idazki aurkeztu zituen, bata 2008ko apirilaren 25ekoa eta bestea 2008ko maiatzaren 30ekoa. Haien bidez, informazioa eskatzen zuen lursail batean eginiko obrei buruz; izan ere, obra horiekin euri-uretatik heldutako azaleko uren ibilbidea ustez aldatzen zen, eta eskatzen zuen uren ibilbidea ez aldarazteko 2. poligonoko 930. lursailera eta urak hodien, arketen eta behar diren gainerakoen bitartez jasotzeko. Horren guztiaren arrazoia da interesdunaren ustez “euri-urek finka honda dezaketela”.
    2. Artazuko alkateak interesdunak 2008ko ekainaren 6an aurkeztutako idazkiei erantzun zien, eta eskatutako informazioa eman zuen. Halaber, adierazi zuen behar ziren obrak eginen zirela urak lehengo bide beretik ibil zitezen.
    3. Berriki eginiko ikuskapen bisitan egiaztapenak egin ondoren, honakoa egiaztatu dugu:
      1. 2. poligonoko 930. lursaila, interesdunaren jabetzapekoa, 2. poligonoko 394 lursail mugakideaz beheragoko maila batean dago, biek ere hego-ekialderantz aldapa arin bat dutela. Hori dela eta, 930. lursailak beti hartu izan ditu 394. lursailetik heldu diren azaleko urak, eta ur horiek, halere ez dira 930. lursailean bildurik geratu; izan ere, azaletik joan dira bide publikora, Garesko errepidera, lurzati zedulan ikus daitekeen bezala.
      2. Egindako obrek ez zuten beraiekin ekarri azaleko urak interesdunak dioen alderantz desbideratzea. Horrela, bada, interesdunak zeukan beldurra ez da kalte zehatzetan gauzatu idazkiak aurkeztu zituenetik une honetara arte, nahiz eta zenbait hilabete iragan diren eta hilabete horietan zehar euri jasa handiak izan diren. Horren erakusgarri, 2009ko abenduaren 28an hartutako argazkia erantsi dugu; izan ere, garai hartan, zenbait egunez, euri zaparrada handiak izan ziren, eta halere eragindako isurketak ez zuen kalterik eragin 930. lursailean, eta ez da, ezta ere, lursail horretan pilatu, hain zuzen ere aldapa arin bat baitauka, 394. lursailetik, 930. lursailarekiko ekialdeko mugan, hegoaldera begira, hartutako argazkian atzeman daitekeen bezala.
    4. Hori dela eta, gure ustez aurkeztutako kexak ez du justifikaziorik, eta euri-uren isurketaren arazoak nolabaiteko eragina dauka herriko landa-lursail guztietan, ia udal dermio osoa aldapan baitago. Hori dela eta, udalak ez du euri-urak bildu eta zuzenean Arga ibaira isurtzeko sistema oso bat, baina udalak asmoa dauka gabezia hori pixkanaka zuzentzen hasteko, dauzkan finantza-baliabideen arabera. Horretarako, Nafarroako Gobernuak argitaratzen dituen diru-laguntzetarako deialdietan aurkezteko asmoa dauka.

AZTERKETA

  1. Toki administrazioen ondare-erantzukizuna jasota dago, oro har, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko Legeko 54. artikuluan, eta Nafarroako toki entitateei dagokienez, berriz, 1990eko uztailaren 2ko Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 317.3 artikuluan. Ambas normas legales determinan que la responsabilidad patrimonial de dichos entes se ajustará a los términos de la legislación general sobre responsabilidad administrativa contenida, actualmente, en el artículo 106.2 de la Constitución, 121 de la Ley de Expropiación Forzosa, y 139 y siguientes de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.Bi lege horiek ezartzen dute entitate horien ondare-erantzukizuna administrazioaren erantzukizunari buruzko lege orokorretan ezarritakoei egokituko zaie –gaur egun, Konstituzioko 106.2 artikulua, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 121. artikulua eta Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 139. artikulua eta hurrengoak–.

  2. Bestalde, Kode Zibileko 552. artikuluak honakoa ezarri zuen: “Beheko lurrek nahitaez jaso behar dituzte goiko lurretatik berez eta gizakiaren esku-hartzerik gabe erortzen diren urak, baita urok euren ibilbidean eramaten dituzten lur eta harriak ere. Beheko lurren jabeak ezin ditu egin zortasun hori eragozten duten obrak, ezta goiko lurren jabeak zortasuna astuntzen dutenak ere".
  3. Kexan planteaturiko kasuan, aldapa arina duten bi lursail dira, eta haietatik 930. lursaila, interesdunarena, da beheragoko mailan dagoena. Horrenbestez, Artazuko Udalak bere txostenean dioen bezala, 930. lursailak goragoko maila batean dauden lursailetatik –kasu honetan 394. lursailetik– heldu diren urak hartzen ditu.

Udalak eginiko obra batzuen ondorioz, zanga bat egin zen 394. lursailean; horrek, interesdunaren esanetan, berarekin ekarri zuen uren ibilbide normala desbideratzea eta ur horiek bideratzea bere jabetzapeko lursailean isurtzeraino.

Obra horiei dagokienez, udalak, erakunde honetara igorritako txostenean, adierazten du ez zutela beraiekin ekarri azaleko urak interesdunak dioen alderantz desbideratzea. Hala eta guztiz ere, kexa-egileari 2008ko ekainean igorri zitzaion udalaren idazkian, honakoa esaten zen: “behar diren lanak eginen dira urak lehen zihoazen bide beretik ibil daitezen”. Horrenbestez, inplizituki, udala onartzen ari zen uren desbideratze bat gertatua zela.

  1. 930. lursailak orain hartzen duen ur kopuru handiagoa Artazuko Udalak eginiko lan bati zor zaionez, azterketa honetako 1. eta 2. ataletan aipaturiko lege-arauetan ezarritakoaren indarrez, interesdunak ez du egoera hori pairatzeko betebehar juridikoa, eta eskubidea dauka udal administrazioari erreklamatzeko behar diren obrak egin ditzan urak beren bide naturalera itzul daitezen.

  2. Azkenik, interesdunak espero zuen eta alegatu zuen kaltea gertatu ez izatea ez da nahikoa arrazoi arestian aipaturiko arauak ez betetzeko; izan ere, arauek ez dute nahitaez eskatzen arriskua kalte jakin batzuetan gauza dadin.

Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz

EBATZI DUT:

  1. Artazuko Udalari gomendatzea behar diren jarduketak egin ditzan herri horretako 2. poligonoko 930. eta 394. lursailetako urak bide normalera itzul daitezen, hain zuzen ere 930. lursailean kalterik ez eragiteko moduan.

  2. Artazuko Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko ebazpen hau onartzen duen ala ez, eta azaldutako zentzuan neurri egokiak hartzen dituen ala ez, edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko. Eta ohartaraztea hura onartzen ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.

  3. Interesdunari eta Artazuko Udalari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia