Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Falta de contestación del Ayuntamiento a instancias presentadas
Exp: 08/347/D
Nº: 25
Eskubideen sustapena
1. 2008ko uztailaren 14an, [?] jaunak izenpetutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat aurkezten zuen Etxarri-Aranazko Udalaren aurka, udalari zuzendutako zenbait idazkiren erantzuna ez zuelako jaso.
Azaltzen zuen 2008ko apirilaren 4an, bi eskabide aurkeztu zituela Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzan, biak udalari zuzenduak, eta hiru hilabete geroago ez zuela udalaren partetik haien erantzunik jaso.
2. 2008ko uztailaren 21ean idazki bat bidali genion udalari, kexa horri buruz informazioa eskatzeko. Eskabide horren erantzunik jaso ez genuenez, irailaren 16an beste behin eskatu genion informazioa. Eskari horren erantzunik ere ez zaigu heldu, emandako epean.
1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 26. artikuluan xedatzen duenez, ? botere publiko eta erakunde guztiek laguntza eman behar diote Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari lehentasunez eta presaz haren ikerketa eta ikusketetan?.
Agintari edo funtzionario publiko guztiek erakunde honi laguntzeko duten betebeharra ez da soilik teorikoa; izan ere, hura ez betetzeak ondorio larriak ekar ditzake.
Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari laguntzeko betebeharra ez betetzeak, informazioa bildatzen arrazoirik gabe atzeratzeak, jarduerak ez justifikatzeak eta, azken batean, erakundeen arteko harremanetan praktika okerra suposatzen duen beste edozein ekintzak beraiekin ekartzen dute parlamentu-erakunde honetaz arintasunez eta eraginkortasunez baliatzeko herritarrek duten eskubidea murriztea, eta antolamendu juridikoa urratzen du.
Administrazio arloan laguntza emateko betebeharra ez betetzeak dauzkan ondorioei dagokienez, honakoa jasotzen du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 24.2 artikuluak: ? Hasieran eskatutako txostena edo dokumentazioa ez dutela bidaliko edo eskura jarriko esaten badute Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek, edo arduragabekeriaz jarduten badute, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak uste ahal izanen du bere eginkizunen kontrakoak edo oztopatzekoak direla egintza horiek; hori ezagutarazi eginen du berehalakoan, eta Nafarroako Parlamentuarentzat egindako urteko txostenean edo txosten berezian kalifikazio hori nabarmendu eginen du.?
2. Kexaren xedeari dagokionez, aipa dezagun aplikatzekoa den legedia azterketari hasiera emateko. Administrazio prozedura erkideak arau klasiko eta funtsezko bat badu, alegia, administrazio publiko orok ebazpen espresa eman behar diela interesdunek aurkezturiko eskabide guztiei (Administrazio eta Prozedura Legeko 42. artikulua). Arau horren ondorioz, herritar batek, administrazioari eskabide bat egin badio, eskubidea du kasuko prozedura abiaraz dadin, eta eskabidearen edukiari buruzko erantzun puntuala jasotzeko.
Esan dugun bezala, aipatu arauak benetako betebehar bat ezartzen dio administrazioari, interesdunek aurkezturiko eskabideei ebazteko beharrari dagokionez. Betebehar hori herritarrarekiko gizalegezko tratu bat ez ezik, harentzako egiazko berme bat ere bada. Eta hain da nabarmena hori, non Administrazio eta Prozedura Legeak ez baitu administrazioa salbuesten erantzun espresa ematetik, horretarako epea iragan denean ere (43.2 artikulua). Horrek aukera ematen du bi ondorio garrantzitsu ateratzeko: lehena, administrazio-isiltasuna ?kasu honetan sortu dena? ez dela administrazioari ex lege ezarritako betebehar baten ez betetzearen isla besterik; bigarrena, administrazioak aurkezturiko eskaria ebazteko betebeharra edukitzen jarraitzen duela, baita ebazpen espresa emateko finkaturiko epea iragan denean ere.
Kexaren xedea den kasuan, Etxarri-Aranazko Udalak ez die inolaz ere erantzun interesdunak aurkezturiko eskabideei; ez du, ezta ere, eskabide horiek onartzeko modukoak ez direla adierazi, eta, azkenik, ez ditu eskabideak tramitera onartu aurrerago haiek baiesteko nahiz ezesteko ebazpen espresa ematearren, beren edukiari dagokionez. Azken batean, Etxarri-Aranazko Udalak ez die idazki horiei inolako tramiterik eman, eta horrekin urratu du kexa aurkeztu duenak admininistrazioari bere eskariei buruzko erantzun espresa eskatzeko eta erantzun hori lortzeko duen interes legitimoa.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
1. Adierazten dugu ezen aurkezturiko eskabideei buruzko Etxarri-Aranazko Udalaren erantzun espresa, behar zen epean, jasotzeko José [?] jaunak zeukan eskubidea urratu dela, udalak kontrakoa ez baitu egiaztatu.
2. Etxarri-Aranazko Udalari gogoraraztea legez bete behar duela Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Legeko 24.1 eta 26.1 artikuluetan ezarritako betebehar orokorra, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren erakundeari lankidetza eta lehentasunezko laguntza emateari buruzkoa.
3. Etxarri-Aranazko Udalari gogoraraztea Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidegoaren Legeko 42. artikulua beti bete behar duela; alegia, herritarrek idatziz aurkezturiko eskariei erantzun eta haiei buruzko jakinarazpenak egin behar dituela.
4. Etxarri-Aranazko Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartarazten zaio hala egiten ez badu, gertatutakoa 2009ko ekitaldiari buruz Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala.
5. Etxarri-Aranazko Udalari ohartaraztea laguntzarik ez emateko jarrera izan duela, eta ebazpen honi erantzun arrazoitua ematen ez badio edo bertan ezarritako irizpidea onartzen ez badu, 2009ko ekitaldiari buruzko urteko txostenean, Nafarroako Parlamentuan aurkeztu beharrekoan, horixe jasoko dudala, eta halaber, Administrazio eta Entitate Ez-Kolaboratzaileen Erregistroan ?Nafarroako arartekoaren azaroaren 9ko 43/2007 Ebazpenaz sortutakoa (2007ko azaroko 34. NPAO)? ere horixe jasoko dudala. Erregistro hori erakunde honen web orrian dago, eta bertan kargu izen guztiak jasotzen dira.
6. Erabaki hau [?] jaunari eta Etxarri-Aranazko Udalari jakinaraztea, eta haiei jakitera ematea erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 35.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez dela zilegi ebazpen honen kontrako errekurtsorik jartzea.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia