Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: Disconformidad con la tramitación de ayudas destinadas a víctimas de violencia de género
Exp: 09/532/B
Nº: 31
Gizarte ongizatea
2009ko abuztuaren 10ean, [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen gure erakundean. Haren bidez, kexa bat agertzen du indarkeria sexistaren ondoriozko prestazioen izapidetzeari buruz.
Interesdunak azaltzen du dibortziatzeko izapideak egiten ari zenean, senarrak tratu txarrak eman zizkiola. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartekaritzarekin, indarkeria sexistari buruzko legedian jasotako prestazio batzuk eskatu zituen (zehazki, laguntza ekonomiko bat eta etxebizitza bat eskuratu ahal izatea).
Azaltzen du senarrarekin batera bizi zeneko pisua utzi egin beharko duela, eta ez daukala lojamendurako beste aukerarik, baliabide ekonomikorik ez duelako.
Kexa aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, erakunde hau bera arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezarritakoari jarraiki, txosten bat eskatu zion Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari, azal zezan zein izapide eman zien interesdunak eskatutako prestazioei.
Departamentuak behar zen informazioa igorri ez zuenez, erakunde honek eskaera berretsi zion Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari, eta gogorarazi zion legez Nafarroako Arartekoari laguntza emateko behartuta dagoela.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 26. artikuluan xedatzen duenez, “botere publiko eta erakunde guztiek laguntza eman behar diote Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari lehentasunez eta presaz haren ikerketa eta ikusketetan”.
Agintari edo funtzionario publiko guztiek erakunde honi laguntzeko duten betebeharra ez da soilik teorikoa; izan ere, hura ez betetzeak ondorio larriak ekar ditzake.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari laguntzeko betebeharra ez betetzeak, informazioa bidatzen arrazoirik gabe atzeratzeak, jarduerak ez justifikatzeak eta, azken batean, erakundeen arteko harremanetan praktika okerra suposatzen duen beste edozein ekintzak beraiekin ekartzen dute parlamentu-erakunde honetaz arintasunez eta eraginkortasunez baliatzeko herritarrek duten eskubidea murriztea, eta antolamendu juridikoa urratzen du.
Administrazio arloan laguntza emateko betebeharra ez betetzeak dauzkan ondorioei dagokienez, honakoa jasotzen du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 24.2 artikuluak: “Hasieran eskatutako txostena edo dokumentazioa ez dutela bidaliko edo eskura jarriko esaten badute Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek, edo arduragabekeriaz jarduten badute, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak uste ahal izanen du bere eginkizunen kontrakoak edo oztopatzekoak direla egintza horiek; hori ezagutarazi eginen du berehalakoan, eta Nafarroako Parlamentuarentzat egindako urteko txostenean edo txosten berezian kalifikazio hori nabarmendu eginen du.”
Aipagai dugun kasuan, kexa-egileak azaltzen du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua ez zitzaizkiola aitortzen ari indarkeria sexistari buruzko legeetan aurreikusitako eskubideak.
Kexaren gaia zein den ikusita, eta Administrazio Publikoak hari buruzko informaziorik ez zuela jakinda, nekez irits daiteke erakunde hau inongo ondorio fidagarritara eskatutako prestazioak bidezkoak diren ala ez jakiteko.
Hala eta guztiz ere, kontuan izanda interesdunak agertu duela oraindik ere ez duela ezagutzen espedientearen amaierako ebazpena, eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak bere jardueretarako inongo justifikaziorik ez duela, jo beharra daukagu administrazio egokirako eskubidea urratu dela, eta herritarrak eskubidea duela legez ezarritako epearen barruan ebazpen espresa jasotzeko (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legeko 7. artikulua).
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gogoraraztea legez bete behar duela beti Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Legeko 24.1 eta 26.1 artikuluetan ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundeari lankidetza eta lehentasunezko laguntza emateari buruzkoa.
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gogoraraztea legez behartuta dagoela espresuki ebaztera, arau indardunetan ezarritako epean, herritarrek aurkezten dizkioten eskaerak eta, bereziki, kexa-egileak aurkeztutakoa.
Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko ebazpen hau onartzen duen eta behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan, edo ebazpena ez onartzeko arrazoiei buruz informatzeko. Halaber, ohartarazten zaio hala egiten ez badu, gertatutakoa Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia