Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Otsailaren 3ko 21/2009 Ebazpena, Nafarroako Arartekoarena, [?] andreak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2009 otsaila 03

Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea

Gaia: Falta de contestación a un recurso de alzada frente a la baremación de la convocatoria de traslados de maestros

Exp: 09/19/D

: 21

Eskubideen Sustapena

AURREKARIAK

1. 2009ko urtarrilaren 19an, [?] andreak izenpetutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa agertzen zuen gora jotzeko helegite bat izapidetzeko eta ebazteko administrazioaren jardun ezarengatik.

Azaltzen du 2008ko maiatzaren 9an, gora jotzeko helegite bat aurkeztu zuela maisu-maistren lekualdatzerako deialdiaren baremazioaren aurka (2008/1758 dok.), baina iragan den denbora iraganda ez du inolako erantzunik jaso.

2. Kexa aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, erakunde hau bera arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezarritakoari jarraiki, txosten bat eskatu zion Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari.

2009ko urtarrilaren 27an, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi digu helegitearen izapidetzea Hezkuntza Departamentuari dagokiola, eta, horrenbestez, hari eskatu behar zaiola txostena.

AZTERKETA

1. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak Nafarroako administrazio publikoei aurkeztutako eskari eta helegiteak behar diren denboran eta moduan berariaz ebatz daitezen zaintzeko eginkizuna aitortzen dio Arartekoari.

Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42.1 artikuluak honakoa ezartzen die administrazio guztiei: administrazioek esanbidezko ebazpena eman eta jakinarazi behar dute prozedura guztietan, prozedura horiek hasteko modua edozein dela ere. Betebehar horretarako gehieneko epe bat dago, eta epe hori, gora jotzeko helegiteen kasuetan, hiru hilekoa da (42.2 artikulua, 30/1992 Legeko 115.2 artikuluarekin lotuta dagoena).

Ezarritako epean berariaz ebazteko eta jakinarazteko betebehar hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean berretsi zen. Izan ere, 7. artikuluan aitortzen da herritarrek administrazio egokia izateko eskubidea, horren barne dela administrazioak espresuki emandako ebazpena legez ezarritako epean lortzeko eskubidea.

2. Gauza nabarmena da orain planteaturiko kasuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ez duela bere legezko betebeharra bete, eta, horrenbestez, abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 7. artikuluan interesdunari aitorturiko eskubidea kaltetu duela.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak igorritako erantzuna ikusita, adierazi beharra dago orain interesatzen zaizkigun ondorioetarako ez duela garrantzirik zein organo administratibori egotzi behar zaion berandutzea. Eta, gainera, azpimarratu beharra dago Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legearen arabera, langileriaren arloko gora jotzeko helegiteak ebazteko eskumena Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokiola. Eskumenen esleipen hori suposatuta, organo administratibo horri exijitu behar zaio helegitea ebatz eta jakinaraz dezan, tramitazioa beste organo bati edo batzuei dagokien alde batera utzita. Ebazteko organo eskuduna da legezko betebeharra betetzeko jarraibide egokiak eman edo behar diren neurriak ezarri behar dituena, goi mailan betetzen duen tokitik, gutxienez ere ikuspuntu funtzionaletik.

Adierazi dugun bezala, argi dago interesdunaren kexak oinarria baduela. Horrenbestez, helegitearen ebazpenaren edukia zein den alde batera utzita eta kontuan izan gabe ondorio prozesal hutsetarako administrazioak uler dezakeela helegitea ezetsita dagoela, prozedura ahal den bezain azkar ebazteko legezko betebeharra gogorarazi beharra dago.

Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Jotzea urratu dela administrazio egokirako eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 7. artikuluan aitortutakoa.

2. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari gogoraraztea legez ezarritako gehieneko epean ebazpena ematera eta jakinaraztera behartuta dagoela, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko Legeko 42. artikuluaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legeko 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta, zehazki, interesdunak aurkeztutako gora jotzeko helegitea ahal bezain azkar ebatzi behar duela.

3. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko ebazpen hau onartzen duen edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.

4. Interesdunari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia