Partekatu edukia
Hirigintza eta Etxebizitza
Gaia: Petición de intereses por cantidad pagada de más en reparcelación por error del Ayuntamiento
Exp: 10/048/U
Nº: 43
Hirigintza
2010eko urtarrilaren 25ean, [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat aurkeztu zuen Aranguren Ibarreko Udalaren aurka, administrazioaren akatsetatik heldu diren ondarezko erantzukizunak bere gain ez hartzeagatik.
Interesdunak azaltzen zuenez, [?] sektorea birzatitzeko proiektua betetzean, bere aitari, [?] jaunari, 113.190 euroko urbanizazio-kuota igorri zioten. Zenbateko hori bankuaren mailegu baten bidez ordaindu zuen, hasiera batez 953’77 aprobetxamendu-unitate esleitu zitzaizkionez. Geroago, Udalak aprobetxamendu-unitateen esleipena zuzendu zuenez –805’17ra murriztu zituen–, 17.790’89 euro itzuli zizkioten, urbanizazio-kuotako aldea zela eta.
Zioenez, bere garaian ordaindu zuen gehiegizko zenbatekoa Udalaren administrazio-akats bati zegokion, eta bere familiak ez zituen inoren akatsak zertan ordaindu.
Azkenik eskatzen zuen Udalari oker ordaindutako 17.790’89 euroak toki entitatearen esku egondako denboran sortutako interesak ordain dakizkion.
Kexa aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, erakunde hau bera arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezarritakoari jarraiki, txosten bat eskatu zion Aranguren Ibarreko Udalari.
2010eko otsailean, Arangurengo alkateak txosten bat igorri zuen. Ondokoa dio hitzez hitz:
“Alkateak 2005eko ekainaren 27an emandako Ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi zen [?] sektorea birzatitzeko proiektua.
2006ko otsailaren 17an, [?] jaunak idazki bat aurkeztu zuen, zeinaren bidez alegatu baitzuen akats bat zegoela birzatiketa proiektu hartan sartutako finken titulartasunean. Zioenez, 10. zenbakiko finka ez zen proiektuaren titular gisa azaltzen zen haren anaiaren, [?] jaunaren, jabetzakoa soilik, eta proiektua zuzentzeko eskatzen zuen.
Aurkeztutako idazkia onartu eta proiektua zuzendu zen. Aldeei entzun ondotik, behin betikoz onetsi zen 2006ko abuztuaren 29an, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Udalak ulertu zuen akatsa ezin zitzaiola Administrazioari egotzi, hasierako proiektuan anaiek ez zutelako behar bezala aurkeztu dokumentazioa.
Aurrerago, haren anaia [?] jaunak berriz eskatu zuen, finka hori berari dagokionez, aldaketa bat egin zedin, eta horretarako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Birzatiketa proiektua behin-behinekoz onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara eta, alde interesduna zen aldetik, [?] jaunari jakinarazi zitzaion.
[?] idazki bat aurkeztu zuen alegazioak egiteko epean; hartan, ez zituen zalantzan jartzen [?] jaunak aurkeztutako datuak, eta aldaketa horren eraginez urbanizazioarengatik ordaindutakoa ordain zekion eskatzen zuen. Eskatutakoa onartu zen; izan ere, 2009ko abenduaren 1ean aldaketa behin betikoz onetsi zen unetik aprobetxamendu-unitate gutxiago zituen [?]-ko sektorean.
“Udalaren administrazio-akats” baten ondoriozko interesak ordaintzeari buruz [?] jaunak egindako eskariari dagokionez, jasota utzi beharra dago akatsak ez zaizkiola Aranguren Ibarreko Udalari zor, aldaketak [?] anaiek eskatuta egin direlako.
Udalak ez zionez [?] jaunari eskatu lehen bi ziurtapenen interesak ordain zitzan –bere anaia [?] jaunak ordaindu zituen bi ziurtapen haiek, [?] jaunak berak aurretiaz eskatu zuen aldaketa egin aurretik, eta azken aldaketa ere [?] jaunak eskatuta egin zen–, interesak ere ez zizkion ordaindu.
Aranguren Ibarreko Udalak, [?]-ko sektoreko urbanizazioa kooperazio sistemaren bidez kudeatzen baitu, jabeak sektorean dituen partaidetzei dagozkien kuotak igortzen dizkio jabe bakoitzari, eta jabeek eurek eskatuta birzatiketan aldaketak egiten baldin badira, ez da batere interesik ordaintzen, ez delako “administrazio-akatsik” gertatu.
Lurzati berrantolamenduaren planoko 1. poligonoko 28. lurzatia. Haren titulartasuna [?] jaunak eta [?] jaunak dute erdi bana. 1976ko uztailaren 12an notario-eskritura esleitu zen, honela ageri baita Jabetza Erregistroan: 4562. finka, 53. folioa, 68. liburua, 1961. liburukia. Katastro zaharreko 3. poligonoko 451. lurzatia da.
Hirugarrena.- 2006ko abuztuaren 29an behin betikoz onetsi zen [?] sektorea birzatitzeko proiektuaren aldaketa. Hartan, [?] jauna eta [?] jauna ageri ziren 10. zenbakia daraman finkako titular gisa, bakoitzak % 50eko parte-hartzea baitzuen. [?] jaunari 954 aprobetxamendu-unitate dagozkio, eta [?] jaunari beste 954 aprobetxamendu-unitate, 10. zenbakia daraman finkari 1907’54 aprobetxamendu-unitate esleitu zaizkionez.
Kexa-egilearen aitari, [?] jaunari, 113.190’91 euroko urbanizazio-kuota ezarri zitzaion.
Laugarrena.- 2009ko abenduaren 1ean behin betikoz onetsi zen [?] sektorea birzatitzeko proiektuaren beste aldaketa bat (2009/12/25eko 158. NAO). Hartan, ondokoak ageri dira 10. zenbakia daraman finkako titular gisa: [?] jauna, katastroko 450. lurzatiaren % 100en titularra eta 451. lurzatiaren % 50en titularra den aldetik, eta [?] jauna, 451. lurzatiaren % 50en titularra den aldetik. [?] jaunari 805’17 aprobetxamendu-unitate dagozkio (% 36’28), eta [?] jaunari beste 1.102’37 aprobetxamendu-unitate (% 57’79), 10. zenbakia daraman finkari 1907’54 aprobetxamendu-unitate esleitu zaizkionez.
Kexa-egilearen aitari, [?] jaunari, 95.555’45 euroko urbanizazio-kuota ezarri zitzaionez, Udalak 17.790’89 euro itzuli zizkion, titulartasunaren erregularizazio berrian 148’60 urbanizazio-unitate gutxiago zegozkiolako.
Birzatiketa espedienteak izapidetu eta ebazteko eskumena udalena da (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151. artikulua eta Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduko 75.1 artikulua).
Espedientearen hasierako fasean ondasun higiezinen titulartasuna zehaztu beharra dago. Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 76.2 artikuluak ezartzen du nahitaezko desjabetzearen arauak aplikatuko direla. Arau horiek Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean daude jasota, 3.2 artikuluak ezartzen duenez, “kontrako frogarik egon ezean, Administrazio desjabetzaileak jabe edo titulartzat hartuko du titulartasun-presuntzioa sortzen duten erregistro publikoetan izaera horrekin jasota ageri dena”.
Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduko 102. artikuluak ezartzen duenez, berriz, “behin birzatiketa espedientea abiarazita, Administrazio jarduleak ofizioz jaso beharko du kasuan kasuko jabetza erregistroan birzatiketa-unitateko finka guztien titulartasunaren eta zamen ziurtagiria”.
Birzatiketak ukitutako eskubideen jabeak eta titularrak, berriz, behartuta daude dituzten tituluak erakustera eta haien finkei eragiten dieten egoera juridikoak deklaratzera (Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduko 103.1 artikulua).
Jarraian, birzatiketaren edukia proiektu bihurtu zen; hartan, besteak beste, ondoko agiriak ageri dira jasota ((Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduko 82.1 artikulua):
Jabeen eta interesdunen zerrenda, haien eskubidearen zenbatekoa eta izaera zehaztuta.
Informazio eta mugaketa planoa, birzatiketa-unitatearen mugak zehaztuta. Ukitutako finken mugak.
Finean, Aranguren Ibarreko Udalak birzatiketa-unitatera ekarritako finka guztien titulartasuna ezagutzera behartuta zegoen.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Aranguren Ibarreko Udalari gogoraraztea legez behartuta dagoela toki entitateak [?] jaunari urbanizazio-kuota gisa behar ez bezala ordainarazitako 17.790’89 euro itzultzera.
Aranguren Ibarreko Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko ebazpen hau onartzen duen edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hura onartzen ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia