Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Otsailaren 17ko 30/2009 Ebazpena, Nafarroako Arartekoarena, [?] ([?]) andreak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2009 otsaila 17

Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea

Gaia: Queja frente al Ayuntamiento por su negativa a facilitar copia de determinada documentación relacionada con obras que se están llevando a cabo en una parcela próxima a su propiedad

Exp: 09/2/D

: 30

Eskubideen Sustapena

AURREKARIAK

1. 2009ko urtarrilaren 2an, [?] jaunak, [?]-en izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen du Uxueko Udalaren aurka eskatutako dokumentu batzuen kopia ez emateagatik.

Azaltzen zuen [?] poligonoko [?] lursailean bi solairuko jatetxe bat eraikitzen ari dela, eta mugakidea den [?] zenbakiko lursaileko jabeek, zeinak kexa izenpetzen duenaren bezeroak baitira, uste dutela eraikinak beren jabetza inbaditzen duela, eta horregatik eskatu diotela, arkitektoa den aldetik, irizpen perizial bat egin dezan. Irizpena egiteko udalari exekuzio-proiektuaren kopia eskatu diola, baina alkatetzak ezezkoa eman diola dokumentazio hori emateari.

2. Erakunde honek esku hartzeko zituen aukerak zehazteko, hura arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeari jarraituz, Uxueko Udalera jo genuen, planteaturiko gaiari buruzko informazioa jasotzeko. 2009ko otsailaren 10ean, udalaren txostena sartu zen erakunde honetan. Hartan, laburbilduz, esaten da [?] lursaileko jabeei baimena eskatu ziotela [?] eskatutako dokumentazioa emateko, eta aipatu jabeek ez ziotela baimenik eman, ez zutelako intimitate pertsonalean eragina zuten datu pribatuak eman nahi. Horixe izan zen proiektu teknikoaren kopia ez emateko arrazoia.

AZTERKETA

1. Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 37.1 artikuluak honakoa dio, hitzez hitz: “Herritarrek erregistroetara jotzeko eskubidea dute eta, espedienteren batekoak izanik, administrazioko artxiboetan dauden agirietara irispidea izateko eskubidea, edozein dela ere agirion adierazpidea -idatzia, entzunezkoa nahiz irudizkoa- eta euskarri materiala, espedienteak ikusteko eskaera egiten den egunean espediente horien prozedurak amaituta badaude”.

Administrazio eta Prozedura Legeko 37.3 artikuluak honakoa ezartzen du: titularrez gain, bidezko eta zuzeneko interesa agertzen dutenek ere izan dezakete irispidea zuzenbidea aplikatzeko prozeduretako agiri izendunetara, zehatzeko eta diziplinazko prozeduretakoetara izan ezik, pertsonen bizitza pribatuari buruzko daturik agertzen ez bada, eta, agiri horietako edukien arabera, herritarrak beren eskubideez baliatzeko erabil badaitezke.

Bestalde, Estatuko oinarrizko lege horren 35. artikuluak administrazio espediente bat osatzen duten agiriak eskuratzeko eskubide hori indartzen du, agiri horietan interesdunak izan daitezkeen pertsonei dagokienez, eta berariaz aitortzen die espedienteetako agirien kopiak lortzeko eskubidea.

Azken batean, aipatu legeak, hemen aztergai daukagunari begira, pertsonei eskubidea aitortzen die administrazio-espediente bateko agiri guzien kopiak lortzeko, baldin eta espediente horretan interesdunak badira; eta interesdunak ez badira ere, prozedura bukatuta dagoenean eskura ditzakete aipatutako kopiak. Intimitate pertsonalean eragina duten datuak baizik ez daude salbuetsita.

Bestalde, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 8. artikuluak ezartzen du pertsona guztiek badutela eskubidea lurraldeari eta hirigintzari buruz administrazio publiko eskudunen esku dagoen informazioa jasotzeko, interes jakin bat dutela egiaztatu beharrik izan gabe. Soilik egonen dira salbuetsita jabetza intelektualaren sekretuan edo datu pertsonalen konfidentzialtasunean eragina duten datuak.

2. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak honela definitzen ditu izaera pertsonaleko datuak: identifikatutako edo identifikatzeko moduko pertsona fisikoen gaineko edozein informazio. Eta identifikatzeko modukotzat jotzen du zuzenean edo zeharka edozein pertsonaren identitatea determina daitekeenean, bereziki identifikazio zenbaki baten bidez edo berariazko elementu baten edo batzuen bidez, hain zuzen ere haren identitate fisiko, fisikologiko, psikiko, ekonomiko, kultura edo sozialaren bereizgarri direnak.

Nolanahi ere, pertsona juridikoak abenduaren 13ko 15/1999 Legeak bermatzen duen datuen babesetik kanpo geratzen dira.

3. Etxegintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean, laugarren artikuluan, proiektuaren definizioa ageri da: hain zuzen ere eraikinaren exijentzia teknikoak definitzen eta determinatzen dituzten dokumentuen multzoa da; proiektuak, gainera, proposaturiko konponbideak teknikoki justifikatu beharko ditu, aplikatzekoak diren arau teknikoetan eskatutako zehaztapenen arabera.

4. Kexaren xedea den kasuan, Uxueko Udalak ez zuen [?] lursailean aurreikusita zegoen eraikinaren exekuzio-proiektuaren kopia eman nahi izan, eta hori zuritzeko datu pribatuak eta izaera pertsonaleko datuen babesa erabili zuen.

Hala eta guztiz ere, aipatutako estatuko eta Nafarroako legeei jarraituz, aztergai dugun eraikinaren proiektu teknikoa, batetik, jada bukatuta dagoen espediente administratibo baten zati bat da (hirigintza lizentzia eman zitzaion), eta hirigintzako datuak dauzka. Izan ere, datu horietara edozein herritarrek izan dezake sarbidea, zuzeneko interesik edo interes legitimorik erakutsi gabe ere, eta are gehiago zuzeneko interesa egiaztatzen badu, kasu honetan bezala (mugakidea den lursaileko jabeak dira, eta egindako obrak beren jabetza inbaditzen duela uste du); bestetik, eraikin bat egiteko proiektua ez jabetza intelektualean ez pertsonen intimitatean eraginik ez duten datu teknikoen bilduma bat da.

Eraikin baten proiektu teknikoaren kopia hura eskatu duen hirugarren interesdun bati emateko, nahikoa da hura egin duen arkitektoaren izena edo proiektuak izan ditzakeen beste datu pertsonal batzuk ezabatzea. Bestetik ere, eraikin baten proiektu teknikoek ez dute izaten izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko legeetan babestuta egon daitekeen inongo datu pribaturik.

Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Kexa eragin duen egitateak urratu duela interesdunak [?] poligonoko [?] lursaileko eraikinaren hirigintza-lizentzia emateko espedientean dagoen proiektu teknikoaren kopia lortzeko zeukan eskubidea. Proiektu hori dela-eta interesduna da kexa-egilea.

2. Uxueko Udalari gogoraraztea Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen legeko 35. artikulua eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20kko 35/2002 Foru Legeko 8. artikulua beti bete behar dituztela, eta, zehazki, kexa-egileari berehala eskuratu behar diola [?] poligonoko [?] lursaileko hirigintza-lizentzia emateko espedientean ageri den proiektu teknikoaren kopia.

3. Uxueko Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.

4. Interesdunari eta Uxueko Udalari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia