Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Falta de contestación a queja formulada
Exp: 10/001/D
Nº: 35
Eskubideen sustapena
2010eko urtarrilaren 4an, [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat aurkezten zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurka, aurkeztutako kexa bati erantzunik ez emateagatik.
Azaltzen du 2009ko otsailaren 27an idazki bat aurkeztu zuela –2009/100501 zenbakiarekin Osasun Departamentuan erregistratu zena–, eta haren bidez erreklamazio bat eta hari zegokion eskaera aurkeztu zuela, eta 2009ko abenduaren 31n oraindik ere ez diotela ez erantzun, ez jakinarazpenik egin.
Joan de urtarrilaren 20an, erakunde honek gaiari buruzko informazioa eskatu zion Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariari.
“[?] jaunak 2008ko uztailaren 16an, kexa bat aurkeztu zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurka (O-NOZ) Nafarroako Arartekoaren erakundean. Ildo beretik, urte bereko ekainaren 25ean erreklamazio bat aurkeztu zuen Vianako Printzea Kontsultategiko Eriaren Arazoetarako Unitatean. Bi kasuetan, diagnosi bat eta harekin bat datorren tratamendua eskatzen du.
2008ko uztailaren 1ean, gutun bat igorri zitzaion, non xehetasun guztiekin azaltzen zitzaizkion artatzen ari zaion prozesu guztien jarraipena.
2009ko otsailaren 27an, beste eskabide bat aurkeztu zuen Osasun Departamentuan, aurreko erreklamazioaren ildo beretik. Gaur egun, [?] jaunaren historia klinikoari dagozkion erregistro informatikoak kontsultatu ondoren, haren kasuari buruzko informazio gaurkotua emate aldera, 2000tik jasota dago [?] jaunarentzat guztira 131 kontsulta eskatu direla. Horietatik, gaixoak, arrazoi desberdinak tarteko, 14 deuseztatu zituen, eta hitzartutako 12 kontsultetara ere ez zen joan.
[?] jauna honako espezialitateetan artatu dute:
Gainera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik kanpoko zentro batzuetara ere bideratu da. Besteak beste:
2008ko uztailetik, [?] jauna honako espezialitateetan artatu dute:
Laburbilduz, [?] jauna hainbat espezialitate eta berariazko unitatetan artatzen ari dira. Argi dago ospitale eta espezialitate desberdinetan hainbat tratamendu jarri direla gaixoaren arazoak arintzeko, eta dirudienez ez da alderdi horretan hobekuntzarik sumatu. Horrek ez du esan nahi ahal den guztia eta zuzena den guztia egin ez denik.
Vianako Printzea Kontsultategiko Eriaren Arazoetarako Unitatean izapidetutako erreklamazioan aipatzen diren minusbaliotasuneko eta ezintasuneko aitorpenei dagokienez, esan beharra dago aitorpen horiek gure eskumenetatik kanpo daudela.
Interesdunak planteatzen duen gaia da ez zaiola erantzunik eman 2009ko otsailaren 27an Nafarroako Gobernuko Erregistroan aurkeztutako eskabideari.
Administrazio prozedura erkidean funtsezkoa da administrazio publiko orok ebazpen espresa eman behar izatea interesdunek eskatutako eskari guztiei (Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. artikulua). Arau horren ondorioz, herritar batek, administrazioari eskabide bat egin badio, eskubidea du kasuko prozedura abiaraz dadin, eta eskabidearen edukiari buruzko erantzun puntuala jasotzeko.
Aipatu arauak benetako betebehar bat ezartzen dio administrazioari, interesdunek aurkezturiko eskabideei ebazteari dagokionez, eta betebehar hori benetako berme bat da herritarrarentzat. Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen legeak ez du administrazioa salbuesten erantzun espresa ematetik, horretarako epea iragan denean ere (43.2 artikulua). Horrek aukera ematen du bi ondorio garrantzitsu ateratzeko: lehena, administrazio-isiltasuna –kasu honetan sortu dena– ez dela administrazioari ex lege ezarritako betebehar baten ez betetzearen isla besterik; bigarrena, administrazioak aurkezturiko eskaria ebazteko betebeharra edukitzen jarraitzen duela, baita ebazpen espresa emateko finkaturiko epea iragan denean ere.
Kexaren xedea den kasuan, Osasun Departamentuak ez dio interesdunak egindako eskabideari erantzun; ez du, ezta ere, eskabide hori onartzeko modukoa ez denik adierazi, eta, azkenik, ez du eskabidea izapidetzeko onartu, aurrerago hura baiesteko nahiz ezesteko edukiari buruzko ebazpen espresa ematearren, behar diren arrazoiekin.
Departamentuaren txostenak erantzun antolatu, zehatz eta laburra ematen dio erakunde honek igorritako idazkiari, bai eta interesdunak 2009ko otsailaren 27an aurkeztutako eskabideari ere.
Erakundeak, aurreko puntuan adierazitako ildoari jarraituz, uste du txostena ebazpen honetan hitzez hitz transkribatzeak ez duela kentzen Administrazioak haren edukia interesdunari, [...] jaunari, helarazteko duen betebeharra, hain zuzen ere eskabideetako erantzunak jakinarazteko ohiko moldean.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari gogoraraztea Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen Legeko 42. artikulua beti bete behar duela.
Osasun Departamentuari Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartarazten zaio hala egiten ez badu, gertatutakoa 2010eko ekitaldiari buruz Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala. Nolanahi ere den, aurkeztutako eskabideari erantzun formala eman beharko dio.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia