Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Ebazpena (Q20/875) Doneztebeko Udalari gogoraraztea bere legezko betebeharra dela bermatzea ezen kexan aipatzen den jarduerak (duela gutxi ezarritako ostalaritzako lokal baten terrazak) errespetatuko duela aldameneko bizilagunek beren etxeetan eragozpenik ez izateko duten

2020 urria 29

Energia eta ingurumena

Gaia: Las molestias que ocasiona una terraza de un bar, situada en las inmediaciones de las viviendas de los interesados.

Ingurugiroa

Doneztebeko alkatea

Alkate jauna:

1. 2020ko abuztuaren 19an, instituzio honek idazki bat jaso zuen. Natalia Saralegui Mindegia anderearena, hainbat etxebizitzen jabeen ordez, bertan kexa bat aurkezten zuen Doneztebeko Udalaren aurrean, taberna bateko terrazak bizilagunei sortzen dizkien eragozpenengatik.

2. Ondoren, erakunde honek Doneztebeko Udaletxera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

2020ko irailaren 22an, eskatutako txostena jaso zen, kexa aurkeztu ondoren auzotarrekin bilera bat egin zela adierazten zuena. Era berean, kexa dela-eta auzi horren inguruan egindako jarduketen kopia bat bidali zuen Udalak.

3. Jasotako informazioa ikusirik, informazio hori kexaren egileari igorri zitzaion, egoki iritzitako alegazioak aurkez zitzan.

2020ko urriaren 8an interesdunak idazki bat aurkeztu zuen. Bertan honako hau dio:

“1-No estamos conformes con el informe presentado por el Ayto. de Santesteban al defensor del pueblo, más que nada porque se limita a reenviar la documentación ya presentada por nosotros, los vecinos. La misma de seriedad y voluntad que ha tenido con los vecinos se refleja en el informe que aporta al Defensor y su respeto por dicha Institución. Desde nuestro punto de vista, considera esta Institución como puro trámite al que contesta sin argumentos y para salir del paso.

2-lndicar, que la reunión que se mantuvo con el Alcalde fue el 25 de Junio. Fue de forma aclaratoria y todavía no había denuncias sobre la mesa; ya que la primera denuncia con fecha 1 de Junio (fecha del primer suceso) no se envió hasta el 14 de Julio por correo electrónico (consta registro), porque según el Alcalde, éstas mismas nos servirían para un futuro. Aclaramos condiciones sobre la concesión de la nueva terraza y que repito, no había existido nunca esa terraza lateral ya que tiene un frontal hermoso y con la que no hay quejas, más que nada porque nadie nos informó, ni preguntó sobre la misma. De hecho, el 25 de mayo nos la encontramos colocada en frente de nuestro portal y acceso a nuestras viviendas. Ver fotos. La terraza la extendieron hasta la calle de atrás.

3-Por otro lado, el agravio comparativo respecto a otros establecimientos del pueblo es importante. Otros establecimientos no han tenido ese tipo de privilegios y no han tenido reparo en negar otras solicitudes de la misma índole.

4-Finalmente, señalar que, a lo largo del verano se iban comunicando por correo la denuncia 1,2,3 y no obteníamos respuesta, ni noticias de ningún tipo sobre las quejas que presentábamos. Es en la cuarta denuncia cuando informamos al Ayto. de que nos dirigimos al Defensor del pueblo cuando reaccionan haciendo una advertencia al Bar (…), claramente tarde.

En la Resolución dictada por el Ayuntamiento indica que reiteradas denuncias serán causa para la retirada de la terraza. No indica que habrá advertencia. ¿Cuántas denuncias más hacen falta?

Consideramos que la advertencia llegó tarde. Hay razones de sobra para ordenar la retirada de esa terraza. Cuando menos, en enero que es cuando debería de darse la renovación se nos tenga en cuenta”.

4. Kexa aurkeztu duenak adierazitakoa ikusirik, erakunde honek Doneztebeko Udalera jo zuen berriro, sortutako auzien berri eman zezala eskatzeko.

Jasotako txostenean hurrengoa azaltzen zen;

“1. Doneztebeko Udalak Arartekoari igorri zion Udal honek egindako jardunketa guztia, beren eskumen eta funtzioen barruan. Txosten hau Udalaren ikuspegitik egindako laburpen bat da, eta denbora horretan gertatutakoa deskribatzen du. Okba tabernako terraza emateko espedienteari buruzko informazioa emateko eskatu ziguten, eta horixe egu du udalak. Udal honek Arartekoarekiko egindako balorazioa errespetatzen du, baina ez gatoz bat. Urrutira joan gabe, Udalak Arartekoarengana jo du, beste egoera batzuetan esku hartzeko beharra ikusi duenean.

2 Alkateak adierazi nahi izan zuena da kexak idatziz egin behar direla, jasota gera daitezen eta udaletxeko erregistro orokorrean sarrera eman diezaieten.

Terraza-lizentzia ematea ez dagokio auzotarrei, eta ez da kontuan hartzen lehenago egon den ala ez. Beste terrazari buruz egiten den balorazioari dagokionez, subjektiboa dela uste dugu. Gainera, terraza hori eremu pribatuan dago, eta, beraz, horri buruz ezin dugu ezer esan. Ohar baten bidez, Udalak terrazak ixteko ordutegiak aldatu zituen, 11:00etan (igandetik ostegunera) eta 12:00etan (ostiral eta larunbatetan) itxi zitezen, eta ez establezimenduaren ohiko ordutegian. Jarduera nagusia baimenduta duen ordutegia gorabehera, terrazen erabilera 9:00etatik 23:00etara bitartekoa izango da, eta ordubete gehiago luzatuko da ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan (2020ko abuztuaren 27ko Nao, 191. zk). Ordutegia murriztu zen.

3 Puntu hori behar bezala justifikatu behar da. Ez da serioa frogarik gabe hori esatea. Antzeko ezaugarriak dituen beste terraza batekin alderatuta, ez dago bidegabekeriarik. Terraza-lizentziarik eman ez bada, udal-ordenantzan ezarritakoa betetzen ez duelako da, eta hori kasura ekarri gaituen terraza honek bai. Ez da ukatu establezimendu batean ere terraza jartzeko baimena. Kokapenaren arabera, metro karratuak aldatu egiten dira. Doneztebeko taberna guztiek terraza eskatu dute, eta, berriz ere esango dut, metro gehiagoko edo gutxiagoko okupazioarekin lortu dute, kokapenaren arabera.

4. Egia da, baina egia da udal-erritmoak, eta are gehiago pandemia-garai honetan, gainditu egin gaituela. Horregatik, Arartekoari ere luzapen bat eskatu behar izan genion erantzuteko.

Salaketei dagokienez, foru-poliziaren aurrean egin beharko lirateke, legeren bat urratzen dela erran dezaten, horrela jokatu ahal izateko. Salaketa horiek auzotarren kexatzat har daitezke, baina ez dute esan nahi ezer urratzen ari direnik.

Arrazoiak justifikatuak eta zuzenbidean oinarritutako badira, udal honek ez du zalantzarik izango terraza lizentzia hori bertan behera uzteko.

Berriz ere adieraztea Udalaren nahia dela kexa une oro konpontzea, Herriaren Defendatzailearekin lankidetzan aritzea eta erakunde honek eskatutako txostenen bidalketa ez ukatzea edo bidegabe luzatzea, erakunde hori errespetatzen du”

5. Adierazi bezala, interesdunen etxebizitzen inguruan dagoen taberna bateko terrazak sortzen dituen eragozpenengatik aurkeztu da kexa.

Doneztebeko Udalak aurretik transkribatutako txostenak bidali ditu. Txosten horietan, zer neurri hartu dituen azaltzen du, eta jakinarazten du arazoa konpontzeko prest dagoela. Era berean, Udalak uste du interesdunek Foruzaingoan salatu behar dituztela terrazak eragiten dizkien eragozpenak, hala, arauren bat betetzen ez badu, jardun ahal izateko.

6. Aurkeztutako kexa Konstituzioak onartutako hainbat eskubiderekin lotuta dago: ingurumen egokia izateko eskubidea (Konstituzioaren 45. artikulua), osasuna babesteko eskubidea (43. artikulua), osotasun fisiko eta moralerako eskubidea (15. artikulua), norberaren eta familiaren intimitaterako eskubidea (18.1 artikulua) eta etxea bortxaezina izateko eskubidea (18.2 artikulua).

Bestalde, urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 5 a) artikuluak eskubide hauek aitortzen dizkie herritarrei: "Etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri bat izatea bizilekutzat, pertsona guztientzako diseinuaren printzipioaren arabera pentsatua, aplikagarri den legeriak onarturiko gehieneko mugak gainditzen dituen zaratarik edo beste edozein motatako immisio kutsagarririk gabea, ingurumen eta paisaia egoki batean".

7. Administrazio publiko guztiak behartuta daude, bakoitza bere eskumenen esparruan, herritarren eskubide konstituzionalak babestera (Konstituzioaren 53.1 artikulua).

Aztergai dugun esparruan, udalek funtsezko zeregina dute herritarren oinarrizko eskubideak babesteko. Hala ondorioztatzen da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legeak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak ematen dizkien eskumenetatik. Udalek herritarren eskubideak babesteko hainbat ahalmen dituzte, hala nola ikuskaritzako, zehapeneko eta abarretako araudiak (ordenantzen eta bandoen bidez). Nolanahi ere, auzotarren hainbat interes daudenean jokoan, bitartekaritza-lana egin dezakete, gizarte-elkarbizitzarako adiskidetzea lortzeko moduan, hala nola kexa eragin duen kasu honetan.

8. Hori horrela, Doneztebeko Udalak ez-egitezko jarrera hartu duenik jotzen ez den arren, erakunde honek egiaztatu du kexan aipatzen den terrazak eragindako eragozpenak behin eta berriz gertatu direla hura instalatzeko baimena eman zenetik, eta kexa, lehen esan den bezala, Konstituzioak bermatutako hainbat eskubideri eragiten dien gai bati buruzkoa dela, eta, beraz, administrazio publikoek kautela osoz jokatu behar dute, horiek babesten direla ziurtatzeko.

Horregatik, erakunde honek beharrezkotzat jotzen du Doneztebeko Udalari gogoraraztea bere legezko betebeharra dela bermatzea ezen kexan aipatzen den jarduerak (duela gutxi ezarritako ostalaritzako lokal baten terrazak) errespetatuko duela aldameneko bizilagunek beren etxeetan eragozpenik ez izateko duten eskubidea.

9. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

Doneztebeko Udalari gogoraraztea bere legezko betebeharra dela bermatzea ezen kexan aipatzen den jarduerak (duela gutxi ezarritako ostalaritzako lokal baten terrazak) errespetatuko duela aldameneko bizilagunek beren etxeetan eragozpenik ez izateko duten

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Doneztebeko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.

Adeitasunez, zure erantzunaren zain,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia