Partekatu edukia
Euskara
Gaia: Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren plantilla organikoan profil elebiduna duen langilerik eza.
Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Presidentea
Presidente jauna:
1.2022koazaroaren 30ean, instituzio honek [...] jaunaren, Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean, idazki bat jaso zuen, Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren plantilla organikoari dagokionez.
Idazki hartan, hauxe zioen:
a) 2022ko uztailaren 18an Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarenplantilla organikoa argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lanpostuek ez dute hizkuntza-eskakizunik; profil hori ez da bakar batean ere eskatzen, eta ez da merezimendu gisa baloratzen euskara jakitea. Zazpi lanpostu daude.
b) 2017tik, Zirauki eta Artazu eremu mistoaren parte dira.
c) 2022ko abuztuaren 8an, plantilla argitaratu ondoren eta horrekin ados ez zegoenez, eskaera bat aurkeztu zion Batasunari. Eskaera horretan Euskararen Foru Legean eremu mistori dagokionez ezartzen dena aipatzen zuen (17. artikulua) eta honako hau eskatzen zuen: 1) Plantilla aldatzea, aipatutako aginduak aurreikusten dituen mekanismoak erabiliz, Zirauki eta Artazuko herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko; 2) Idazkariaren lanposturako, duen garrantziagatik, euskararen hizkuntza-eskakizuna (C1 maila) ezartzea; 3) Administrari ofizial lanposturako eta administrari lanpostu bietarako baldintza bera ezartzea; eta 4) Gainerako lanpostuetarako, euskara merezimendu gisa baloratzea, administrarien kasuan % 10, eta gainerako enpleguen kasuan, % 5.
d) Eskaera egin zenetik hiru hilabete igaro ondoren ez zuten erantzunik jaso eta horregatik uste dute administrazioaren isiltasuna gertatu dela.
e) Bere ustez, Batasunaren plantilla organikoak herritarren eskubideak urratzen ditu.
Eskaeran erakunde horrek bere plantillan profil elebiduna duten lanpostuak aurreikustea eskatzen zuen, euskarazko arreta bermatzeko.
2. Ondoren, erakunde honek Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:
“(…) jaunak bere kexa-idazkian azaltzen duenez, 2022ko abuztuaren 8an eskaera bat egin zion Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunari. Eskaera hori Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko plantilla organikoaren (behin betiko) onarpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO, 142. zk., uztailaren 18koa) argitaratzeari buruzkoa da, lanpostuek ez dutelako hizkuntza-eskakizunik, eta ez delako euskara merezimendu gisa aipatzen, nahiz eta Zirauki eta Artazu udalerriak eremu mistoaren parte izan 2017tik.
Lehenik eta behin, jasota gera bedi erakunde honetan ez dagoela eskabide hori, eta ez dagoela jasota aurkeztu denik, ez eta (…) jaunak aurkeztutako eskabidearekin lotutako sarrera-erregistrorik ere, ezta gai horri buruzkotik ere, ez erakunde honen erregistro elektroniko orokorrean, ez aurrez aurre aurkeztuta, edo indarrean dagoen administrazio-prozeduraren legean ezarritako bideetako edozein erabiliz.
Gure ustez, beraz, ez da bidezkoa administrazioaren isiltasunaz hitz egitea, (…) jaunak egiten duen bezala, ezta administrazioaren erantzun faltarik ere, instantziarik ez dagoelako.
Nolanahi ere, eta (…) jaunak planteatutako gaiaren muinean sartuta, nabarmendu nahi dut Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaez dela, berez, eremu mistoaren barruan dagoen toki-erakundea, egia izan arren, (…) jaunak bere kexa-idazkian adierazten duen bezala, Artazu eta Zirauki udalerriak eremu mistoaren parte direla, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5.1.b) artikuluak, ekainaren 27ko 9/2017 Foru Legeak emandako idazketan, azaltzen duen bezala. Lege horretan eremu mistoa osatzen duten udalerriak zerrendatzen dira eta horien artean, esan den bezala, Artazu eta Zirauki daude. Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen BatasunaArtazu, Zirauki, Guirguillano eta Mañeru udalerriek osatzen dute eta elkartea osatzen duten udalerriez bestelako erakundea da, nortasun juridiko propioa eta independentea duena. Horietako udalerri bi, Guirguillano eta Mañeru, ez daude eremu mistoan.
Eremu mistoan euskara erabiltzeari dagokionez, egia da, bai, (…) jaunak adierazten duen bezala, Euskararen Foru Legearen 17. artikuluak ezartzen duela herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dutela Nafarroako Administrazio Publikoei zuzentzeko, eta eskubide hori bermatzeko administrazio publikoek honako hauek egin ahal izango dituztela ezartzen du:
a) Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea.
b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratzea.
Bada, Ziraukiko Udalaren aurtengo plantilla organikoari erreparatzen badiogu, hau da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2022ko otsailaren 28an, 42. zk., argitaratua, Ziraukiko Udalak kontratatutako langile bakarrak betetzen duen plazak –1. zenbakiko plaza– euskarari dagokionez B2 ezagutza nahitaez edukitzeko berariazko baldintza du.
Halaber, Alkatetzaren 26/2022 Ebazpenaren bidez, Ziraukiko Udalaren 2022. urterako lan eskaintza publikoa onartu zen (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 92. zk., maiatzaren 12koa), plaza bat duena -1 zenbakikoa- eta horretan B2 euskara-maila eskatzen da nahitaez. Plaza horren deialdia Alkatetzaren 57/2022 Ebazpenaren bidez egin zen (NAO Berezia, 237. zk.,
2022ko azaroaren 28koa), eta interesdunek lehiatzeko eskaerak aurkezteko epea amaituta dago.
Ziraukiko Udalak, beraz, zorrotz aplikatzen du indarrean dagoen Euskararen Legea eremu mistoko toki-erakunde gisa eta, beraz, urte bakoitzeko lan eskaintza publikoan euskararen ezagutza nahitaezkoa duten lanpostuak zehazten ditu, Euskararen Foru Legearen 17. artikuluak ezartzen duena betez.
Artazuko Udala ere eremu mistoan sartuta dagoen toki-erakundea edo udalerria da eta ez du langile kontrataturik eta, ondorioz, ez du plantilla organikorik onartzen. Beraz, Artazuk ere ez du urratzen indarrean dagoen Euskararen Legea. Era berean, jakinarazi behar da Ziraukiko Udalak eta Artazuko Udalak, Osoko Bilkuraren erabaki bidez, Izarbeibarko Mankomunitatearen esku utzi dute euskararen arloko eskumena, besteak beste itzulpen-zerbitzua ematen duena.
Baina uste dugu Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak ez duela legezko betebeharrik bere plantilla organikoan euskararen derrigorrezko hizkuntza-eskakizunak ezartzeko. Iritzi hori dugu esan den bezala Elkartea beste erakunde bat delako, berezko nortasun juridikoa duena eta osatzen duten Udalekiko independentea dena. Horietatik, Mañeruko eta Guirguillanoko Udalak ez daude eremu mistoan, gorago ere azaldu zen bezala.
Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko plantilla organikoa urtero onartzen du Elkartearen Batzar Orokorrak eta kide anitzeko organo horren borondatea Elkartea osatzen duten lau ordezkarien botoaren bidez eratzen da, bana kideak diren lau udalerrietako bakoitzaren ordezkaritzan.
Gure iritzia da, gainera, praktikan, udalerri jakin bat 2017. urtean eremu mistoan sartu izanak ez duela berekin ekarri behar plantilla osoa kaleratzea baldin eta plantilla hori osatzen duten langileek ez badute euskara ezagutzen, kontratatu zituztenean ez baitzitzaien eskatu.
Ildo horretatik, egokiagoa eta logikoagoa dirudi prozesu hori mailakatua edo progresiboa izatea, non etorkizunean sartuko diren langile berriak eta plantilla organikoan sortzen diren edo hutsik geratzen diren plaza berriak euskara-eskakizunekin edo euskara merezimendu gisa baloratuz onar daitezkeen baldin eta kasu bakoitzean Elkartearen Batzarrak, urte bakoitzeko lan-eskaintza publikoak edo deialdi zehatzak egiterakoan hala erabakitzen badu. Badirudi hori dela indarrean dagoen Euskararen Legearen espiritua 17. artikuluan administratuek Nafarroako administrazio publikoetara jotzeko duten eskubidea bermatzeko mekanismo gisa honako hauek ezartzen dituenean:
a) Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea.
b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratzea”.
Baina kontuan hartu behar da legeak ez duela eskatzen udal bateko plantilla organikoak nahitaezko euskara-eskakizuna bete behar duenik, nolabait esateko “berez" udal hori eremu mistoan sartzen den unean. Izan ere transkribatutako artikuluak ez du aipatzen erakundeen plantilla organikoa, baizik eta “urteroko lanpostuen eskaintza publikoa” eta “lanpostuetara iristeko deialdiak”.
Legearen idazketa horretatik ondorioztatzen dugu, aurrean ere adierazi den bezala, udalerri bat eremu mistoan sartu aurretik plaza betetzen ari diren langileek ez luketela plaza hori galdu behar euskara ezagutzen ez badute. Har ditzagun erreferentziatzat, adibidez, plaza udalerria oraindik eremu mistoan ez zegoenean (2017a baino lehen) deitutako oposizio edo lehiaketa-oposizio bidez lortu zuten funtzionarioak diren langileak.
Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak gaur egun dituen langile ia gehienak (bat izan ezik) Batasuna osatzen duten lau udalerrietatik bi eremu mistoan sartu aurretik iritsi ziren beren lanpostuetara.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Birbildua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 19. artikuluak Nafarroako Administrazio Publikoetako plantilla organikoen edukia ezartzen du, eta horiek onartzea eskudantziatzat duten beren burua antolatzeko ahalaren adibide argia da. Horrela, Nafarroako toki entitate batek, legezko aukeren barruan, bere egitura osatzen duten plaza bakoitzari aplika dakizkiokeen araubide juridikoa eta gainerako ezaugarriak eta baldintzak erabakitzen ditu.
Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Lehendakaritzaren ebazpen bidez, 5/2022 zenbakikoa, maiatzaren 9koa (NAO, 92 zk., maiatzaren 12koa) Elkartearen 2022. urterako lan eskaintza publikoa onartu zen. Ebazpen hori ez zen aurkaratu horretarako legez ezarritako epean, eta, beraz, irmo bihurtu da.
2022ko ekainaren 6ko NAOn, 111. zk.koan, argitaratutako Batasunaren plantilla organikoaren hasierako onespena ere ez zen aurkaratu horretarako ezarritako epean, eta, ondorioz, behin betiko onartu zen (NAO, 142. zk., uztailaren 18koa) eta, azkenik, arestian ere esan den bezala, Batasun honetan ez dago jasota 2022rako plantilla organikoa behin betiko onartzeko iragarki horri buruz interesdunak aurkeztu omen duen kexa.
Azkenik, adierazi behar da Batasun honetan ere ez dela ageri Artazuko edo Ziraukiko ezein bizilagunek plantilla organikoari buruz egindako beste aurkaratzetik, errekurtsorik edo kexarik, ez eta orain (…) jaunak aurkeztutako kexaren funtsari buruzko gairik ere udalerri horiek eremu mistoan sartu zirenetik, ez eta lehenago ere, eta hori interesgarria iruditzen zait (…) jaunak bere kexan planteatutako gaiak eragin dezakeen arazoaren garrantzia baloratzeko orduan. Hau da, (…) jauna ez da Batasuna osatzen duten udalerrietako baten bizilaguna –behintzat ez dago erroldatuta–, eta udalerri horietako inork ez du inoiz kexarik aurkeztu gai horri buruz. Hori adierazterakoan xedea ez da, inola ere, (…) jaunak eta ordezkatzen duen entitateak erakunde honen aurrean kexa aurkezteko duten eskubidea ukatzea, baina, esan den bezala, bai ustezko arazoaren dimentsioa edo auzotarrek arazoari ematen dioten garrantzia baloratzen saiatzeko bidea”.
3. Adierazi den bezala, kexa Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren plantilla organikoaren onespenarekin lotuta aurkeztu da, eta interesdunak horri buruz aurkeztutako eskaera bat ebatzi ez izanarekin lotuta.
Azken horri dagokionez, Administrazioaren txostenak dio ez dela eskaera hori jaso.
4. Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 1.2.a) artikuluaren helburuetako bat herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea da.
Eremu mistoan euskara erabiltzeari dagokionez, aipatu den Foru Lege horren 17. artikuluak honako eskubide hau aintzatesten du, “Herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute Nafarroako Administrazio Publikoei zuzentzeko”.
Gainera, eskubide hori bermatze aldera, administrazio publikoek honako hauek egin ahal izango dituztela ezartzen du: “a) Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea; b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratzea”.
Arau horiei dagokienez azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuak, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, 3.1.b) artikuluan adierazten du bere funtsezko helburuetako bat dela eremu mistoan honakoa ahalbidetzea: “gauzagarri egitea herritarrek duten eskubidea euskaraz nahiz gaztelaniaz zuzentzeko Nafarroako administrazio publikoengana, beren erakunde publikoengana eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateengana”.
5. Euskararen Foru Legeak, 5. artikuluan, zonakatze linguistikoa deritzona ezartzen du, “udalerriaren” irizpidea erabiliz eta eskualde batean edo bestean dauden udalerriak zerrendatuz.
Udal zerbitzu jakin batzuk udalerri bakoitzak modu independentean eman ahal izatea edo, aitzitik, modu elkartuan, taldekatuta edo mankomunatuan, erakunde honen ustez, ez da elementu garrantzitsua herritarrekiko harremanetan hizkuntza-araubidea zein den zehazteko. Ez eta, zerbitzuen prestazio elkartu, taldekatu edo mankomunatu horren ondorioz, parte hartzen duten udalerrien nortasun juridiko propioa eta bereizia duten toki-erakundeak sortu ahal izatea ere.
Horregatik, egia izanik kexaren hartzaile den elkarteak berezko nortasun juridikoa duela, ez dugu uste alderdi hori garrantzitsua denik sortutako funtsezko arazoa ebazteko.
6. Aztergai dugun kasu honetan, egiaztatu da Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko bi udalerri eremu mistoaren barruan daudela.
Era berean, egiaztatu da Batasun horretako plantilla organikoan ez dagoela hizkuntza-eskakizun elebiduna duen lanposturik, eta euskararen ezagutza ez dela merezimendu gisa baloratzen beste lanpostu batzuetan; beraz, a priori, ez dago bermatuta udalerri horietako herritarrek Batasunera euskaraz jotzeko duten eskubidea.
Beraz erakunde honen ustez egokia da Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunari gomendioa egitea beharrezko neurriak har ditzan herritarrek euskaraz hitz egiteko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatze aldera.
Aurreko horrek ez du esan nahi, nahitaez, kexaren egileak aipatzen duen eskaeran egindako planteamendu zehatza bere gain hartu behar duenik. Eskaera horretan zein lanpostuk izan behar duten elebidunak eta gainerakoetan merezimendu gisa erabili behar den balorazio-maila adierazten da. Hasiera batean, toki-erakundeari dagokio, antolatzeko duen ahalmenaren esparruan, herritarren eskubidea behar bezala bermatzeko hartu beharreko neurriak zehaztea.
7. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunari gomendioa egitea, herritarrek administraziora euskaraz jotzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko beharrezko neurriak har ditzan.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia