Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Prohibición de entrada al pabellón polideportivo.
Zerbitzu publikoak
Lesakako Alkatea
Alkate jauna,
2016ko apirilaren 1ean […] jaunaren idazki bat jaso genuen erakunde honetan. Horren bidez, kexa bat jarri zuen Lesakako Udalean udalerriko kirol-instalazioetako zenbait langilek emandako tratuarengatik, eta udalak kiroldegira sartzea debekatzeagatik, legezko prozedura errespetatu gabe.
Idazki horretan hau azaldu zuen:
Duela bost urtetatik gorabeherak izan ditu Lesakako udal igerilekuetako bi langilerekin: bat, lokaleko arduraduna da; bestea, lehen mantentze-lanetan aritzen da eta orain soroslea da.
Egoera horren aurrean, 2015eko azaroaren 16an, Alkateari gertatzen ari zitzaionaren berri ematea erabaki zuen. Alkateak esan zion ez zela bere eskumeneko kontu bat eta kiroldegiko zuzendaritza-batzordera jo behar zuela bere kexak adierazteko. Orduan kexa formalik egin aurretik itxarotea erabaki zuen.
2016ko martxoaren 23an sorosleak errieta egin zion saunaren sarreran eskuoihala erabiltzeagatik. Kexa-egileak azaldutakoaren arabera, eztabaida handia izan zuten, eta bere semeak eta langilearen alabak zenbait hilabete lehenago izandako errietak eragina ere izan zuela. Sorosleak esan zuen kexa-egileak eraso zuela; kexa-egileak, berriz, eztabaida bizian jardun bazuten ere, udaleko langilea ez zuela eraso dio.
Gertaera horien egun bereko arratsaldean Udalaren gutun bat jaso zuen. Gutun horretan hauxe adierazi zion: Udal igerilekuetako langile bat eraso duzula jakin du gaur udalak, beraz, berriro baimena eman arte ezin izango sara udal eraikin horretan
.
Aurreko idazkiari erantzuteko instantzia orokor bat aurkeztu zuen Lesakako Udaletxean 2016ko martxoaren 30ean. Hor, alkateak emandako agindua baliogabetzea eskatu zuen, errugabetasun-presuntzioaren printzipioa eta bere mugimendu-askatasuna urratzen zituelako.
Horren ondoren erakunde honek Lesakako Udalera jo zuen, adierazitako gaiari buruzko informazioa eman diezaion.
Jasotako txostenean hauxe adierazten zen:
“Horren inguruan jakinarazten dizut duela zenbait urtetatik ahozko kexak jasoko ditugula pertsona horren portaerarengatik. Idazki bat ere badugu, 2012ko irailaren 19koa, […] enpresako gerentearen eskutik. Enpresak horrek instalazioak kudeatzen zituen oraingoaren aurretik (fotokopia bidaltzen dizuegu, 1. eranskin gisa).
Langileek dioten moduan, ez die kasurik egiten harengana jotzen dutenean, eta normalean jarrera zakarra agertzen du.
Nafarroako Foruzaintzaren Elizondoko komisarian aurkeztutako salaketaren arabera (2), 2016ko martxoaren 23an langile bat jo zuen. Lesakako Osasun Zentroak bidalitako lesioen partearen arabera, kontusio bat zuen ezkerreko bekainaren gainean (3).
Hori dela eta, Alkatetzaren egun horretako ofizio baten bidez (4), berriro baimena eman arte ezin zela udal eraikin horretara sartu jakinarazi zioten. Bere etxean ez zegoenez, haren fotokopia bat utzi zioten. Zenbait egun beranduagora arte ezin izan zioten jakinarazpena eman, eta interesdunak ez zuen sinatu nahi izan. Alkateak berehala jardun zuen, kalte handiagoak saihesteko.
Martxoaren 30ean instantzia bat aurkeztu zuen kexa-egileak udaletxean (5). Hor, ez zituen gertaerak ezeztatu.
Apirilaren 7ko idazki baten bidez (6) hamar eguneko epea eman zioten egokitzat jotzen zituen alegazioak aurkezteko. Horrez gain, kasu honetan Barne Araubideko Arautegiak ezartzen dituen zehapenen berri ere eman zioten. Apirilaren 12an, 9:06an, interesdunak jakinarazpena jaso zuela adierazteari uko egin zion. Gero, iritziz aldatu zen eta egun bereko 13:12an sinatzera etorri zen.
Apirilaren 18an berraztertze-errekurtsoa jarri du (7) Udaleko Erregistro Orokorrean 1113 sarrera-zenbakiarekin.
Bestalde, eta egindako salaketaren ondorioz, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak sorosleari deitu dio dagoeneko (8).
Soroslearen azken txosten medikoa ere badugu, 2016ko apirilaren 18koa, Lesakako Osasun Zentroan egindakoa (9).
Gaineratu behar dut zenbait langilek lan-giroa orain lasaiagoa dela esan didatela, kexa-egilea instalazioetara sartzen zenean zegoenaren aldean”.
Lesakako Udal Kiroldegiaren barne araubideko arautegiaren kopia.
Kexa-egileari hasitako zehazpen-espedientearen kopia.
Jasota geratu denez, kexa horrek 2016ko martxoaren 23an Lesakako igerilekuetan gertatutako gorabeherekin zerikusia du. Horren ondorioz, kexa-egileari igerileku horietara behin-behinean sartzea debekatu zioten, zehapen-espediente bat hasi zioten ustezko arau-hauste oso astun batengatik. Arau-hauste hori Lesakako Udal Kiroldegiaren barne araubideko arautegiaren 19 c). artikuluan ezarritakoarekin lotuta dago: Instalazioetako arduradunak fisikoki edo hitzez erasotzea edo errespetua galtzea
.
Lesakako Udalak bidalitako agirien artean, langileak Foruzaintzan aurkeztutako salaketa dago. Salaketa horretan, eraso zutela adierazi zuen langileak. Halaber, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiaren zedula bat ere badago, 2016eko apirilaren 21ean langilea bertara dadin, kaltedun gisa, mediku forentse batek azter dezan.
Lesakako Udal Kiroldegiko barne araubideko arautegiaren 25. artikuluak hauxe ezartzen du: zehapen-araubideari aplikatu ahal zaion arautegia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen zehapen-eskumenari buruzko IX. Tituluan eta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen XI. Tituluan ezarritakoak arautuko du
.
Aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.2. artikuluak hau ezartzen du: Zigor-arloko ebazpen judizialen bidez frogatutako gertaeretan Herri Administrazioek dagozkien zehapen-prozedurak hasiko dituzte
.
Bestalde, zehatzeko eskumenaz baliatzeko prozeduraren arautegia onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 7. artikuluak honela arautzen ditu zehapen-prozedurak eta jurisdikzio-ordena penalaren arteko lotsrak:
1. Zehapen-prozeduraren edozein unetan eskumeneko organoek gertaerak legez kontrakoak direla irizten badiote Fiskaltzari jakinaraziko diote, eta jakinarazpenean adierazitako jardueren lekukotasuna eskatuko diote, Kasu horietan eta eskumeneko organoek gertaera horiei buruzko prozesu penal bat garatzen ari dela jakiten dutenean, hartutako jarduerei buruzko jakinarazpena eskatuko diote organo judizialari. Jakinarazpena jasota, administrazioko arau-haustearen eta arau-hauste penalaren artean subjektua, gertaera eta funtsa adierazten badira, prozedura ebazteko eskumena duen organoak ebazpen judiziala eman arte etetea erabakiko du.3. Hala eta guztiz ere, zigor-arloko ebazpen judizialen bidez frogatutako gertaeretan administrazio-organoek dagozkien zehapen-prozedurak hasiko dituzte
.
Aurretik adierazi denez, 2016ko martxoaren 23an Lesakako igerilekuetako gertaerek udalak zehapen-prozedura bat hastea ekarri zuten, eta gaur egun, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegian bideratzen ari da.
Horri dagokionez, jurisprudentziak, aurretik adierazitako 137.2. artikulua kontuan hartzean, ordena penala Administrazioak zehatzeko duen eskumenaren gainetik dagoela aitortu du. Horrela, esaterako, 1996ko azaroaren 15eko Auzitegi Gorenaren epaian (Administrazioarekiko Auzien Sala, 6. atala) muga hauek ezartzen zaizkio administrazioaren zehapen-eskumenean: doktrina berria laburtzen duena, Administrazioaren zehapen-eskumenaren mugak ezartzen dituelako. Konstituzioaren 25. artikuluaren arabera, muga horiek ez dute zerikusia izan behar legezkotasunarekin, askatasunaz gabetzeko zigorrak debekatzearekin eta defendatzeko eskubideak errespetatzearekin bakarrik, 24. artikuluan onartuta daudenak, administrazioak zehapen-egintzak agintaritza judizialaren esku uztearekin ere zerikusia dute, izan ere, «gero» egintza horien beharrezko kontrolaz arduratzen da dagokion errekurtsoaren bidez, eta administrazio horretako organoek ezin dute jarduerarik edo zehapen-prozedurarik egin gertaerak Zigor Kodearen arabera delitua edo falta badira, edo lege berezirik ere ez, agintaritza judizialak horren inguruko epairik eman bitartean
.
Horregatik, aplikatzen den arautegian eta hura interpretatzen duen jurisprudentzian ezarritakoa ikusita, erakunde honek kexa-egileari hasitako zehapen-prozeduraren bideratzea etetea gomendatzen dio Lesakako Udalari, ordena penalak sorosleak salatutako erasoa ebatzi arte.
Bestalde, gaur egun kexa-egilea ezin da Lesakako igerilekuetara sartu 2016ko martxoaren 23an behin-behineko neurri gisa ezarri ziotelako.
Lesakako Udalaren erabaki hori Lesakako Udal Kiroldegiaren barne araubideko arautegiaren 18. artikuluan ezarritakoan oinarritzen da. Honela dio: arautegi honetan ezarritako edozein arau ez betetzeak instalazioko edozein langilek eta horretarako eskumena duen edozein pertsonak txartela kentzea eta instalaziotik behin-behinean kanporatzea ekar lezake
.
Hala ere, erakunde honek ikusi du arautegi horren 22. artikuluak ezartzen duela arau-hauste oso astunek zigor bat ekarriko dutela: edo instalazioak hilabete batean ez erabiltzea edo instalazioak behin betiko ezin erabiltzea.
Kontuan hartuz zehapen-prozedura bat hastean ezarritako behin-behineko neurriak prozedura hori bideratzen den bitartean berrikus daitezkeela; ikusita zehapen-prozedura eten behar dela zigor-aginduaren bidez dagokiona ebatzi arte; eta arautegiaren arabera, zigor oso astuntzat gutxienez hilabete batean instalazioa ez erabiltzea duenez, eta gertaerak duela hilabete eta erdi gertatu zirela kontuan hartuz, erakunde honek kexa-egileari instalazioetara sartzeko debekua kentzeko edo behin-behineko neurria mantentzeko aukera kontuan hartzea gomendatzen dio Lesakako Udalari.
Lesakako Udalari kexa-egileari hasitako zehapen-prozeduraren bideratzea etetea gomendatzea, zigor-aginduak igerilekuetako langileak salatutako erasoa ebatzi arte.
Nafarroako Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluaren arabera, Lesakako Udalak bi hileko epean gomendio eta iradokizun hau onartzen dituen nahitaez jakinarazi behar du, eta hala badagokio, hori betetzeko zer neurri hartu dituen ere bai.
Legezko arau horretan ezarritakoaren arabera, gomendioa eta iradokizuna ez baditu onartzen, kasua Nafarroako Parlamentuari erakusten zaion 2016. urteari dagokion urteko txostenean barne hartzea erabaki ahalko du, eta onartu ahal zirela uzten bazuen ere aldeko jarrera hartu ez duen administrazioaren izena berariaz aipatu ahalko du.
Zure berrien zain, adeitasunez,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia