Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren (Q15/606) Ebazpena. Horren bidez, Olatzagutiako Udalari eskatu zaio hirigintza zerbitzu teknikoek edo udalerriko hirigintza asistentzia teknikoak, edo eskumena duten beste pertsonek hala uste bada, ahalik eta lasterren kexagilea eta aurreikusten den udal ordenazio berriak kaltetzen duen nabeko jabea denarekin bilera bat egiteko, eta horretan aurreikusitako ordenazioa justifikatzen duten hirigintza arrazoiak xehetasunez eta egoki azaltzeko eta, bereziki, jabetzak eman beharreko eremu aske pribatu baten sorrera (irteerarik gabeko kaletxoa), eta arrazoi horiek azaltzen ez badira, kaletxo hori kentzea, are gehiago osasungarritasunik gabeko leku bat sortu badaiteke eremu horretan eta inguruan.

2016 urtarrila 08

Hirigintza eta Etxebizitza

Gaia: Desacuerdo con PGM por afectar a su propiedad.

Toki entitateen funtzionamendua.

Olazti-Olazagutía alkatea

Alkate Andrea agurgarria,

  1. Erakunde honetan pasa den 2015eko azaroaren 13an […] jaunaren idatzi bat jaso genuen. Horren bidez, Olazti-Olazagutiako Udalarekin zuen desadostasuna adierazi zuen bere jabetza kaltetzen zuen hirigintza-araudi zehatz bat onartzearekin.
  2. Jarraian, Olazti-Olazagutiako Udalera jo nuen; bai kexaren berri ematera, bai piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.

    Pasa den 2015eko abenduaren 21ean Olazti-Olazagutiako Udalaren txosten bat jaso nuen, udaleko arkitekto aholkulariak egindako txosten teknikoari eta Olazti-Olazagutiako Udal Plan Orokorraren idazketa taldeko arduradunari bidali zaiona.

  3. Lurralde Antolaketari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 11. artikuluak udalerriei egozten die, orokorrean, hirigintza jarduna, bere udalerriko hirigintza ordenazioa aurrera eramateko eskumen handia dutenak.

    Hori bai, justizia epaitegiek aitortu duten moduan (denetatik, 2006ko apirilaren 6ko Valentziako Justizia Epaitegi Gorenaren epaia –RJCA 2007/164), eremuko hirigintza ordenazio edo planifikazioaren udal eskumen honek muga zehatz batzuk ditu, horien artean planak gertakarien errealitatearekin duen beharrezko koherentzia gailentzen dela, beharrezko planteamenduaren barne arrazionaltasuna, hau da, bertan inkongruentzia logikorik edo kontraesanik ez egotea, botere publikoen arbitrariotasunaren debeku printzipioa (planifikatzaileak errealitatea aldatu dezake, baina aldaketa horrek arrazoi onargarriak jarraitu behar ditu termino juridikoei dagokionean, eta ez nahia edo desbideratutako arrazoiak), motibazio exijentzia eta proportzionaltasun printzipioa.

  4. Olazti-Olazagutiako Udalak bidalitako informazioa aztertu ondoren, ikusi dugu 6. industrialdeko 538. katastro lursaila, […] andreak alegazio bat aurkeztu ondoren kontsolidatutako hiri-lur bezala klasifikatu zela kontsolidatu gabeko hiri-lur beharrean, UE-R4 Gauzatze Unitatetik kanpo utziz.

    Lursail horretan 103 metro karratuko nabe bat dago gaur egun, nekazal biltegi bezala erabiltzen dena, ordenaziotik kanpo aitortu dena. Udal Planean etxebizitza eraikin bat eraikitzeko aukera ikusi da. Horretarako, gaur egun dagoen nabea bota egin behar da etxebizitza horiek gauzatzeko unean, kasu horretan 2,5 metroko zabalera utzi behar delarik, espazio aske pribatu gisa ezagutzen dena, baita espaloia eta aparkalekua egokitu ere.

    Bidalitako txostenean adierazi den bezala, jardun honen helburu orokorra da hiri bilbean dauden nabeak egoitza eraikinak bihurtzea, baita Ingurabide kalea hiri kale edo hiriguneko gainontzeko kaleen antzeko urbanizatutako kale bihurtzea ere, modu honetan gaur egun bilbe uniforme batean errepide batez banatuta dauden hirigune horren bi aldeak lotuz.

    Dena den, kexaren arrazoi zehatzari dagokionez, kaltetutako lurraren eta nabearen jabeak 2,5 metroko zabalerako eremu bat zergatik aurreikusten den jakin nahi duenak, eremu aske pribatu gisa kalifikatutakoa, ez txosten teknikoak ezta planak ere ez dute hirigintza aurreikuspen hori justifikatzen.

    Egia da txosten teknikoan honakoa adierazi dela: arkitekto gisa sinatzen duen teknikariak ez du ulertzen kexa edo erreklamazio partikularra eremu aske pribatu bezala kalifikatutako 2,5 metroko zabalera duen eremu bat eraikin batekin ezin okupatzeagatik, hau izanik lursailean eraiki ezin den eremu bakarra, horren aurrekoaz gain, txosten honetan adierazi den bezala espaloi eta aparkaleku eremu bezala egokitu behar dena gaur egungo errepidea kale edo hiri bide bihurtuz. Lursailaren tasazio balorea handitzea, nekazal biltegi bat izatetik etxebizitza bloke bat eraiki ahal izatera pasako dena, nabarmena da. Hala ere, paragrafo horretan edota txosteneko bestetan edo atxiki den planaren fitxan ez dira ordenazio zehatz honen hirigintza arrazoiak zehazten, zabalera horretako eremu aske pribatu baten derrigorrezko eraikitzea zehazten duena, hau da, zein da hirigintza helburua, eremuko gainontzeko ordenazioarekin eta eraiki beharreko lursailarekin lotuta bere beharra zein den eta, finean, zergatik aurreikusi den kaletxo hori.

    Modu honetan, gaur egun ordenaziotik kanpo dagoela uste den nabearen jabearen, eta beraz, horretarako interesa duenaren galdera da zer nolako helburua duen eraikin hauek apurtzea kale bat egiteko eta zer funtzio duen irteerarik gabeko kaletxo horrek (kexagilearen arabera, osasungarritasun falta izan dezakeena). Hirigintza administrazioak ez ditu galdera hauek erantzun, justizia epaitegiek aitortu duten bezala erabaki hau oinarritzera behartuta daudenean, are gehiago galdera horiek kaltetutako lurraren jabeak egiten baldin baditu.

    Dena den, eremu aske pribatu hau justifikatzen duen arrazoia eta arrazoiaren erantzunaren legezko betebeharrak ez du kaltetzen lursailaren jabetza eraiki eta mantentzea, baizik eta hirigintza araudi berriak lursailaren tasazio balorea handitu duela, jabetza pribatuak nekazal biltegi bat duelako etxebizitza bloke bat eraiki ahal izateko.

  5. Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenei jarraituz, egokitzat jo dut honako gomendioa egitea:

    Olazti-Olazagutiako Udalari eskatzea hirigintza zerbitzu teknikoek edo udalerriko hirigintza asistentzia teknikoak, edo eskumena duten beste pertsonek hala uste bada, ahalik eta lasterren kexagilea eta aurreikusten den udal ordenazio berriak kaltetzen duen nabeko jabea denarekin bilera bat egiteko, eta horretan aurreikusitako ordenazioa justifikatzen duten hirigintza arrazoiak xehetasunez eta egoki azaltzeko eta, bereziki, jabetzak eman beharreko eremu aske pribatu baten sorrera (irteerarik gabeko kaletxoa), eta arrazoi horiek azaltzen ez badira, kaletxo hori kentzea, are gehiago osasungarritasunik gabeko leku bat sortu badaiteke eremu horretan eta inguruan.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluari jarraituz, bidezkoa da Olazti-Olazagutiko Udalak, aginduzkoa den bezala, bi hilabeteko epean informa dezala gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, kasua bada, azal dezala hura betetzeko zein neurri hartuko dituen.

Lege-agindu horretan ezarritakoari jarraituz, gomendioa ez onartzeak berarekin ekarriko du kasua Nafarroako Parlamentuan azaltzekoa den 2016ko urteko txostenean sartzea, berariaz aipatuta zein den, konponbidea egon litekeela ondorioztatu ostean, aldeko jarrerarik hartu ez duen administrazioa.

Zure berrien zain, adeitasunez,

 

Nafarroako Arartekoa

 

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia