Partekatu edukia
Ogasuna
Gaia: Duplicidad de cobro de Impuesto de circulación.
Ogasuna
Burlatako alkatea
Alkate jaun hori:
Jarraian, Burlatako Udalera jo nuen, piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.
Espedientean jaso den txostena igorri du aipatu udalak, zeinaren edukia jada ezagutzen duzun.
[...] jaunak, kontuaren aurrekariak azaldu ondoren, 2014ko urriaren 3an kopurua itzultzeko eskaera aurkeztu zuela adierazi du, 2004ko zirkulazioko zergaren kobrantza bikoiztuari zegokiona. [...]k, Burlatako Udalaren kobrantza eskubideak kudeatzen dituen enpresak, 2013an eman zion informazio baten ondorioz eduki du bikoiztasun horren berri. Interesdunak adierazi duenaren arabera, ez zioten 2014ko urriaren 3ko eskaerari erantzun.
Burlatako Udalak jakinarazi du 2014ko urriaren 30ean zegokion erantzuna bidali zela, eta igorritako ebazpenaren kopia erantsi dio erakunde honi. Eskaera gaitzetsi zuen ebazpenak.
Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 318. artikuluarekin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 42. artikuluekin bat etorriz, herritar batek eskaera bat aurkezten badio Burlatako Udalari, berau ebazteko eta hartutako erabakia, egokiak diren errekurtsoak adieraztearekin batera, jakinarazteko betebeharra edukiko du udal horrek.
Kasu honetan, kexa-espedientean behinik behin, ez da egiaztatu hartutako ebazpenaren jakinarazpena egin zenik. Jakinarazpena ez-egite horrek azal lezake lehen aipatutako eskaerari, 2014ko urriaren 3koari, alegia, erantzun zaion ala ez sortu bide den desakordioa.
Ondorioz, ebazteko eta jakinarazteko legezko betebehar horri buruzko legezko betebeharren gogorarazpena igorri da.
Erakunde honen iritziz, bikoiztutako zerga baliogabetu beharko litzateke, eta, ondoren, bikoiztasun horri dagokion zenbatekoa itzuli.
Erakunde honen ustean, zerga beraren kobrantza bikoiztua erabat deusezta daiteke –seguru asko, kobrantzaren kudeaketan egindako hutsegite baten ondoriozkoa da, edozein unetan zuzendu daitekeena-, izan ere, materialki, ezinezko edukia duen jarduera baita (zerga-egitate bera bi aldiz ordaintzea sortzapen aldi berberaren erreferentzian).
Gainera, jasotako informaziotik eta interesdunaren bertsiotik ondorioztatu denaren arabera, 2008an gertatu zen kopuruen bahitura, bahitura-probidentziari dagokion jakinarazpenik egin gabe. Horrek, aldi berean, legez ezarritako prozedura ez betetzea dakar (diru-bilketa exekutiboaren prozeduraren oinarrizko izapidea baita), eta deuseztatzeko erabakigarria da.
Aurreratu den bezala, zirkunstantzia horiek, alde batetik, egindako kobrantzaren erabateko deuseztapena zehazten dute, eta, bestetik, interesdunari ez zitzaionez bahituraren gaineko jakinarazpenik eman, bidegabeko diru-sartzea erreklamatzeko preskripzio epea hasitzat jotzeko ezintasuna zehazten dute.
Honakoa dakar erabateko deuseztapenak, legearekin (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 102. artikuluko deuseztapen jarduera da horren adibide) eta berau interpretatu duen jurisprudentziarekin bat etorriz: egin den hutsegitearen baliogabetasunaren preskribaezintasuna eta berau baliozkotzeko ezintasuna, bai jatorrizko jarduerarena, bai hurrengoena.
Horregatik guztiagatik, egokia da bikoiztuta kobratutako zenbatekoa itzultzeko gomendatzea.
Are gehiago, albo batera utzita orain prozedurazko gogoeta horiek, preskripzioaren institutuari buruzkoak, erakunde honek balioetsi du, herri-administrazioaren jarduera, eta, batez ere, zerga- eta diru-bilketaren jarduera gidatzen duten printzipio orokorren multzoari jarraiki (zehazki, herritarrentzako zerbitzuaren, fede onaren, justiziaren eta konfiskaezintasunaren printzipioei jarraiki), ez dela egokia, behin eskubide publikoko diru-sarrera baten kobrantzaren bikoiztasuna hautemanda, preskripzioaren institutuan babestea tokiko erakundea, adierazitako irregulartasunari dagokion zenbatekoaren itzulketa ukatzeko.
Burlatako Udalari gogoraraztea herritarrek aurkeztutako eskaerak berariaz ebazteko eta hartutako erabakiak jakinarazteko duen legezko betebeharra.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Burlatako Udalak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, gogorarazpen hau onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gogorarazpena edo gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia