Partekatu edukia
Enplegu publikorako sarbidea
Gaia: Desacuerdo con desestimación nueva valoración discapacidad.
Funtzio publikoa
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria
Kontseilari jauna:
2014ko azaroaren 19an, [...] andreak aurkeztutako idazkia jaso nuen. Horren bidez, kexa formulatu zuen Hezkuntza Departamentuaren eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren aurrean; izan ere, gaitzetsi egin baitzen dauzkan muga fisikoek atezain lanpostua betetzeko duten bateragarritasunari buruzko balioztapen berria egiteko eskaera.
Laburtuz, zera azaldu zidan interesdunak:
Atezain lanpostuko kontratazio zerrenda batean dago (euskara), lehen postuan. Ikusi ahal izan du, lehentasunezko kokalekua duen arren, beste izangai batzuei ari zaiela deitzen atezain lanpostuak betetzeko. Administrazioak horrelako lanpostuetarako mugatuta dagoela uste duelako gertatzen ari da hori, baina, egiazki, ez dago mugatuta.
Ez du atezain lanposturako inolako mugarik ageri, izan ere, jarrera aldaketa eta gainkarga saihestea ahalbidetzen duen betekizuna baita.
Bere muga fisikoen gaineko ebaluazio berria eskatu zuen, aipatu lanpostua betetzeko eta deietan alboratzen jarraitzea ekiditeko xedez. Gaitzetsi egin dute eskaera, administrazioak ulertu baitu aitortuta duen erabateko ezgaitasun iraunkorra jaso duen epaian xedatutakoari heldu behar zaiola.
Jarraian, Hezkuntza Departamentura eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura jo nuen, piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.
Hezkuntza Departamentuak erakunde honi jakinarazi zion Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak bidaliko zuela txostena, gaiaren gainean duen eskumenarengatik.
Zera adierazi da aipatu Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren txostenean:
"Nafarroako Arartekoak, 2014ko azaroaren 24ko idazkiaren bidez, informazioa eskatu du [...] andreak formulatutako kexaren gainean. Izan ere, gaitzetsi egin baita dauzkan muga fisikoek atezain lanpostua betetzeko duten bateragarritasunari buruzko balioztapen berria egiteko eskaera.
Horri dagokionez, jakinarazten dizut [...] andrearen eskaera hori ebatzi egin dela jada, administrazio bidean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren apirilaren 4ko 118E/2014 Foru Aginduaren bidez. Agindu horretan, atzera bota da dauzkan muga fisikoek atezain lanpostua betetzeko duten bateragarritasunari buruzko balioztapen berria egiteko eskaera gaitzetsi izanaren aurrean [...] andreak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa (foru aginduaren kopia erantsi dut).
Aipatu foru aginduan jaso den bezala, beharrezkoa da nabarmentzea hainbat aldiz ebaluatu eta informatu duela horretarako eskumena duen organismoak [...] andrearen egoera. Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren Balorazio Saila da eskumen hori duena (aipatu sailaren hiru txosten erantsi dira).
Kasu honetan, interesdunari ez dio aipatu organismoaren balorazioak eman % 33ko urritasunaren egiaztatzea, bere ohiko lanerako ezintasun iraunkorra duela dioen adierazpenak baizik. Lan Arloko Epaitegiaren 2009ko martxoaren 31ko epaiak aitortu zuen adierazpen hori (epaiaren kopia erantsi da). Indarrean dagoen araudian horrela jaso da oro har. Urritasunen bat duten pertsonen eskubideei eta horien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartu duen Legegintzako azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretuak (4.2. artikulua) eta abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuak (1.2. eta 2.1. artikuluak) osatzen dute araudi hori.
Hortaz, kexagilearen egungo egoeraren moldaketak, bai ezintasun iraunkorra duela dioen adierazpenari dagokionez, bai bere garaian aitortza hori lortzeko justifikazio gisa balio izan zuten mugei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Nazio Institutuak egindako berraztertze espedientea behar du, epaiak jaso duen moduan. Orain arte, ez aipatu organismoak, ez interesdunak, ez dute prozedura hori eskatu. Zentzu horretan, Balorazio Sailaren txostenetan jaso den bezala, ezin daitezke albo batera utzi epaiak jaso dituen muga funtzionalak (denbora luzez zutik egoteko eta jarrera behartuak mantentzeko muga), izan ere, bere ezintasunaren muina dira".
Islatu den bezala, atezain funtzioa (euskara duten plazak) betetzeko dituen mugak berraztertzeko eskaerari ezetza eman zaiolako adierazi du bere kexa [...] andreak, adierazi duenaren arabera, lehena izanik aipatu lanposturako kontratazio zerrendan, eta beste izangai batzuei berari baino lehen deitzen dietela ikusita.
Beste alde batetik, berrikusteko bere eskaera gaitzetsi behar dela uste du Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, bere txostenean agertu dituen arrazoiengatik.
Interesdunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzurako atezain lanpostua betetzeko duen bateragarritasun-adierazpenerako prozedura da bigarrena. Prozedura horretan, interesduna lanpostua betetzeko gai zela adierazi zuten, bai eta muga zehatzak zituela ere (denbora luzez zutik egoteko eta jarrera behartuak mantentzeko tolerantzia mugatua). Prozedura horrek, duen xedearengatik, zera eskatzen du: interesdunaren egoera fisikoa gaitasun- edo bateragarritasun-adierazpenean aipatu ez den lanpostu baten berezko funtzioak betetzearekin harremanetan jartzea.
Beraz, xede eta helburu ezberdinak dituzten bi prozedura eta ebaluazioren aurrean gaude, nahiz eta, logikoa denez, notak partekatzen dituzten.
Hori kontuan hartuta, erakunde honen iritziz ez dago arrazoi juridikorik interesdunaren berrikuste eskaerari ezezkoa emateko, aipatutako bigarren prozedurari dagokiona. Eskaera horren bidez bilatu nahi da atezain lanposturako gai dela dioen adierazpenarekin batera dauden gogoetetan moldaketa egitea; antza denez, kontratazioetara sartzea eragozten egon litezke-eta.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak igorritako txostenean ez da ageri zein arautan babestu den aipatu ezezkoa, eta, erakunde honek ulertu duenaren arabera, ezezko hori ez du prozedura baten ala bestearen izaerak ezarri, ezta bakoitzari dagozkion balorazioek ere, xede eta helburu ezberdinak dituztenak horiek.
Bere ohiko lanbidea burutzeko lanerako ezintasun iraunkorra adierazi zuen epaian adierazitakoa berrikusi ez izanak ez du esan nahi interesdunak ezin ditzakeenik bere egoera fisikoaren beste balorazio batzuk eskatu, xede desberdinetarako, esku artean dugun kasuan bezala (atezain lanposturako mugak), edo, are, ezintasunaren aitortza ere (1971/1999 Errege Dekretua). Prozedura horiek, lanerako ezintasun-adierazpenarekin antzeko notak badituzte ere, irismen ezberdinak eta berezko profilak dituzte.
Ezin daiteke onartu, ñabardurarik gabe behintzat, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren txostenean adierazitakoa, epaian jasotako mugak interesdunaren ezintasunaren muina direla esan duenean. Bere ohiko lanbiderako erabateko ezintasun-adierazpena ekarri zuten aipatu mugek (prentsa, jostailuak, eskolako materiala eta liburuak saltzen zituen establezimendu bateko dendaria zen, epaian adierazi denaren arabera), eta lan egoera hori, legegilearen erabakiz, % 33ko ezintasun mailarekin erkatu zen, talde horrentzat ordenamendu juridikoan ageri den bereizkeria positiboaren xedeetarako. Horien artean, funtzio publikoaren sarbiderako eskubidearen erabilera dago. Legezko erkaketa horretatik ez da ondorioztatzen, erakunde honek balioetsi duenaren arabera, interesdunak ezin dezakeenik bere gaitasun fisikoaren gaineko baloraziorik eskatu, lanerako ezintasun iraunkorraren berezko eremuetatik kanpo, edota eskaera horiek onartu behar ez direnik lanerako ezintasun horren berrikuspena eskatu ez delako.
Azkenik, adierazi beharra dago, azpian datzan kontua ikusita, adierazpena indarrean mantenduta ere (atezain lanposturako gai, denbora luzez zutik egoteko eta jarrera behartuak mantentzeko tolerantzia mugatuarekin), ez dirudiela eragozpenik egon beharko litzatekeenik interesdunari kontratazio zerrendan duen kokagunearen arabera dei diezaioten.
Zentzu horretan, ezin daiteke ondorioztatu gogoeta edo muga horiek atezain lanpostua burutzea galarazten dutenik (gutxienez, kategoria horretako orokortasunean), jarrera aldaketak egin baitaitezke. Eta, bestela, modulazio jakinak txerta daitezke, beharrezkoak balira. Beste modu batera, indargabetuta eta efekturik gabe geratuko litzateke aipatu lanposturako gaitasun adierazpena.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari gomendatzea neurriak har ditzala, interesdunak hala nahiko balu, atezain lanposturako bere gaitasun adierazpenean dauden gogoetak berriro ere ebaluatu ahal izan daitezen.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, gomendio hauek onartzen dituen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioak ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia