Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren (Q14/921/H) Ebazpena. Horren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari gomendatu zaio berrikus dezala nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzu berezituak kontratatzeko laguntzetarako deialdian [...] ez onartzeko jarduera, eta dagokion diru-laguntza eman diezaiola aipatu erakundeari. Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren otsailaren 20ko 34/2014 Ebazpenak onartu du aipatu deialdia.

2015 urtarrila 27

Ogasuna

Gaia: Denegación de subvención.

Ogasuna

Lehen lehendakariordea eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria

Kontseilari andrea:

  1. 2014ko urriaren 30ean, [...] jaunaren idazki bat jaso nuen, [...]ren izenean ari zela. Bertan, kexa bat abiarazi zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren aurrean, ezezkoa eman ziotelako nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzu berezituak kontratatzeko laguntzetarako deialdiaren baitan eskatutako diru-laguntza emateari. Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren otsailaren 20ko 34/2014 Ebazpenak onartu zuen aipatu deialdia. Era berean, kanpo sustapenerako laguntzetarako deialdian parte hartzeko ezintasunarengatik ere abiatu du kexa. ICEXen ICEX Next, Espainia Esportazioa eta Inbertsioak, programaren osagarria da deialdi hori, eta Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren urriaren 30eko 118/2014 Ebazpenaren bidez onartu zen.
  2. Jarraian, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentura jo nuen, piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.

    2014ko abenduaren 11n, aipatu departamentuaren txostena jaso zen erakunde honetan. Bertan, honakoa azaldu da:

    "2014ko azaroaren 5ean, [...] jaunak Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren aurrean aurkeztutako kexa jaso zen Arartekoaren bulegoan; batetik, 2014ko nazioartekotzeari laguntzeko aholkularitza bereziturako diru-laguntza ukatu diotelako, eta, bestetik, urte horretan bertan kanpo sustapenerako PYMESerako diru-laguntzetarako deialdirako eskaera aurkezteko ezintasunarengatik.

    Kexagileak arrazoi duela balioesten bada, horretaz jakinarazteko eskatu du Arartekoak, eta beharrezko neurriak har daitezela, eta horiek ere jakinarazteko.

    Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren otsailaren 20ko 3412014 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiari dagokionez, hau da, nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzu berezituak kontratatzeko diru-laguntzetarako deialdiari dagokionez, adierazi beharra dago deialdiaren 4.1.c) oinarriak ezarri duela enpresa onuradunek beraien produktu edo zerbitzua eduki behar dutela. Bada, [...] enpresak, [...] jaunak ordezkatu duenak, ez du bere eskaeran eta horrekin aurkeztutako dokumentuetan bere produktu edo zerbitzurik aurkeztu. Beraz, Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren uztailaren 8ko 118/2014 Ebazpenarengatik, ez da bere eskaera onartu, deialdian eskatutako betekizunak bete ez dituelako.

    Enpresa nafarrei laguntzeko asmoa dauka deialdi horrek, euren produktuak edo zerbitzuak merkatu berriei esportatuz nazioarteko presentzia sendotzeko, edo kanpoan ezar daitezen, xedean azaldu den bezala. Horrenbestez, diru-laguntzarako enpresa hautagaiak bere zerbitzu edo produktua esporta dezala eskatzen da, eta aurkeztu den laguntza eskaeran ez da baieztatu, eta ez da egiaztatu, [...]k oliba olioa Errusian saldu aurretik eskuratzen duenik ekoizleengandik, baizik eta produktu hori beste enpresei esportatzen laguntzen diela. Hortaz, ez du deialdiaren 4.1.c) oinarrian ezarritako betekizuna betetzen.

    Deialdia gidatzen duten arauen 1. oinarriak ere aipatu egin du laguntzen asmoa enpresen nazioarteko presentzia indartzea dela, hau da, nolabait nazioartekotuta dauden enpresen esportazioa sendotu nahi dela, eta asmoa ez dela aipatu prozesua abiaraztea. Aurrekoa kontuan hartuta, baita [...]k ekoizleei olioa gero Errusian saltzeko erosiko balie ere, oraindik abian ez den negozioa izaki, proiektuak ez luke 4.d) oinarrian eskatutakoa beteko.

    2014ko uztailaren 21ean aurkeztutako idazkiaren bidez, [...] jaunak, [...]ren izenean, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen 118/2014 Ebazpenaren aurka, ebazpenak ez baitu diru-laguntzen eskaera onartu. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariaren urriaren 30eko 341/2014 Foru Aginduak baliogabetu egin du errekurtso hori, enpresa eskatzaileak ez daukalako berezko produktu edo zerbitzurik, azaldu den bezala.

    Kanpo sustapenari laguntzeko deialdirako eskaera aurkezteko ezintasunari buruzkoa da bigarren kexa. ICEXen ICEX Next, Espainia Esportazioa eta Inbertsioak, programaren osagarria da deialdi hori, eta Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren irailaren 15eko 149/2014 Ebazpenaren bidez onartu zen. Bada, egun ICEX Next programan dauden enpresei begirakoa da deialdia, eta horregatik eskaera aurkezteko ezintasuna. 2014ko urriaren 17an, deialdia errekurritu du [...] jaunak, [...]ren izenean.

    Bere esanetan, ICEXT Pipe programa egin du berak, eta ICEXT Next horren ondorengoa da eta, beraz, antzekoak dira bi programak. Beste alde batetik, ez zaio ICEXT Next programan izena ematen uzten Pipe Programa egin duelako.

    Bigarren deialdi honek nazioartekotzeko prozesua abiarazi nahi duten enpresei laguntzeko asmoa ere badu, edo prozesuaren hasierako faseetan dauden enpresei laguntzekoa, baina aurrekoaren bestelako estrategiarekin. Horretarako, bat egin du ICEXen estrategiarekin, nazioartekotzearen hasierako faseei laguntzen baitie ICEX Next programaren bidez. Horrela, ahaleginak elkartu dira, eta hautatutako enpresek behar dituzten irizpideak beteko dituztelako berme handiagoa dago, nazioartekotzearen aldeko apustua arrakastatsua izan dadin.

    Beraz, hainbat erakundetatik datozen ahaleginak baliatzeko asmoa dauka deialdi horrek, eta, zentzu horretan, egokia da nazioartekotzeari laguntzeko programei laguntzea, egun indarrean dauden horiei, eta ez amaitu diren edo gerora egin daitezkeen programei laguntzea”.

  3. Aipatu txostena jasota, kexan aipatutako administrazio espedienteen kopia eskatu zuen erakunde honek, piztutako kontuei dagokien atalean.

    2015eko urtarrilaren 22an, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak igorritako dokumentazioa jaso zen erakunde honetan.

  4. Kexa, lehenik, diru-laguntza emateari ezezkoa eman zaiolako aurkeztu zen; hau da, [...] enpresak, interesdunak ordezkatutako enpresak, alegia, nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzu berezituak kontratatzeko laguntzen deialdiaren baitan eskatu zuen diru-laguntza emateari uko egin diotelako. Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren otsailaren 20ko 34/2014 Ebazpenaren bidez onartu zen deialdia.

    Espedientean ageri denez, ukapena, aurkeztutako eskaera ez onartuta burutu dena, deialdiaren 4.1.c) oinarria ez betetzeagatik gertatu zen, izan ere, onuradun izateko, PYMEek berezko produktu edo zerbitzua eduki behar dutela ezarri baitu oinarri horrek.

  5. Diru-laguntzen deialdiaren markoaren baitan, [...]k aurkeztutako enpresa planaren irakurketatik, zera ondoriozta daiteke: oliba olioa Errusiara esportatzea dela enpresaren proiektua, merkaturatze ezaugarri jakin batzuekin eta elkartutako zerbitzu batzuekin egitekoa. Aipatu dokumentuan daude horiek azalduta, eta proiektuaren elementu bereizgarri eta adierazgarria dira. Erakunde honen ustez, horixe da enpresa horren berezko produktu edo zerbitzua (azaldu den moduan esportatzea oliba olioa Errusiara), eta horregatik eskatu da diru-laguntza.

    Erakunde honek interpretatu duenaren arabera, enpresa hori enpresaren ekoizpen jarduerarena ez den produktu bat merkaturatzera iristeak ez du baztertzen berezko produktu edo zerbitzutzat jotzea, deialdian aurreikusitako efektuetara (horixe aipatu da interesdunaren gora jotzeko errekurtsoa baliogabetu duen urriaren 30eko 341/2014 Arauan). Esportatu nahi den oliba olioaren ekoizpenean urruntasuna egoteak, erakunde honen iritziz, ez luke betekizunak ez betetzea ekarriko, izan ere, laguntzen eremua mugatuko luke, deialdiak aurreikusitakotik harago. Are gehiago, ez dirudi enpresaren ekoizpen jarduerarekiko lotura horrek bat egiten duenik kexaren harira igorritako txostenean arrazoitutakoarekin. Izan ere, bertan argudiatu da laguntza eskaeran ez dela ez baieztatu, ez egiaztatu Errusian saldu aurretik erosten dienik oliba olioa [...]k ekoizleei, baizik eta produktu horren esportazioan laguntzen diela beste enpresa batzuei.

    Azken ondorio horri dagokionez, hau da, [...] hirugarren enpresentzako esportazioa erraztera mugatuko litzatekeelako ondorioari buruz (kasu horretan, [...]k ez luke esportatuko), adierazi beharra dago deialdira aurkeztutako eskaeraren irakurketatik ez dela ondorio hori ateratzen, jarduera oliba olioaren esportazioa izango dela azaltzen baita bertan, bai eta jarduera esportatzailea nola burutuko den ere.

    Era berean, espedientean ageri da Fundazio Modernoak (Proiektu Modernoaren izendapena) goi mailako oliba olioa merkaturatzeko eta esportatzeko enpresa baten irteeratzat jo zuela proiektua, Plan Modernoa nazioartekotzeko erronkan eragina izango lukeena. Horretaz gainera, adierazi beharra dago ez dirudiela izendapen hori -organo deitzailearen eskumena alde batera utzi gabe, izendapenak neurtua izan behar du- Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren ondorioarekin errukitzen denik. Ondorio horren arabera, [...]k ez luke esportatuko, besteen esportazioa erraztu baizik.

  6. Kexaren kariaz igorritako txostenean adierazi da, lehen aipatutako betekizuna betetzen dela onartuko balitz ere, ez litzatekeela 4.1.d) oinarrian aurreikusitakoa ere beteko.

    Administrazio espedienteari ez dagokion kontua litzateke hori, ez baita aipatuta ageri ukapen jardueran. Arrazoi horrek hartutako erabakia zehaztu izan balu, aipatu jardueran aipatu beharko zatekeen, izan ere, bestela izanda, interesdunak defentsarako duen eskubidea urratuko litzateke.

    Aipatu oinarriak ezarri du enpresa onuradunek, gutxienez, hurrengo betekizunetatik bat bete behar dutela:

    • Nafarroako Gobernuaren lizitazio programan parte hartzea edo parte hartu izana.

    • Arrakastaz gainditu izana PIPE programa bere hiru faseetan.

    • Itxitako azken bi ekitaldietako bakoitzean salmenta bolumena baino % 15 esportazio gehiago egon dela egiaztatzea.
    • Itxitako azken bi ekitaldietako bakoitzean, balio absolutuan, 100.000 eurotik gorako esportazioa egon dela egiaztatzea.

      Interesdunak adierazi du [...]k arrakastaz gainditu zuela ICEX PIPE programa bere hiru faseetan, eta, hortaz, betekizuna egiaztatuko litzatekeela.

      Nolanahi ere, adierazi den bezala, administrazioak lehiatuko ez zuela ulertu bazuen, ebazpen jardueran adierazi eta arrazoitu beharko zukeen.

      Departamentuaren txostenean aipatu den deialdiaren xedea ere (deialdia gidatzen duten arauen 1. oinarriak ere aipatu egin du laguntzen asmoa enpresen nazioarteko presentzia indartzea dela, hau da, nolabait nazioartekotuta dauden enpresen esportazioa sendotu nahi dela, eta asmoa ez dela aipatu prozesua abiaraztea) ez da laguntza aitortzeko oztopoa. Alde batetik, aipatu oinarrian, enpresa nafarrei lagundu nahi zaiela adierazi da, bai euren produktuak edo zerbitzuak merkatu berriei esportatuz, bai kanpoan ezar daitezen lagunduz, nazioarteko presentzia sendotzeko. Eta, beste alde batetik, interesatzen zaigun alderdian, 4.1.d) oinarrian finkatutako aipatu betekizun alternatiboekin bat etorriz interpretatu eta aplikatu behar da aipatu oinarria (deialdiaren xedea). Bestela izanik, herri-administrazioaren zuhurtzia onartuko balitz, nazioartekotasun mailaren bat dagoen ala ez ulertzeko, edukiz hutsik geratuko litzateke aipatu alternatiben ezarpena.

  7. Horregatik guztiarengatik, [...]k aipatu deialdian eskatutako betekizunak betetzen dituela balioetsiz, idatzitako ukapen jarduera berrikusteko eta aipatu enpresari dagokion diru-laguntza emateko gomendatzen du erakunde honek.

  8. Kanpo sustapenari laguntzeko deialdiari dagokionez, erakunde honek ez du egoki ikusi legezko betebeharrei buruzko gomendiorik edo gogorarazpenik egitea. ICEXen ICEX Next, Espainia Esportazioa eta Inbertsioak, programaren osagarria da deialdi hori, eta Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren urriaren 30eko 118/2014 Ebazpenaren bidez onartu zen.

  9. Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, egoki ikusi dut:

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari gomendatzea berrikus dezala nazioartekotzeari laguntzeko zerbitzu berezituak kontratatzeko laguntzetarako deialdian [...] ez onartzeko jarduera, eta dagokion diru-laguntza eman diezaiola aipatu erakundeari. Ekonomia eta Enpresa Politika zuzendari orokorraren otsailaren 20ko 34/2014 Ebazpenak onartu du aipatu deialdia.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen ala ez jakinarazi dezala ere.

Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.

Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia