Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Falta de contestación a peticiones de solicitud por escrito.
Eskubideen sustapena
Aranguren Bailarako Udaleko alkatea
Alkate jaun hori:
Jarraian, Iruñeko Udalera jo nuen; bai kexaren berri ematera, bai piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.
Espedientean jaso den txostena igorri du aipatu udalak, zeinaren edukia jada ezagutzen duzun.
Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Aginduak 318.1. artikuluan ezarri du Nafarroako tokiko erakundeek euren eskumeneko eskaera guztiak ebazteko eta jakinarazteko betebeharra dutela. Hiru hilekoa da ebazteko eta jakinarazteko epe orokorra, foru lege berberaren 318.2. artikuluarekin bat etorriz.
Eskaerak berariaz ebazteko eta, ondoren, hartutako erabakiak jakinarazteko betebehar horiei buruzkoa da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikulua. Aipatu legeari jarraiki, egokiak diren errekurtsoen, horiek jartzeko epeen eta aipatu errekurtsoak ebazteko eskudun organoen berri eman behar dute ebazpenen jakinarazpenek.
Esku artean dugun kasuan, 2014ko apirilaren 14an aurkeztutako eta 2014ko uztailaren 1ean errepikatutako eskaeraren berariazko ebazpen gabezia izanik kexaren xedea (zenbait pertsonak sinatu dute eskaera, eta horien artean dago kexagilea), ez da jaso legeak eskatu bezala jokatu denik.
Udalaren txostenean interesdunaren eskaerak piztu duen kontuaren mamiari buruzko arrazoiketak txertatu badira ere, txosten horren edukitik ez da ondorioztatzen berariazko erantzuna eman zaionik eskatutakoari, egindako eskaerak ebatzi direnik eta interesdunari erabakia jakinarazi zaionik, bidezko errekurtsoak adieraztearekin bat.
Horregatik, legezko betebeharren gogorarazpen egokia igorri behar da, izan ere, eskagarria da berariazko ebazpena eta horren jakinarazpena, kontuaren mamiari buruzko iritzia dena delakoa izanda ere.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
Arangurengo Udalari gogoraraztea herritarrek aurkezten dituzten eskaerak berariaz ebazteko eta hartutako erabakiak jakinarazteko duen legezko betebeharra, kexan aipatutakoak barne (2014ko apirilaren 14ko eta aurrekoa errepikatu duen 2014ko uztailaren 1eko eskaerak).
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Arangurengo Udalak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, legezko betebeharren gogorarazpena onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia