Partekatu edukia
Enplegu publikorako sarbidea
Gaia: Adjudicación de una plaza de profesor a dos aspirantes.
Funtzio publikoa
Hezkuntza kontseilaria
Kontseilari jauna:
Pasa den 2014ko urriaren 15ean, [...] andreak aurkeztutako idazkia jaso nuen. Horren bidez, kexa abiarazi zuen Hezkuntza Departamentuaren hutsegite batengatik, aipatu departamentuak bi pertsonari esleitu baitzien plaza bera.
Zera azaldu zidan idazki horretan:
2014ko urriaren 6an, kontratua eskaini zioten Atarrabiako Lorenzo Goicoa herri-ikastetxean, Haur Hezkuntzako irakasle gisa, gaztelaniaz, 2015eko urriaren 8tik ekainaren 30era arteko iraupenarekin (0597 plaza).
Onartu egin zuen aipatu kontratua, eta Nafarroako Gobernuko web orrialdean argitaratu zen aipatu esleipena.
Urriaren 8an, heziketa zentrora bertaratu zen 08:30ak aldera, eta laneko ordutegia eman zioten. 08:55ak aldera, kontratazio zerrendako beste izangai bat bertaratu zen zentrora, plaza bera esleitu ziotela adieraziz.
Urriaren 3tik 6ra, lehen postuan zegoen kontratazio zerrendan, eta urriaren 7an bere espezialitateko bi plaza esleitu ziren ikasturte osorako. Berak ez zuen plaza horiek eskuratzeko aukerarik izan, jada eskuragarri ez zegoela jartzen baitzuen.
Horregatik, Hezkuntza Departamentuak plaza bera bi pertsonari esleitzean egindako hutsegitearen ondorioz kalte-ordaina jasotzeko duen eskubidea aitor zedila eskatu zuen.
Jarraian, Hezkuntza Departamentura jo nuen, piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.
Zera adierazi da jasotako txostenean:
"Nafarroako Arartekoak idazki bat igorri du, Q14/870/F espedienteari dagokiona. Idazki horren bidez, [...] andrearen kexaren gaineko informazioa eskatu dio Hezkuntza Departamentuari, izan ere, hutsegitea egon da Atarrabiako Lorenzo Goicoa herri-ikastetxean erretiro baten ondoriozko leku hutsaren esleipenean. Bada, idazki horri erantzunez, eta dagokion zerbitzuak igorritako informazioari erreparatuta,
ZERA JAKINARAZTEN DUT:
2014ko urriaren 6an, irakasle plaza eskaini zitzaion [...] andreari, Haur Hezkuntzan (gaztelaniaz), 22 eskola-orduko lanaldian, Atarrabiako Lorenzo Goicoa herri-ikastetxean, erretiroarengatiko plaza hutsa hori, 2014ko urriaren 8an hasi eta, gehienez, 2015eko ekainaren 30era arte.
Kexagileak bere idazkian adierazi duen bezala, plaza hori Joanna Sanz Cueva andreari esleitu zitzaion urriaren 2an, aldi baterako kontrataziorako izangaia bera, eta kexagilea bera baino aurreragoko lekuan zegoena.
Hutsegitea ikusita, barkamena eskatu zitzaion, eta Haur Hezkuntzako kontratazio beharrizan berriak eskaintzeko eskuragarri jarri zutela jakinarazi, zerrendan zuen ordenaren arabera egingo zena.
Era berean, bere deitik aurrera esleitutako kontratuak berrikusi ziren, eta zerrendan duen lekuarengatik egokituko zitzaiokeen plazarik esleitu ez zela jakinarazi zitzaion. Adierazi beharra dago, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2002 Foru Legearen 13. artikuluan erabakitakoari jarraiki, Hezkuntza Departamentuaren web orrialdean argitaratzen direla kontratu esleipen horiek: www.educación.navarra.es, aldi baterako kontratazioaren bidezko jardunerako izangai guztientzako iragarpen eta gardentasun berme gisa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzurako irakasle lanpostuen kasuan.
2014ko urriaren 9an, kontratazio beharrizan berriak eskaini zitzaizkion [...] andreari, eta horien artean hautatu zuen, bai eta lan egiteko aldi baterako ezintasunarengatik (gaixotasunarengatik) irakasle ordezkapena egiteko administrazio-kontratua sinatu ere, Haur Hezkuntzako irakasle postuan (gaztelaniaz), 17 eskola-orduko lanaldian, lanaldiaren % 68 litzatekeenean, Iruñeko Mendillorri herri-ikastetxean. 2014ko urriaren 10ean hasi zen kontratua, 2015eko ekainaren 30era arte gehienez.
Azaldutakoaren arabera, ezin daiteke plaza huts baten kontratua esleitzeko eskaera ikusi, [...] andreak aurkeztutakoa, data horietan ez baitago Haur Hezkuntzako langileak kontratatzeko aipatu beharrizanik (gaztelaniaz). Ohartarazi beharra dago egitate eragilea gertatutakoan, edo, gauza bera dena, dagokion funtzionarioaren erretiroa gertatutakoan eskaintzen zaizkiela erretiroarengatiko plaza hutsen kontratuak aldi baterako kontrataziorako izangaiei.
Azkenik, kexagileak arrazoitutako balizko kalteei dagokienez, adierazi beharra dago Hezkuntza Departamentuak izapidetutako ondare-erantzukizuneko espedienteetan, langileen kontratazioan hutsegiteak egotearen ondorioz interesdunek hala eskatuta izapidetutakoetan, kasu hau bezalakoetan, bitarteko langileari eragindako joan-etorriak (kilometrajea) bakarrik sailka daitezkeela kalte-ordainetan, beti ere, eskatzailea lantokikoa ez den herri batean bizi dela egiaztatzen bada.
Islatu den bezala, Hezkuntza Departamentuak Atarrabiako Lorenzo Goikoa herri-ikastetxean erretiroaren ondoriozko plaza huts bat esleitzean egindako hutsegiteagatik, bi pertsonari esleitu baitzaie plaza bera, aurkeztu da kexa.
Igorritako txostenean, Hezkuntza Departamentuak bere hutsegitea onartu du, eta, [...] andreari barkamena eskatu ondoren, kontratazio zerrendan berriro ere eskuragarri dagoela jakinarazi dio, eta ez dela zerrendan duen kokalekuarengatik egokituko zitzaiokeen plazarik esleitu.
Herritarrek beraien ondasun eta eskubideetan jasandako kalte ororengatik kalte-ordaina jasotzeko duten eskubidea aitortzen du konstituzioko 106.3. artikuluak, ezinbesteko kasuetan salbu, eta, beti ere, zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondoriozkoa denean kaltea.
Beraz, eta Hezkuntza Departamentuak egindako hutsegitea onartu duenez, erakunde honek, herritarren eskubideen bermatzailea den heinean, Hezkuntza Departamentuari gomendatu dio zabal dezala ondare-erantzukizuneko prozedura bat, hezkuntza administrazioaren funtzionamenduak [...] andreari kalte-galerak, hau da, dagokion kalte-ordainaren bidez konpondu beharreko kalte-galerak eragin dizkion zehazteko xedez.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, egoki ikusi dut:
Hezkuntza Departamentuari gomendatzea ireki dezala ondare-erantzukizuneko prozedura bat, hezkuntza administrazioaren funtzionamenduak [...] andreari kalte-galerak eragin dizkion zehazteko xedez, dagokion kalte-ordainaren bidez konpondu beharrekoak horiek.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Hezkuntza Departamentuak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarriko du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia