Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: Falta de contestación a solicitud de visitas con su hijo.
Gizarte ongizatea
Gizarte Politika kontseilaria
Kontseilari jauna:
Horren ondotik, Gizarte Politiken Departamentura jo nuen, kexaren berri emateko, eta eskatu nion sortutako gaiari buruz informatzeko.
Gizarte Politiken Departamentuaren txostenak, 2014ko azaroaren 13an jasotakoak, honakoa dio:
“2014ko urriaren 13ko bere idatziari erantzunez, […] andreak aurkeztutako kexarekin lotuta, (Q14/844/B espedientea), bere semearekin bisita erregimen bat ezartzeko eskariak ez zuelako erantzuna jaso, honakoa adierazi behar dizut:
Aurretiko gai bezala, adierazi behar dugu [..](e)n semea den adingabearen espedientea ebazpen judizialaren zain dagoela, eta Familiaren eta Berdintasunaren Nafar Institutuak Adingabeen Babesaren Erakunde Publikoak aurkeztutako adingabe horren adopzio proposamena ukatzeari apelazio errekurtsoa aurkeztu da. Hau adieraziz, adingabearen egoeraren berri eman da:
Adingabea 2008ko abenduaren 7an jaio zen Virgen del Camino Ospitalean. Otsailaren 4ko Familia, Haur eta Kontsumoko 233/2009 Ebazpenaren bidez, adingabeari babesgabetasun egoera aitortu zitzaion eta bere tutoretza eta zaintza onartu zen. Otsailaren 4ko 235/2009 Ebazpenaren bidez, Familia, Haur eta Kontsumoko Zuzendari Orokorrarena ere, adingabea Behaketa eta Harrera Zentroan ingresatzeko baimena eman zitzaion. Igaro den denbora eta adingabearen babesgabetasun aitorpenaren ukapen falta dela eta, hau irmoa da.
Bi ebazpen hauek idaztera daramaten egoerak honakoak dira: Umea goiztiarra izan zen eta ez aitak ezta amak ere bermatu ditzaketen zaintzak behar ditu. 6 hilabeteko gehieneko epean garatu beharreko berreskuragarritasun plan bat egin arren, umearen adina ikusita eta lotura prozesua kontuan izanda, 4 hilabete igarotzean baloratzen da amaren aurrerapenak (aita desagertu da) hura erregularizatzeko izapideei hasiera ematera mugatzen direla, hori dela eta adingabearen adopzioa sustatzea proposatu zen, haurraren interesari arreta emateko neurri egokiena dela uste delako.
Proposamen honetan oinarrituta eten ziren umearen bisitak, bai aitarekin baita amarekin ere, Familia, Haur eta Kontsumoko Zuzendari Orokorraren maiatzaren 8ko 793/2009 Ebazpenaren bidez.
Amak ebazpen honen errekurtsoa argitaratu zuen arren, aurrerago ez zen eskaria formalizatu. Hori dela eta, Iruñeako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak 2010eko apirilaren 29ko 203. Autuan errekurtsoa artxibatu zuen adierazitako epea diharduen alderdiak salaketa jarri gabe igaro delako.
Familia, Haur eta Kontsumoko Zuzendari Orokorraren maiatzaren 29ko 893/2009 Ebazpenaren bidez, Aldi Baterako Famili Harrera osatu zen, adingabearen adopzio aurreko modalitatean, eta Familia Epaitegiari adopzio proposamena bidali zitzaion, amak errekurritu zuena.
Hasierako instantzian, Familia Epaitegiak urtarrilaren 28ko 48/10 zenbakidun epaiaren bidez jarritako errekurtsoa ezeztatu zuen.
Epai hau errekurritu ondoren, 2013ko otsailean Nafarroako Probintzia Auzitegiak Familia Epaitegiak emandako epaia baliogabetu du, amak adopzioari amen esan eta entzun ez bakarrik egin behar zuela uste zuelako.
Ebazpen judiziala ikusita, amaren egoera eguneratu da. Horrela, amaren balorazio txostenean, Balorazio Kanpo Taldeak egindakoa, berriz ere ondorioztatu da ama ez dela bere semeari arreta emateko gai, 2013ko irailaren 6an.
Era berean, haur bat zenetik bizitzen ari den familiak adingabea behin-behinean hartzeaz egiten den balorazioa oso positiboa da, adingabeak harekin duen lotura oso estua eta positiboa delarik eta familian guztiz integratua dagoelarik.
2014ko martxoaren 7an amak instantzia eskatu zuen bisitak eskatzen.
Instantziak ez zuen idatzizko erantzuna jaso, INAFIk bere semearen adopzio aurreko harreraren eta adopzioaren gainean egindako proposamenen inguruko erabaki judiziala itxoiten zegoela.
Edozein kasutan, bere semearen adopzio proposamenarekin jarraitzeko erabakiaren berri eman zitzaion, egindako eskaria onartzeko ezegokitasuna zekarrena. Egiazki, adingabe baten babes osoaren ikuspuntutik, teknikoki ez da aholkatzeko modukoa adopzioa bezalako babes neurri egonkor eta iraunkor batez gozatuko duen adingabe batek banatuko zaion familia biologikoarekin bisitak eta harremana mantentzea. Kasu zehatz honetan, adingabeak bere ama ezagutzen ez duelaren berezitasunarekin. Aukera hau jurisprudentziaren babesa duela adierazi behar da.
Gaur egun administrazio ebazpen baten bidez erantzungo da bere eskaria, eskatutako bisitak ukatuz, adingabearen interes gorena kontuan hartuz, aurretik adierazitako moduan bere semearen adopzioa osatuz.
Familia Epaitegiaren 2014ko uztailaren 2ko 260/2014 autoaren bidez, INAFIk proposatutako adopzioa ukatu da.
Auto hau Nafarroako Justiziako Auzitegi Gorenaren Probintzia Auzitegiaren aurrean errekurritu da denbora eta moduan, adingabearentzako babes neurri egokiena adingabeak lotura egin eta duela bost urte baino gehiago bizi den familiarekin adopzioa osatzea dela uste izateagatik.
Adierazi den bezala, kexa […] andreak Gizarte Politiken Departamentuan egindako eskariaren erantzun faltaren aurrean aurkeztu da, bera eta bere semearen arteko bisita erregimen bat ezartzeko helburuarekin, harrera-familia batekin bizi dena.
Gizarte Politiken Departamentuak, kexa jartzeko egunean, ez zuen eskaria erantzun, lehen transkribatutako txostenean haren kontrako jarrera adieraziz.
Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erakidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 42. artikuluan aurreikusten duenez, herri administrazioek herritarrek aurkezten dituzten eskari guztiak ebatzi behar dituzte hartutako erabakiak ezarri daitekeen legedian aurreikusitako epeetan. Epe hau, zehatzagoa den beste bat ez dagoen bitartean, hiru hilabetekoa da, legezko aginduan ezartzen den bezala.
Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioaren abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak herritarrek administrazio on bat izateko duten eskubidea ezartzen du, egindako eskariak epe barruan ebazteko eskubidea jasotzen duena.
Espedientearen datuen arabera, Gizarte Politiken Departamentuari epe barruan ebazteko legezko betebeharren gogorarazpena egin behar zaio, […] andrearen eskaria 2014ko martxoaren 7an aurkeztu baitzen, eta kexaren harira izapidetutako txostena egiterako orduan oraindik ez da ebatzi eta hartutako erabakia jakinarazi. Epe barruan aurkezteko betebehar hori prozedura guztietan existitzen bada, are gehiago bete beharko zen esku artean dugun kasua bezalako kasuetan, esku artean dugun gaiaren sensibilitatea dela eta, ama baten eta bere semearen arteko harremanari dagokiona, alegia.
Gaiaren oinarriari dagokionez, umearen eskubideen Konbentzioaren 9.3 artikulua mahaigaineratu behar da, honakoa dioena: Estatu alderdiek errespetatuko dute guraso batengandik edo bi gurasoengandik bananduta dauden haurren eskubidea, bi-biekin maiztasunez harreman pertsonalak eta zuzeneko lotura izateko, salbu eta hori haurren interes gorenaren aurka doanean.
Aginduak dio, beraz, haurrak bere gurasoekin harremana izateko eskubidea duela. Honek, hasiera batean, […] andrearen eskaria onartzera darama, adingabearekin bisita erregimen bat ezartzea nahi duena.
Eskubide hau umearen interes gorenagatik bakarrik mugatu daiteke. Horrek, kontzeptuak dakarren zehaztasun juridiko ezagatik, herri administrazioak, interes gorenak bisiten erregimena ukatzea eskatzen duela ulertzen badu, berariaz eta bermatzen duten txosten tekniko, profesional edo peritu txostenetan oinarrituta egin beharko du. Ukapena, beraz, berariazkoa, oinarritua, jakinarazia eta amak eskuratu ditzakeen txostenek oinarritua izan beharko da, eskubideak murrizten dituen eta inpugnatu daitekeen erabaki baten aurrean egongo ginatekeelako.
Finean, ukapena ez da proposamenaren berezkoa, adingabearen adopziotzat hartua –are gehiago proposamen hori, gaur egunera arte bide judizialean ukatu bada-, arrazoi materialetan oinarritu beharko zen.
Gizarte Politiken Departamenduak amak bisita erregimen bat ezartzeko eskariaren aurrean izandako isiltasun jarrera ez dator bat.
Politiken Departamentuari herritarren eskariak berariaz ebazteko legezko betebeharra gogoraraztea, baita berariaz aurreikusitako epeen barruan hartutako erabakiak jakinaraztekoa ere.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Gizarte Politiken Departamentuak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita,gogoragarri hau onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Lege-agindu horretan ezarritakoari jarraituz, gogorarazpena ez onartzeak berarekin ekarriko du kasua Nafarroako Parlamentuan azaltzekoa den 2014ko urteko txostenean sartzea, berariaz aipatuta zein den, konponbidea egon litekeela jo ondoren, aldeko jarrerarik hartu ez duen Administrazioa.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia