Partekatu edukia
Hezkuntza eta Irakaskuntza
Gaia: Denegación ayuda comedor escolar.
Hezkuntza eta irakaskuntza
Hezkuntza kontseilaria
Kontseilari jauna:
Pasa den 2014ko irailaren 18an, [...] andreak aurkeztutako idazkia jaso nuen. Horren bidez, kexa bat abiarazi zuen, seme-alaben eskola-jantoki zerbitzurako diru-laguntzari buruzkoa.
Zera azaldu zidan bere idazkian:
Adin txikiko hiru seme-alabaren ama da, eta horietako bi joaten dira San Frantzisko herri-ikastetxera, hori baita beraien aurreko bizilekutik hurbilen dagoen eskola. Iruñeko alde zaharrean dago.
Pasa den irailaren 17an, eskabide bat aurkeztu zuen Iruñeko Udaleko Ongizate eta Berdintasun Arloan, jantokirako laguntza eskatuz. Ahoz adierazi zioten eskaera ukatuko ziotela, egun Antsoainen bizi baitira, eta, hortaz, Nafarroako Gobernuko beka bakarrik eska zezaketela.
Antsoaingo Gizarte Zerbitzuetara jo zuen, eta diru-laguntza eskatu zuen bi seme-alaben jantokirako. Ez zuten aipatu eskaera izapidetu; izan ere, antza denez, 621 euroan gainditu zituen ezarrita dauden mugak, 2013ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean.
Egoera dramatikoa dauka; senarra langabezian dago, bizi diren etxebizitzako alokairuaren kuotak ordaindu behar dituzte eta 15.621 euroko sarrerak dauzkate. Diru horrekin biziraun behar dute familiako bost kideek.
Horregatik guztiarengatik eskatu zuen, kontuan hartuta egun dituen zirkunstantzia pertsonalak, diru-laguntza emateko, bere seme-alabak Iruñeko San Frantzisko herri-ikastetxeko jantokira joan ahal izan daitezen.
Jarraian, Iruñeko eta Antsoaingo Udaletara eta Hezkuntza Departamentura jo nuen, gaiaren gaineko informazioa eman ziezadaten eskatzera.
Zera azaldu da administrazioek igorritako txostenetan:
Iruñeko Udala
“[..] [...] andreak aurkeztutako kexari dagokionez, bere seme-alabak joaten diren San Frantzisko herri-ikastetxeko jantokirako diru-laguntzari buruzkoa hori, honakoa jakinarazten da:
Iruñeko Udaleko erregistroan ez dela bere izenean erregistratuta ageri eskola zentroetan elikatzeko eskaerarik.
Prestazio horren deialdia gidatzen duten oinarrien arabera, zera ezarri dela 3.1. artikuluan, eskatzaileek eskatu beharreko betekizunei dagokienez: bizileku eraginkorra edukitzea eta Iruñean erroldatuta egotea 6 hileko antzinatasunarekin gutxienez (aita, ama, izatezko bikotea edo tutoreak eta haurrak), laguntza jaso bitartean".
Familia-unitate hori bajan emanda dago Iruñeko Udaleko erroldan 2010eko ekainetik, Antsoainera mugitu baitziren (ziurtagiria erantsi da).
Ondorioz, ezin daiteke aipatu diru-laguntza eman".
Hezkuntza Departamentua
“Lehenik eta behin, eskola-jantoki deitutakoak erregulatzeko araudia berrikusi behar da. Nafarroan, unibertsitatekoak ez diren eta derrigorrezko irakaskuntza mailan dauden zentro publikoetako eskola-jantokiak erregulatu dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan ezarritakotik ondorioztatu da, bai eta foru dekretuan ezarritakoa garatu duen maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan ezarritakotik ere, bi jantoki mota daudela zentro publikoetan, ikasleen eskolatze eremuaren arabera:
Hezkuntza Departamentuak antolatutako eskola-garraioa erabiltzearen araberako eskola-asistentzia duten ikasleak hartzen dituzten zentroen beharrizanei arreta emateko jantokiak dira eskualdeko eskola-jantokiak, eguerdietan eskola-garraiorik ez dutenak. Hezkuntza Departamentuari dagokio jantoki horiek sortzea, antolatzea eta kudeatzea. Ohiko eskola-jantokiak dira gainerako guztiak, eta ez dira aurrekoak bezalakoak, besteren artean, zentroko gurasoen elkarteak antolatzen eta kudeatzen dituztelako horiek, nahiz eta administrazioaren baimena behar izan.
Bi eskola-jantokietan (eskualdekoetan eta ohikoetan) finantzatzen ditu Hezkuntza Departamentuak, jarduera erregulatzeko araudiari jarraiki, departamentuak garraiatutako ikasleak eta egoera sozioekonomiko txarrean dauden familien kategorian dauden familietako ikasleak, beraiei dagokien udaleko Gizarte Zerbitzuetan erregistratuta badaude.
Egoera sozioekonomiko txarrean dauden familien kasuan, ez udalerriak, ez eskolatze zentroak ez dute baldintzatzen Hezkuntza Departamentuak ematen duen jantokiko konpentsazio ekonomikoa, baina beharrezkoa da dagokion Gizarte Zerbitzuak hala sailkatu izana familiaren egoera sozioekonomikoa.
Aurrekoan oinarrituta, honakoa da kexagilearen egoera:
Ohiko eskola-jantokia duen zentro batean daude eskolatuta bere seme-alabak, baina ez dago familiaren bizilekua dagoen udalerrian (Iruñean dago, ez Antsoainen).
Iruñeko Gizarte Zerbitzuek ezin dute beste udalerri batean erroldatuta dagoen familia baten egoeraz informatu.
Antsoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuek ondorioztatu dute ezin dezaketela egoera sozioekonomiko txarrean sartu familia hori, izan ere, ez zaio ezarrita dauden errentako zifrei egokitu.
Ondorioz, Hezkuntza Departamentuak, egungo zirkunstantzietan, ezin dio inolako konpentsazio ekonomikorik aplikatu familia horri. Halere, egoera ekonomiko txarrean dauden familiei eskola-jantokiko kuotan dagokien zatia finantzatu ahal izango du, beti ere, erroldatuta dagoen herriko udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen ziurtagiria aurkezten badu; hots, egoera horretan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztuz gero".
Antsoaingo Udala
Azaldutako kontuari buruz, Antsoaingo, Berrioplanoko, Berriozarko, Izako eta Juslapeñako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak xede horretarako eskatu den txostena igorri du:
"[...]k ez zuela eskaerarik aurkeztu, horiek aurkezteko unean.
Eta balorazio ekonomikoa gorabehera, adierazi behar da eskola hori, San Frantzisko herri-ikastetxea, ez dela gure eremukoa, b) idatz-zatiko 3. oinarriari eginez erreferentzia, hala izateko, adin txikikoek dagokien zentro publikoan egon behar baitute eskolatuta derrigorrezko irakaskuntzako mailetan, edo, aukeratutako hizkuntza eredua herrian egon ezean, hezkuntza administrazioak bideratutako beste zentro publiko batean egon behar baitute.
Adierazi beharra dago urriaren 28an [...]ri deitu zitzaiola elkarrizketa edukitzeko xedez, familia-unitate hori egoera ekonomiko txarrean sailkatu ote daitekeen balioztatzeko; eta, laguntza horietarako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen irizpideen arabera, sarrerak gainditu ditu, izan ere, arestian aipatutako deialdiko e) idatz-zatiko 3. oinarriko taulan islatutakoa hartzen baita kontuan".
Adierazi den bezala, Iruñeko San Frantzisko herri-ikastetxera joaten diren [...] andrearen seme-alabetako biren eskola-jantokia ordaintzeko diru-laguntza gabeziarekin dauka zerikusia aurkeztu den kexak. Antsoainen bizi da familia-unitate osoa.
Igorritako txostenei erreparatuta, erakunde honek ikusi du bai Iruñeko eta Antsoaingo Udalek, bai Hezkuntza Departamentuak baloratu dutela kexan formulatu den eskaera, eta ez dela ikusi edo egiaztatu berau balioestea justifikatuko lukeen elementu objektiborik.
Administrazioaren erabakiaren legezkotasuna baloratzen hasi gabe, kasu honetan, erakunde honi iruditu zaio komenigarria litzatekeela, zati batean bada ere, [...] andrearen eskaerari arreta ematea.
Adin txikikoen elikadura nahikoa eta orekatua bermatzea da eskoletan elikatzeko diru-laguntzen xedeetako bat, arrazoi ekonomikoengatik, familiek hori ziurtatu ezin dezaketenean.
Kasu honetan, 2013. urteari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aztertuta, [...] andrearen familia-unitateak, lan egiteagatik, 16.885,07 euroko sarrerak dauzkala ikusi dugu. Era berean, zenbateko urriko sarrera batzuk ageri dira, enpresa jardueren ondoriozkoak (urtean 4.000 eurotik beherakoak), eta, kalkulu objektiboaren sistemaren arabera egiten denez, ez du zertan bat egin familiaren egungo egoera ekonomikoaren errealitatearekin, izan ere, [...] andreak adierazi duenaren arabera, senarra langabezian baitago, inolako prestazio ekonomikorik jaso gabe horregatik.
Familia-unitatea osatzen duten bost kideen beharrak estali behar dituzte aipatu sarrerekin, bai eta bizi diren etxebizitzako alokairuaren kuotak ordaindu ere, eta adin txikikoak dira horietako hiru.
Jakina denez, konstituzioko 39. artikuluak ezarri du familiaren babes sozial eta ekonomikoa ziurtatuko dutela botere publikoek, eta haurrek beraien eskubideen alde egiten duten nazioarteko hitzarmenetan aurreikusitako babesaz gozatuko dutela.
Horregatik, familia ugari horren zirkunstantzia bereziak aintzat hartuta, adin txikiko hiru kide baitauzka, eta gurasoetako bat langabezian, eta oinarrizko beharrizanak estaltzeko nahikoak ez diren diru-sarrerak, erakunde honen ustez beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuari iradokitzea [...] andreari diru-laguntza bat eman diezaiola, bere bi seme-alabek Iruñeko San Frantzisko herri-ikastetxeko eskola-jantokira joaten jarraitu ahal izan dezaten.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, egoki ikusi dut honako iradokizuna egitea Hezkuntza Departamentuari:
Hezkuntza Departamentuari iradokitzea eman diezaiola jantokiko konpentsazio ekonomikoa familia horri, bere bi seme-alaba nagusiek Iruñeko San Frantzisko herri-ikastetxeko jantoki zerbitzua erabiltzen jarraitu ahal izan dezaten.
Uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, gehienezko bi hilabeteko epea dauka Hezkuntza Departamentuak, arauzkoa izaki, iradokizuna onartzen duen jakinarazteko, eta, hala balitz, berau betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adierazteko.
Adeitasunez, eta zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia