Partekatu edukia
Ondare-erantzukizuna
Gaia: Responsabilidad patrimonial por apertura boca de riego.
Zerbitzu publikoak
Iruñeko alkatea
Alkate jaun hori:
2014ko uztailaren 14an, [...] andreak aurkeztutako idazkia jaso nuen. Horren bidez, kexa bat abiarazi zuen Iruñeko Udalaren aurrean, atzera bota diotelako ur-hargune bat irekitzearen ondorioz jasandako istripuaren harira egindako eskaera, ondare erantzukizunari buruzkoa.
Zera azaldu zidan idazki horretan:
2013ko irailaren 12an, 12:30ean, istripua eduki zuen Iruñeko Pio XII Etorbideko 30. zenbaki pareko zebrabidea gurutzatzen ari zela. Udaleko lorazainek ur-hargunea irekitzeagatik gertatu zen istripua.
2013ko irailaren 16an, ondare erantzukizunari buruzko erreklamazioa aurkeztu zuen Iruñeko Udalean. Horren bidez, ordain ekonomikoa eskatu zuen, jasandako kalteak ikusita.
Iruñeko Udaleko Ogasun zuzendariaren 2014ko ekainaren 20ko ebazpenaren bidez, atzera bota zen bere erreklamazioa.
Ez zegoen aipatu ebazpenarekin ados.
Jarraian, Iruñeko Udalera jo nuen, piztutako kontuari buruzko informazioa eman ziezadaten eskatzera.
Kexa-espedientean jaso den txostena igorri du aipatu udalak, zeinaren edukia jada ezagutzen duzun. Gero, ondare erantzukizunaren gainean izapidetu den espedientea igorri dio Iruñeko Udalak erakunde honi.
Erreklamazioa eragin duten egitateei dagokienez, 2013ko irailaren 24ko adierazpena jaso da (Lorategien Ikuskaritza), honako terminoetan:
"Pasa den 2013ko irailaren 12an, 12:30ean, Pio XII Etorbideko erdibitzailean, mantentze-lanen barruan, eremu horretako ureztapena ikuskatzeaz arduratzen direnek programagailua piztu eta difusore bat apurtuta zegoela ikusi zuten.
Zebrabidetik hurbilen dagoen eremuan hauteman zuten aipatu matxura, eta hantxe zegoen oinezko bati eragin zion ur-zorrotada sortu zen".
Era berean, pertsona baten ([...] andrearen) deklarazioa ere ageri da espedientean. Egitateen lekutik pasatu zen eta gertuko establezimendu bateraino lagundu zuen eragindakoa. Adierazi duenez, interesduna blai eginda zegoen kalean, ikusmenaz kexu zen eta trantze estua pasatzen ari zen.
Azken batean, argi dago, udaleko lorategi zerbitzuari egotz dakiokeen gertakari baten ondorioz (apurtutako difusorea), interesduna blaitu egin zela kale erdian. Beste pertsona batzuek ura saihestea lortu bazuten ere, [...] andreak, adierazi duenaren arabera, mugikortasun mugatua duenak eta makilaz lagundurik ibili behar duenak, ez zuen pairatutako egoera jasateko betebehar juridikorik.
Egitate horietatik abiatuta, eta interesdunak aipatu egoera nozitzeko betebehar juridikorik ez zuenez, erakunde honek balioetsi du gertakari horrek kaltea eragin zuela, legeak ondare erantzukizuna aitortzeko adierazitako terminoetan.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aitortu egin du herritarrek euren edozein ondasun eta eskubidetan jasandako kalte ororengatiko kalte-ordainerako eskubidea.
Esku artean dugun kasuan, honakoagatik gertatu zen aipatu kaltea:
Ez gaude jasan beharreko eragozpen huts baten aurrean, izan ere, adierazi den bezala, udal zerbitzu bati, ureztapen sisteman egondako akats bati, zehazki, egotz dakiokeen arrazoi batengatik pertsona bat bide publikoaren erdian blai eginda egoteak onargarria dena gainditzen baitu eta egoera lotsagarritzat jo baitaiteke.
Interesdunak aipatu lesioei edo algiei buruzko aurretiko diagnostikoak edukitzeak ez dio aurrekoari aurka egiten, ezin baita baztertu min horiek larriagotu izana, are modu arin edo iragankorrean izanda ere.
Aurreko guztiarengatik, oinarritutzat jo du erakunde honek kexa, eta egoki ikusi du hurrengo gomendioa luzatzea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
Iruñeko Udalari gomendatzea berrikus dezala kexagileak eskatutako ondare erantzukizunari emandako ezezkoa, eta azter dezala interesdunari dagokion kalte-ordaina ematea. Pasa den 2013ko irailaren 12an ur-hargunea irekitzearen eta difusorea apurtzearen ondorioz jazotakoagatik eskatu du interesdunak ondare erantzukizuna.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Iruñeko Udalak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita,gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia