Partekatu edukia
Toki-entitateen funtzionamendua
Gaia: Denegación de solicitud de copias de documentos.
Administrazio publikoekiko harremanetan herritarrek dauzkaten bermeak
Murugarren kontzejuko presidentea
Presidente jauna:
2014ko ekainaren 10ean, [...] jaunak eta [...] andreak aurkeztutako idazkia jaso zen erakunde honetan. Bertan, kexa abiarazi zuten Murugarren kontzejuaren aurrean, ez zielako eskatutako dokumentazio jakin bat eman (2012ko abenduaren 5eko eskaera, [...] andreak sinatu zuena).
Interesdunek adierazi zutenaren arabera, eskatutako dokumentaziorako sarbiderik izan gabe jarraitu zuten, nahiz eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak balioetsi egin zuen aipatu eskaerari emandako ezezkoaren aurrean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, eta Nafarroako Gobernuak aipatu auzitegiaren ebazpenaren exekuzio subsidiarioa ezarri zuen.
Kexa jasota, erakundeak informazioa eskatu zion Murugarren kontzejuari 2014ko ekainaren 12an.
Hasierako eskaerari erantzun ez ziotenez, kexaren gainean informatzeko dagoen arauzko epea igaro zenean, 2014ko abuztuaren 20ko idazkiaren bidez, informazio-eskaera errepikatu zen.
2014ko irailaren 24an, Murugarren kontzejuaren txostena sartu zen erakunde honetara. Aipatu txostenean adierazi zen eskatutako dokumentazioa eskatzaileen eskura jarri zela Deierriko Udaleko egoitzan 2013ko urriaren 22an eta 2014ko urtarrilaren 13an, eta bi aldietan kendu zituela [...] andreak, 2013ko urriaren 25ean eta 2014ko urtarrilaren 15ean.
Frogagiria erantsi zela adierazi zen. Hala ere, aipatu frogagiria ez zen erakundean jaso (orrialde bat baino ez zen jaso, kontzejuko presidentearen irailaren 18ko txostenari zegokiona).
Azkenik, 2007ko ekainetik 2008ko azarora bitarteko aktei dagokienez, ezin izan dira eskatzaileen eskura jarri, Murugarren kontzejuko aurreko aholkulari juridikoak galdu egin baitzituen horiek.
Erakunde honetako zerbitzuak harremanetan jarri ziren interesdunekin, Murugarren kontzejuko txostena jaso izana eta horren edukia jakinarazteko xedez, 2014ko urriaren 9ko idazkiaren bidez. Horiek adierazi zutenez, eskatutako dokumentazioaren zati bat baino ez zuten jaso. Zirkunstantzia horren berri eman zuten Deierriko Udalean eta Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztutako idazkien bidez.
Era berean, aipatu idazkian azaldu zuten 2014ko abuztuaren 20an 2014ko aurrekontuak eskatu zituztela, informazio publikoko aldian zeudela, eta ez zitzaizkiela eman.
Murugarrengo hornikuntza, saneamendu eta zoladura sareak berritzeko 1. faseko proiektuaren separata lizitatzeko iragarkia.
Murugarrengo hornikuntza, saneamendu eta zoladura sareak berritzeko 1. faseko proiektuaren separatan aldaketak egiteko justifikazioa.
Tokiko erakundeko artxibategietan dauden akta guztiak, Murugarren kontzejuari dagozkionak eta 2007ko ekainetik 2012ko martxora bitartekoak direnak, jada eman direnak izan ezik (interesdunek adierazi dutenez, aipatu aldiari dagokionez, adierazitako akten zati bat eman zitzaien: 2008/11/22, 2009/01/31, 2009/03/21, 2009/08/15/, 2010/08/21, 2011/06/11, 2011/09/03, 2011/10/29, 2012/03/17).
Ordezkatzen dituen abokatuak sinatutako kontratua edo kontratuak.
Abokatua kontratatzeko kontratazio eskaintzak.
Dituzuen auzi guztien kostu zehaztua.
Murugarren kontzejuari eskatzea, epe berean, interesdunek eskatutako 2014ko aurrekontuei buruzko dokumentazioaren harira egindako jardunbideen berri eman dezala, edo, interesdunei aipatu dokumentazioa eman ez bazaie, aipatu dokumentazioa erakunde honetara helarazi dezatela".
2015eko martxoaren 18an, Murugarren kontzejuko txostena jaso zen, aipatu toki erakundeko idazkariaren ziurtagiri batekin batera. Horren bidez, eskatzaileei Murugarren kontzejuan zegoen eta 2012ko abenduaren 5ean eskatu zen dokumentazio guztia eman zitzaiela adierazi zen.
Komunikazio horrek erakunde honen idazkia ekarri zuen, 2015eko martxoaren 23koa. Bertan, jardunbideen amaiera jakinarazi zen, amaitutzat jo baitzen eztabaida.
Interesdunei ziurtagiriaren berri eman ondoren, eta erakunde honen jardunbideen amaiera jakinarazi eta gero, [...] andreak erakunde honi adierazi zion dokumentazioa jaso gabe jarraitzen zuela.
Hori ikusita, 2015eko martxoaren 30eko idazkiaren bidez, zera xedatu zuen erakundeak:
Murugarrengo hornikuntza, saneamendu eta zoladura sareak berritzeko 1. faseko proiektuaren separata lizitatzeko iragarkia.
Murugarrengo hornikuntza, saneamendu eta zoladura sareak berritzeko 1. faseko proiektuaren separatan aldaketak egiteko justifikazioa.
Tokiko erakundeko artxibategietan dauden Murugarren kontzejuko akta guztiak, 2007ko ekainetik 2012ko martxora bitartekoak, jada eman direnak izan ezik (interesdunek adierazi dutenez, aipatu aldiari dagokionez, adierazitako akten zati bat eman zitzaien: 2008/11/22, 2009/01/31, 2009/03/21, 2009/08/15/, 2010/08/21, 2011/06/11, 2011/09/03, 2011/10/29, 2012/03/17).
Ordezkatzen dituen abokatuak sinatutako kontratua edo kontratuak.
Abokatua kontratatzeko kontratazio eskaintzak.
2015eko azaroaren 13an, Murugarren kontzejuko presidentearen txostena jaso da erakunde honetan. Horren bidez, zera adierazi da:
“2015eko uztailaren 29ko zure komunikazioari dagokionez, 014/628 espedienteari buruz, alegia, eta dakizun bezala, kexagileek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten bere egunean Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, kexaren xede den dokumentazioa eskatuz. Errekurtsoa balioetsi egin zenez, ebazpena betearazteko eskatu zioten auzitegiari.
Era berean, 2014ko martxoaren 20an, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren exekuzio subsidiarioa hitzartu zuen, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuaren kargu utziz.
2015eko martxoaren 27ko ebazpenez, tokiko administrazioko zuzendariak ulertu zuen dokumentazio guztia aurkeztu zitzaiela kexagileei, eta, hortaz, betetzat jo zuela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena. Horrenbestez, aurkeztu duzun kexak jada xederik ez duela balioetsi dugu".
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 26.1. artikuluak ezarri du Nafarroako Foru Komunitateko botere publiko eta erakunde guztiek lagundu behar diotela premiaz eta lehentasunez Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari, bere ikerketa eta ikuskapenetan.
"Administrazio Publikoetako zerbitzuko edozein organismok edo pertsonak Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren ikerketei kontra edo oztopo egiteari eusten badio, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak txosten berezi bat egin dezake horri buruz, urteko txostenean dagokion atalean hori azpimarratzeaz gain.
Horretaz gain, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak bere ebazpenak ez betetzeari eusten diotenak edo bere jarduera oztopatzen dutenak nor diren esan ahalko du, guztiaren berri eman ondoren erantzule den agintari gorenari".
Esku artean dugun kexan, eta aurreko ataletan islatu den bezala, errepikatu egin dira Murugarren kontzejuari bideratutako informazio-eskaerak lehenengo, eta dokumentazio-eskaera gero, erakunde honi dagokion ikuskatzaile lana burutuz horrela.
Erakunde honen iritziz, Murugarren kontzejuak ez die aipatu eskaerei legeak agindu bezala erantzun, eta tokiko erakundea bidezkoa dena baino gehiago luzatu da erantzuna igortzeko orduan, izapide guztietan. Gainera, ez du 2014ko urritik aurrera hainbat aldiz eskatu den administrazio dokumentazioa eman.
Kontzejuaren 2015eko azaroaren 13ko txostenak, hau da, lehen transkribatu dugun horrek adierazi duena ez da aurreko ondorioaren aurkakoa, eta ez du esan nahi kontzejua lankidetzan aritu denik erakunde honekin bere ikerketetan, are gehiago, Nafarroako Parlamentuko goi-komisarioa den heinean, kontuan hartzen bada Nafarroako Arartekoari dagokion ikuskatzaile funtzioa independentea dela Nafarroako Administrazio Auzitegiak (administrazio organoak) burutzen duen eginkizunarekiko, edo, horren ebazpenen exekuzioan, tokiko administrazioan eskumena duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak (administrazio organoak) burutzen duen eginkizunarekiko.
Lehenengoa. Murugarren kontzejua, Nafarroako Ararteko erakundearekin lankidetzan jardun ez duenez, Nafarroako Parlamentuarentzat egiten den urteko txostenean, 2015ekoan, dagokion atalean txertatuko da.
Bigarrena. Lankidetza gabezia hori Nafarroako Arartekoarekin elkarlanean jarduten ez duten administrazioen eta erakundeen erregistroan inskribatzea, eta erakundearen web orrialdean ematea horren berri, berariaz aipatuz Murugarren kontzejua administrazio ez-laguntzaile gisa.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia