Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren (Q14/536/U) Ebazpena. Horren bidez, Burlatako Udalari gogorarazi zaio Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan lehentasunez eta premiaz eta Nafarroako Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean ezarritako epeetan jarduteko legezko betebeharra duela. Burlatako Alkatetza, udaleko ordezkari nagusia den heinean, Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan ez diharduen aginpide izendatu da, eta urratu izan daitekeen hirigintza legezkotasuna babesteko neurriak lehenbailehen har ditzala gomendatu zaio, bai eta jabe erantzuleei beraien betebeharrak betearazteko neurriak har ditzala ere, kexan aipatutako eraikineko jabetza eska daitezkeen segurtasun, osasungarritasun eta apaingarri baldintzetan eduki dezaten.

2014 azaroa 13

Hirigintza eta Etxebizitza

Gaia: Ejecución de cobertizo ilegal en un edificio.

Hirigintza

Burlatako alkatea

Nafarroako Arartekoaren 2014ko azaroaren 12ko ebazpena. Horren bidez, Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan jarduteko legezko betebeharra gogorarazi zaio Burlatako Udalari, erakundearekin lankidetzan ez diharduen aginpide izendatu da Burlatako Alkatetza eta urratu izan daitekeen hirigintza legezkotasuna babesteko neurriak lehenbailehen har ditzala gomendatu zaio udalari, bai eta jabe erantzuleei beraien betebeharrak betearazteko neurriak har ditzala ere, kexan aipatutako eraikineko jabetza eska daitezkeen segurtasun, osasungarritasun eta apaingarri baldintzetan eduki dezaten.

  1. 2014ko maiatzaren 9an, Juana Gil Ocaña andreak aurkeztutako idazkia jaso zuen erakunde honek. Bertan, kexa bat abiarazi zuen Burlatako Udalaren aurrean, udal horrek ez duelako jardunbiderik burutu [...]ko [...] zenbakietako ([...]solairuetako) eta ([...] solairuetako) etxebizitzetako jabeei teilatuak, jarritako itxiturak eta zeramika osorik kentzeko eskatzeko orduan.

    Baieztatu zuenez, ez udal araudiak, ez jabekideen komunitateak ez dituzte egindako aipatu obrak baimendu, eta horiek hor egoteak, usoen zirina dela-eta, zikinkeria eta hatsa eragiten ditu, bai eta pertsonen osasunerako arriskuak ekarri ere. Osasun Departamentuaren aurrean salatu dira arrisku horiek.

    Idazkian, Burlatako Udalari eskatzen zitzaion jabeei errekeritu ziezaiela teilatuak eta jarritako itxiturak kentzeko, baita baimenik gabe jarritako zeramika kentzeko ere, eta, jabeek errekerimendua bete ezean, udalak ken zitzala aipatu teilatuak eta zeramika. Era berean, udalak lehen azaldutako usoen arazoa konpontzeari ekin ziezaiola eskatu zen.

  2. 2014ko maiatzaren 14an eman zitzaion kexaren berri Burlatako Udalari, eta baliodun gehienezko hamabost eguneko epean horri buruzko nahitaezko txostena igor zezala eskatu, Nafarroako Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 24.1. artikuluarekin bat eginez.
  3. Erakunde honen lau idazkiren bidez errepikatu zen nahitaezko txostena bidaltzeko eskaera; 2014ko ekainaren 19an, 2014ko irailaren 11n eta 2014ko urriaren 9an (azken data horretan, bi idazkiren bidez).

    Ondoz ondoko errekerimenduak bidali arren, Burlatako Udalak erakunde hau informatu gabe jarraitzen du.

  4. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 26.1. artikuluak erakunde honek ikuskatutako Nafarroako Herri Administrazio guztiak behartzen ditu Nafarroako Arartekoari lehentasunez eta premiaz laguntzera bere ikerketa eta ikuskapenetan.

    Foru lege berberaren 24.2. artikuluak ezarri du, hasierako txostena edo eskatutako dokumentazioa edo horietarako sarbidea igortzean, Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzura dauden langileen edo horien arduradun nagusien jarrera ezkorra edo arduragabea bada, bere funtzioen aurkakotzat edo oztopotzat jo ahal izango duela Nafarroako Arartekoak jarrera hori, berehala eginez publiko, eta urteko txostenean edo txosten berezian, kasu horretan, Nafarroako Parlamentuari aurkezten zaion txostenean nabarmenduko dela aipatu kalifikazioa. 24.3. artikuluak gaineratu du berdin jokatuko duela Nafarroako Arartekoaren jarduera eragozten edo oztopatzen duen edozein jarrerarekin.

    Ikusita Burlatako Udalari kexa ebazteko txostena eskatu zaiola eta lau aldiz errepikatu zaiola eskaera hori, eta udal horrek horrenbeste aldiz eskatu zaion informazioa igorri gabe jarraitzen duenez, egokia da Burlatako Udalari gogoraraztea Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan lehentasunez eta premiaz eta legean ezarritako epeetan jarduteko legezko betebeharra duela. Modu berean, egokia da Burlatako Alkatetza, udaleko ordezkari nagusia den heinean, Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan ez diharduen aginpide izendatzea, publiko eginez hori eta aipatu kalifikazioa 2014ko urteko txostenean nabarmenduz, argitaratzeko beste bide batzuk erabiltzea baztertu gabe.

  5. Kontuaren mamiari dagokionez, etxebizitza batzuetako jabeek araudiaren aurkakoak liratekeen obra batzuk egin izanari buruzkoa da kexa, itxitura eta teilatuko obrak liratekeenak, eta zeramika bat jartzea, eta, gainera, osasun arazoak eta hatsa eragiten dituztela obra horiek, zikinkeria eta usoen zirina direla-eta.

    Kexagilearen arrazoibideak indargabetzen dituen udalaren informaziorik ez dugunez, eta salatu diren egitateen izaerari erreparatuta, egia izatera, hirigintzaren baitako legezkontrakotasuna eta pertsonen osasunerako arriskua ekarriko bailukete, erakunde honek Burlatako Udalari gomendatu behar dio lehenbailehen har ditzala urratu izan daitekeen hirigintza legezkotasuna babesteko neurriak, bai eta jabe erantzuleei beraien betebeharrak betearazteko neurriak har ditzala ere, eska daitezkeen segurtasun, osasungarritasun eta apaingarri baldintzetan eduki dezaten aipatu eraikina.

    Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 197. artikuluak urratu den ordena berrezartzeko eta hirigintza legezkotasuna babesteko neurri gisa ezarri du hirigintza ikuskaritza, eta udalaren eskumena da. Ikuskaritza jardueran, hirigintza araudiaren aurkako obrak egin direla egiaztatzen duenean udalak, foru lege berberaren 200. artikuluan ezarritakoa izango da udal horren betebeharra, hau da, beharrezko espedientea izapidetu ondoren, hurrengo bi akordioetako bat hartu beharko du: a) obrak ez badira indarrean dagoen ordenamenduarekin bateragarriak, horien eraispena dekretatu beharko du alde ez-bateragarrian, interesatuaren kontura, beti ere; edo, b) obrak indarrean dagoen ordenamenduarekin bateragarriak badira, interesdunari errekeritu beharko zaio (kasu honetan, jabeei), errekerimenduan adierazitako epean, edo, besterik ezean, bi hileko epean, nahitaezko baimena eska dezala, edo obrak molda ditzala, eta, legezkotasunik lortu ezean, eraispena dekretatu beharko da nahitaezko aldean, interesdunaren kontura.

    Beste alde batetik, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 87.1.b) artikuluak ezarri du lursail eta eraikuntza mota guztietako jabeek dutela eraikinak segurtasun, osasungarritasun, apaingarri publiko eta bizigarritasun baldintzetan edukitzeko betebeharra, eta beharrezko lanak egin beharko dituela aipatu baldintzak kontserbatzeko edo horiek berriz jartzeko. Jabeei dagokie betebehar hori betetzeko beharrezko obren kostua, 87.3. artikuluak adierazi bezala.

    Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Lege berberaren 195. artikuluak exekuzio aginduak emateko ahalbidetu du udala, bai ofizioz, bai edozein interesdunek eskatuta, aipatu foru aginduaren 87. artikuluan ezarritako kontserbazio eta birgaitze betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren obrak egitera behartu ditzan ondasun higiezinetako jabeak. Exekuzio agindu bat ez betetzeak exekuzio subsidiarioari ekiteko ahalbidetzen du udala, edo isun hertsagarriak ezartzeko, kontserbazioko legezko betebeharraren mugaraino. Ezarritako azken isun hertsagarria borondatez betetzeko epea igarota, agindutako obrak subsidiarioki exekutatzeko betebeharra dauka udalak, behartuaren kontura.

    Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 204. artikulua gaineratzen zaio aurreko guztiari. Asaldatutako errealitate fisikoa bere onera ekarriz, urratutako hirigintza ordena berrezartzeko agintzen du artikulu horrek, legez kanpoko obrak hirigintza ordenamenduarekin bateraezinak direnean edo obra legeztatu ezin daitekeenean, eta 195. artikuluko hirigintza legezkotasuna babesteko prozedurara jo beharko da, edo, bestela, zigortzeko prozedurara jo beharko da, eraikina urraketaren aurreko egoerara fisikoki itzularazteko beharrezko lanen exekuzioa edukita, hasteko eta amaitzeko epeak finkatuz. Zehaztutako epeetako edozein betetzen ez bada, edo hasitako lanak geratzen badira, exekuzio subsidiarioari ekin beharko dio administrazioak, arau-hauslearen kontura, eta isun hertsagarriak ezartzea edo ezarritako neurrien eraginkortasuna bermatzeko fidantzak eskatzea ekarri ahal izango du horrek.

    Edonola ere, hirigintzaren legezkontrakotasun egoeretan edo segurtasunerako edo pertsonen osasunerako arrisku egoeretan neurririk ez hartzeak Burlatako Udalaren pasibotasuna adieraziko luke, hau da, egitate batzuen salaketa larriaren aurreko pasibotasuna, ordenamendu juridikoak debekatzen duen pasibotasuna, eta, besteren artean, lurzoruari buruzko legearen 4. artikuluak herritarrei aitortutako eskubideen urraketa eragingo lukeen pasibotasuna (ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Testu Bategina).

  6. Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
    1. Burlatako Udalari gogoraraztea Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan lehentasunez eta premiaz eta Nafarroako Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean ezarritako epeetan jarduteko legezko betebeharra duela.

    2. Burlatako Alkatetza, udaleko ordezkari nagusia den heinean, Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan ez diharduen aginpide izendatzea, erakundearen web orrialdean publiko eginez hori eta aipatu kalifikazioa Nafarroako Parlamentuaren aurrean azalduko den 2014ko urteko txostenean berariaz nabarmenduz, argitaratzeko beste bide batzuk erabiltzea baztertu gabe, beharrezko ikusten bada.

    3. Burlatako Udalari gomendatzea lehenbailehen har ditzala urratu izan daitekeen hirigintza legezkotasuna babesteko neurriak, bai eta jabe erantzuleei beraien betebeharrak betearazteko neurriak har ditzala ere, kexan aipatutako eraikineko jabetza eska daitezkeen segurtasun, osasungarritasun eta apaingarri baldintzetan eduki dezaten.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Estella-Lizarrako Udalak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.

Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarriko du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.

Zure erantzunaren zain, agurtzen zaitu,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia