Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Propuesta relativa a la ejecución de un paso sobreelevado.
Azpiegituraren exekuzioa
Iruñeko Udaleko alkatea
Jaun hori:
2014ko azaroaren 20an, idazki bat aurkeztu zuen [...] jaunak erakunde honetan. Bertan, Buztintxuri eta Errotxapea artean pasabide goratua exekutatzeari buruzko proposamena egin zuen.
Zera adierazi zuen [...] jaunak:
Trenbideak banantzen dituenez Buztintxuri eta Errotxapea auzoak, Lau Haizetako zubiraino joan behar da batetik bestera igarotzeko, eta nahiko urrun dago. Horren ondorioz, pertsona batzuek trenbidea gurutzatzen dute, dakarren arriskuarekin. Hainbat aldiz ikusi ahal izan du zirkunstantzia hori.
Jende asko ibiltzen da eremuan, Buztintxuritik Errotxapearantz bereziki, bertan zerbitzu gehiago daude-eta (heziketa, kirol, aisialdi zerbitzuak eta abar), eta, gainera, Iruñeko erdigunerako bidean dago.
Jarraian, Iruñeko Udalera jo nuen, proposamenaren edukiaren berri ematera, eta berau azter zezaten eskatzera.
Espedientean jaso den txostena igorri du Iruñeko Udalak, zeinaren edukia jada ezagutzen duzun.
Islatu den bezala, Buztintxuri eta Errotxapea auzoak lotzeko oinezkoentzako pasabide goratua jartzearen egokitasunari buruzkoa da proposamena, trenbideak banantzen baititu bi auzoak.
Egun, auzo batetik bestera joateko ohiko irtenbidea Lau Haizetako zubiraino joatea da, eta, horrela, trenbidearen gainetik gurutzatu. Ibili beharreko distantziaren ondorioz, [...] jaunak adierazi duenez, trenbidea gurutzatzen duten pertsona asko egongo lirateke, horrek dakarren arriskuarekin.
Iruñeko Udalak adierazi du aurrekontu ekonomikoaren egungo egoeran, eta AHTa ezartzeko aukerarekin, ez dela posible eskatutakoa betetzea.
Piztu den kontua baloratu ondoren, eta aurten edo hurrengo urteetan aurrekontuaren erabilgarritasunak ahalbidetzen duen heinean, erakunde honek balioetsi du egokia izan daitekeela aipatu bizitegi-guneen artean oinezkoak igarotzeko irtenbide gehigarriren bat bilatzea, proposamenean adierazitako terminoetan (pasabide goratua) edo antzeko terminoetan (udalaren txostenean Buztintxuri-Sanduzelai loturari buruz aipatutakoa ere egokia izan daiteke). Abiadura Handiko Trena epe laburrean ezarriko dela uste bada, behin-behinekoa izan daiteke irtenbide hori, kostua gutxitzeko asmoz segurua izateari utzi gabe.
Arrazoi hauengatik egin da gogoeta hori:
Kexan aipatutako eremuko jende mugimendua nabarmenki hazi da, ondoko garapen urbanistikoen ondorioz (Buztintxuri-Santa Engrazia, Errotxapeako alde batzuk eta baita Artikaren garapen hurbila ere).
Abiadura Handiko Trenaren ezarpena zalantzazko aukera da oraindik, ekonomiaren eta aurrekontuaren egoerarengatik bereziki, eta baliteke denboran atzeratzea aipatu azpiegituraren gauzatzea.
Pertsonen segurtasunerako arriskua dagoela egiaztatzen bada, nahiz eta horien jarduera zuhurtziagabeei egozgarria izan, eskudun herri-administrazioek neurri gehigarriak hartzeko aukera balioztatu behar dute.
[...] jaunaren idazkian adierazi den bezala, aipatu eremuak duen zerbitzu maila oraindik ezin daiteke hiriko beste eremu batzuetan dagoenarekin parekatu, segur asko nahiko berria delako, eta joan-etorriak areagotzen ditu zirkunstantzia horrek. Bada, eremu horren egoera hobetu dezake proposatu den neurriak.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, egoki ikusi dut:
Iruñeko Udalari iradokitzea, aurrekontuaren erabilgarritasunak ahalbidetu bezain laster, eta aurreikusitako AHTaren ezarpena gauzatu ez den heinean, balioetsi dezala Buztintxuri eta Errotxapearen arteko oinezko lotura hobetzea ahalbidetuko duen jardueraren bat abiaraztea.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Iruñeko Udalak gehienezko bi hilabeteko epean adierazi dezala, aginduzkoa baita, aurreko iradokizuna onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita horren inguruan hartu beharreko neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Hortaz, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia