Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La falta de transparencia en los procedimiento de autorización para la realización de cursos de euskera por personal del Complejo Hospitalario de Navarra.
Euskera
Osasun Departamentuko kontseilaria
Kontseilari jauna:
2018ko maiatzaren 25ean, erakunde honek (…) jaunaren idazki bat jaso zuen. Idazki horretan, (...) jaunak kexa bat aurkeztu zuen Osasun Departamentuan, Nafarroako Ospitale Guneko langileek euskara-ikastaroak egitea baimentzeko prozeduraren gardentasunik eza dela eta.
Idazki horretan, hauxe adierazi zuen:
Sistema horrek kalte egiten die prestakuntzarako eta karrera profesionalerako aukerei, bai eta langile askoren garapen pertsonalari ere, batik bat kontuan hartuta euskarak gero eta presentzia handiagoa duela Nafarroako gizartean eta administrazioan.
Horregatik eskatu zuen, hain zuzen ere, Osasun Departamentuak hartu beharreko neurriak hartzea, Nafarroako Ospitale Guneko langileek euskara-ikastaroak egitea baimentzeko prozeduraren gardentasuna bermatze aldera.
Horiek ikusita, erakunde honek Osasun Departamentura jo zuen, hizpidera ekarritako auziaz informazioa eskatzeko.
Jasotako txostenean, hauxe adierazten da:
«2018ko apirilaren 17an, dokumentu bat argitaratu zen Nafarroako Ospitale Guneko iragarki-taulan. Dokumentu horretan, aditzera ematen zen Euskarabideak 2018ko bigarren seihilekoko euskara-ikastaroetan izena emateko epea zabaldu zuela, maiatzaren 21etik 25era. Euskara-ikastaro horietan parte hartzeko, nahitaezkoa da Nafarroako Ospitale Guneak baimena ematea.
Iragarki horretan jakinarazten denez, izena emateko epearen aurretik, eta Nafarroako Ospitale Guneko Euskara Batzordeak eskaera guztien balorazioa egin dezan, eskaintzen diren ikastaroak egiteko interesa dutenek eskaera aurkeztu behar dute, behar bezala beteta (datu pertsonalak, data, ikastaro mota, maila) eta hurrengo goiko nagusiaren onespenarekin (ikastaroa egingo duen langilea ordezkatzea beharrezkoa den adierazi beharko du), Langileen Zerbitzuan aurkeztu ere, 2018ko apirilaren 18tik maiatzaren 3ra bitartean.
Ekainaren 21eko 195/1993 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek euskarazko ikastaroak egiteko ordu eta diru konpentsazioak eguneratzen dituenak, hauxe ezartzen du 2. artikuluan: kasu bakoitzean oporrak, lizentziak eta baimenak emateko esku duen organo berari dagokio eranskinean biltzen diren baimen ordainduak emateko eskumena, betiere zerbitzuko betebeharrak begiratzen badira eta, langilea ordezkatu behar denekoetan, aurrekontuetan diren kontsignazioen baldintzapean
.
Euskara Batzordeak kontuan hartzen ditu irizpide horiek, aurkeztutako eskaerak baloratzen dituenean. Langileen Batzordearen 2015-07-02ko osoko bilkuraren agirian izendatuta dauden sindikatuetako ordezkariek eta Nafarroako Ospitale Guneko Profesionalen Zuzendaritzako bi kidek osatzen dute batzorde hori.
Euskara Batzordeak 2018ko maiatzaren 16an egindako bilkurari dagokion agirian jasota dagoen bezala, 2018ko bigarren seihilekorako zer aurrekontu zegoen ikusi ondoren eta ordura arte aplikatutako balorazio-irizpideak oinarri hartuta, ikastaro hauek egiteko baimena eman zen:
Kontratatutako langileen artean, lehentasuna ematen zaie B2 maila eskatzen dutenei, hori baita SNS-Oko lanpostu elebidunen maila, kontuan hartuta kategoria profesionalen artean bidezko moduan banatzeko irizpidea, betiere eskatutako maila egiteko baimena aurrez eman ez bada.
Hortaz, Euskara Batzordeak emandako baimenek aurkeztutako eskaera bakoitza aztertu aurretik berariaz onartutako irizpide batzuei erantzuten diete. Hortaz, ezin da inola ere onartu baimenak esleitzeko modua guztiz arbitrarioa dela, (...) jaunak esaten duen bezala.
Bestalde, arestian esan bezala, Euskara Batzordeak eginkizun hori egin behar du, betiere zerbitzuko betebeharrak begiratuta eta, langilea ordezkatu behar denekoetan, aurrekontuetan diren kontsignazioen baldintzapean. Horregatik, Euskara Batzordearen proposamenak, ordezkapen bat egitea ez dakarten ikastaro guztiak (trinkoak nahiz epe luzekoak) onestean datzanak, bete-betean betetzen ditu bi irizpide horiek, eta ikastaro horiek egitea eskatzen duten pertsona guztien prestakuntza sustatzen du. Hortaz, ezin da ulertu sistema honek prestakuntzarako eta karrera profesionalerako aukerei kalte egiten diela.
Nafarroako Ospitale Guneko Profesionalen Zuzendaritzaren maiatzaren 18ko 725E/2018 Ebazpenak aldez aurretik onartzen eta ukatzen dizkie ebazpenaren eranskinean zerrendatzen diren Nafarroako Ospitale Guneari atxikitako langileei Gunearen baimenarekin Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutu publikoak antolatutako euskara-ikastaroak egiteko ematen diren baimenak, eta Nafarroako Ospitale Guneko iragarki-taulan horren berri argitaratzeko agintzen du».
Agerian geratu den bezala, Nafarroako Ospitale Guneko langileei euskara-ikastaroak egiteko baimena emateko prozeduraren harira aurkeztu da kexa, eta interesdunak dio ez dagoela gardentasunik eta erabakiak ez direla arrazoitzen.
Osasun Departamentuak goian jasotako txostena egin du, eta, bertan, esaten da prozedura zuzena dela.
Agintariek eta zuzendaritzako organoek euskarazko prestakuntzaren urteko planak elkarrekin prestatuko dituzte eta haiek betetzen direla begiratuko dute».
Aurreko artikulutik ondorioztatzen da administrazio publikoko langile publikoen artean euskararen ikaskuntza sustatu nahi dela, administraziora doazen herritarrek Nafarroako berezko hizkuntza hori erabiltzeko aukera izan dezaten. Alde horretatik, aipatutako foru-dekretuan ezartzen denez, administrazio publikoek beren langileek euskara herritarrekiko harremanetan erabiltzeko gero eta gaitasun handiagoa izan dezaten sustatuko dute.
Erakunde honen arabera, komenigarria izango litzakete langile publikoek aldez aurretik jakitea zer irizpide erabiltzen diren edozein ikastaro egiteko eskaerak noiz baimendu eta noiz ukatu erabakitzeko, prozesuaren gardentasunaren eta erabakien arbitrariotasunik ezaren berme objektibo gisa.
Planteatutako kasuan, Osasun Departamentuak adierazitakoa ikusirik, agerikoa da, zerbitzuko betebeharrak begiratzeari eta aurrekontuetan diren kontsignazioei (oso izaera generikoa dute kontsignazio horiek) buruzko arauetako aurreikuspenez gain, balorazio-organo batek (Euskara Batzordeak) ezarritako irizpide jakin batzuk erabakigarriak direla. Aintzat hartuta irizpide horiek materialki erregulatzaileak (ia arautzaileak) direla baimentze-prozeduran, komenigarria izango litzakete interesdunek aldez aurretik horien berri dutela bermatzea, ukapenak edo baimenak arrazoirik gabekotzat edo arbitrariotzat har ez daitezen.
Bestalde, erabakia jakinarazteko moduari dagokionez (kexan esaten da erabakia SMS baten bidez edo dei baten bidez jakinarazten dela, kasuaren arabera, baina arrazoirik eman gabe), aipatu beharra dago administrazio publikoek legezko betebeharra dutela herritarrek edo beren langileek egiten dituzten eskaerei idatzizko erantzun arrazoitua emateko (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/205 Legearen 36. artikulua, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 7. artikulua), batik bat izaera murriztailea badute edo ezesten badira. Horretaz gainera, eraginpeko langileek ezin dute horrelako erabakien aurkako errekurtsorik jarri. Hortaz, dagozkion errekurtsoak zein diren adierazi behar da.
Hori dela eta, gogorarazten dugu legezko betebeharra dela euskara-ikastaroetan parte hartzeko aurkezten diren eskaerak modu arrazoituan ebaztea, erabakiak jakinaraziz eta zer errekurtso jar daitezkeen adieraziz, batik bat erabaki horiek eskaerak ukatzen badituzte.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Etxarri Aranatzeko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia