Partekatu edukia
Hirigintza eta Etxebizitza
Gaia: Nasuvinsan hitzordu presentziala lortzeko ezintasuna.
Hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria Kontseilari andrea: 1. 2024ko apirilaren 5ean, instituzio honek (…) jaunaren idazki bat jaso zuen. Horren bidez, kexa bat aurkeztu zuen Nasuvinsan aurrez aurreko hitzordua lortzeko ezintasunagatik. Idazki hartan, hauxe zioen: a) Askotan saiatu da hitzordua lortzen Nasuvinsan 948012012 telefono-zenbakiaren bidez eta Alondegi kaleko bulegoetan aurkezturiko eskaera baten bidez, baina arrakastarik gabe. b) Etxebizitza babestuen eskatzaileen zentsuan izena emanda dago 2016tik. Denbora horretan zehar, ez zaio etxebizitzarik eman. c) Aurrez aurreko hitzordua behar du izen-emateari buruzko informazioa eskuratzeko eta, hala badagokio, hori eguneratzeko. 2. Ondoren, erakunde honek Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentura jo zuen, gai horri buruzko informazio eske. 2024ko apirilaren 30ean, bidalitako txostena jaso zen, eta espedienteari erantsi zitzaion. 3. Jasota geratu den bezala, kexak honako hauek ditu hizpide: kexagileak izan dituen arazoak Nasuvinsan aurrez aurreko hitzordua lortzeko eta, horrela, Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Zentsuan duen izen-ematearen egoera egiaztatzeko eta, beharrezkoa bada, izen-emate horretan ageri den informazioa eguneratzeko. 4. Mahai gainean jarritako kontua ez da berria, behin baino gehiagotan aztertu baita erakunde honetan. Hala, e.g., Q24/96 espedientean honako hau adierazi zen: “5. Etxebizitza babestuen eskatzaileen zentsuaren funtsezko eginkizuna bereziki zaurgarriak diren kolektiboek etxebizitza bat eskura dezatela ahalbidetzea denez, erakunde honek zera uste du: a) Zentsuan jasotako datuen eguneratzea hainbat bideren bidez gauzatzeko aukera egon behar da; eta, b) Litekeena denez aipaturiko kolektiboak osatzen dituztenek baliabiderik, ezagutzarik edo bitartekorik ez izatea beren datuak bitarteko informatikoen bidez eguneratzeko, aurrez aurreko arreta lehentasunezkoa izan behar da. Ez dagoenez zalantzarik interesdunek gaur egun hainbat bide dituztela etxebizitza babestuen eskatzaileen zentsuan beren inguruan dauden datuak eguneratzeko —telematikoki eta aurrez aurre egin dezakete—, ez dago zalantzarik gaur egun ezin zaiola erantzun aurrez aurreko arreta-eskariari. Hori dela-eta, erakunde honek egokitzat jo du Sailari gomendatzea beharrezko neurriak har ditzala Nasuvinsako bulegoetan aurrez aurreko arretaren eskariari erantzun ahal izateko. Hori kontuan izanda, orain aurkeztutako kexa ikusita, erakunde honek egokitzat jo du gomendioa errepikatzea. 5. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat: Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari gomendatzea har ditzala Nasuvinsa enpresa publikoaren bulegoetan aurrez aurreko arretaren eskari guztiari erantzun ahal izateko beharrezkoak diren neurriak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen. Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen. Adeitasunez, zure erantzunaren zain, |
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia