Partekatu edukia
Enplegu publikorako sarbidea
Gaia: La exclusión de una convocatoria para la provisión de una plaza de empleado/a de servicios múltiples de la Mancomunidad de Montes Kintoa-Quinto Real, a pesar de haber aportado toda la documentación requerida.
Enplegu publikorako sarbidea
Presidente de la Mancomunidad de Montes Kintoa-Quinto Real
Presidente jauna:
1. 2021eko irailaren 21ean, instituzio honek [...] jaunaren idazki bat jaso zuen. Horren bidez, kexa bat aurkeztu zuen Kintoa Mankomunitatearen aurrean, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat betetzeko deialditik kanpo utzi zutelako.
Idazki hartan, hauxe zioen:
a) Eskaria aurkeztu zuen zerbitzu Kintoa-Quinto Real Mendien Mankomunitatean zerbitzu anitzeko langilearen lanpostu bat lehiaketa oposizio bidez hornitzeko deialdian parte hartzeko. Lanpostua eskuratzen duenak funtzionarioa izango da eta euskaraz jakin beharko du.
d) Deialdian eskatzen zen dokumentazio guztia aurkeztu zuen. Hala ere, argitaratutako behin-behineko zerrendan baztertu gisa agertzen zen Batxilergoko tituluaren, bigarren mailako lanbide-heziketako tituluaren edo titulu baliokidearen fotokopia konpultsatua ez aurkezteagatik.
c) Alegazioak aurkezteko bost egun balioduneko epea igaro zenez, Mankomunitatearekin harremanetan jarri zen azalpen bat eskatzeko, deialdian eskatzen zen dokumentazio guztia aurkeztu baitzuen. Elkarrizketan, jakinarazi zitzaion ezin zela ezer egin.
d) Behin-behineko zerrendan euskarako azterketa egiteko eguna eta ordua zehazten ziren. Berak ez zuen azterketa hartan parte hartu. Bere izanaren ondoan azterketa egin behar zuela adierazten zuen izartxoa agertzen bazen ere, uste zuen ez zuela azterketa aurkeztu behar baztertuta zegoen bitartean. Ez du egokitzat jotzen proben deialdia egitea behin betiko zerrenda argitaratu gabe.
Hori dela eta, hautaketa-prozesuan onartzeko eskatu zuen.
2. Ondoren, erakunde honek Kintoa Mankomunitatera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:
“2021eko ekainaren 24an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Kintoa Mankomunitatearen deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez zerbitzu anitzetako lanpostu bat betetzeko, funtzionarioen araubidean eta euskarazko hizkuntza eskakizunarekin. Deialdiaren 4. oinarrian arautzen da eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, mankomunitate-buruak ebazpena emanen duela onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta ondotik Erroko eta Baztango udaletako iragarki-tauletan eta web-orrietan argitaratzeko aginduko duela, Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman eta ondoko 5 egun baliodunean izangai baztertuei aukera eman zitzaien erreklamazioak eta akatsak zuzentzeko.
Halaber, eta euskara ezagutza bete beharreko baldintza izanik, deialdira aurkeztu diren pertsonek euskara maila dutela frogatu behar dute, agiri ofiziala aurkeztuz edo proba bat gaindituz (2.C oinarria).
Abuztuaren 27an, deialdiaren oinarriak betez, Erroko eta Baztango udaletako iragarki-tauletan eta web-orrietan kalifikazio-epaimahaia eratzea eta aurkeztutako izangaien onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen. Bertan 5 egun balioduneko epea eman zitzaien baztertuei erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute„ horiek zuzentzeko. ( http://www.baztan.eus/wp-content/uploads/2021/09/Epaimahai-eraketa.-Behin-behineko-onartu-eta-baztertuen-zerrenda.pdf)
Behin behineko zerrendan, (…) baztertu gisa agertzen da deialdiaren 3.2,b oinarria ez betetzeagatik (batxilergoko tituluaren, lanbide heziketako bigarren mailakoaren edo baliokideren baten fotokopia konpultsatua). Halaber, euskara agiria ez aurkezteagatik euskara proba egin behar zuela ohartarazi zitzaion, probaren eguna iragarriz: 2021eko lrailaren l0ean, goizeko 09:00etan, Baztango Udaleko 2. solairuan.
lrailaren 22an (…) mankomunitatearen idazkariarekin hitz egin zuen azalduz, 3.2.b oinarria betetzen duela eta agiri hori aurkeztutako dokumentazio artean zegoela.
Behin 3.2.b oinarria betetzen zuela baieztatuta, jakinarazten zaio puntu hori zuzentzen ahal duela, erreklarriazioak egiteko einandako 5 egun balioduneko epea pasata egon arreri, ikusi baita administrazioaren akats bat izan dela. Edonola ere, euskararen ezagutzarik ez duela egiaztatu gogorarazi zitzaion. Hori nahitaezko baldintza izanik, eta kontuan izanda, proba egiteko deituta zegoela eta ez zela aurkeztu, azkeneko baldintza hori ezin izan da zuzendu. Adierazi zitzaion euskara proba ezin dela berarentzat bakarrik egin, izangai guziekin batera deituta zegoelako eta ez zelako aurkeztu. (…) esanetan behin behineko zerrenda berandu ikusi zuen, telefonoz aitortu zuen bezala eta Arartekoaren idatzian agerian uzten den bezala,
Are gehiago, Arartekoaren komunikazioan azaltzen denez, (…) proba ez egitea erabaki zuen, nahiz eta euskara proba egitera deituta zegoen eta euskara agiririk ez zuela aurkeztu jakin, eta hori bere erantzukizun pertsonala eta esklusiboa da. Kintoa Mankomuriitateari ez dagokio, eta ezin du zuzenbidean zuzendu, (…) hartutako erabaki pertsonal baten ondorioa.
Aipatutakoa kontuan izanik, euskara proba berarentzako bakarrik egitea deialdiaren oinarrien kontrakoa izanen litzateke, eta era berean, deialdian parte hartzen ari direnekiko diskriminatzailea. Lan deialdi publikoetan izangai guztiak berdintasunean tratatu behar dira. Euskara proba egitera deituta zegoen beste izangai guziak bezala, eta bera ez zen aurkeztu hala erabaki zuelako. Berari bakarrik azterketa egitea tratamendu berezia ematea izanen litzateke eta legearen kontra eginen luke, areago, euskara proba ez egitea bere hutsegitea izan denean.
Zuk egindako eskaerari epe barruan erantzuna eman diodalakoan, edozein iruzkin egiteko edota informazio zabalagoa emateko zure esanetara naukazu”.
3. Kexa eragin duen gaiari dagokionez, 113/1985 Foru Dekretuak (ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko araudia onesten duena) 27. eta 28, artikuluetan honako hau xedatzen du:
“27. artikulua.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdia onartu duen organoak edo bertan adierazten denak onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda onetsiko du eta zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Halaber, adieraziko du, hurrengo hamar egun baliodunetan, baztertutako izangaiek erreklamazioak egin ahal izango dituztela eta, hala badagokio, egindako akatsak zuzendu.
2. Erreklamazioak egiteko epea igaro eta horiek ebatzi ostean, aurreko apartatuan adierazitako organoak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
3. Behin betiko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeak epeen zenbaketa irekiko du, egin daitezkeen errekurtsoen ondorioetarako.
28. artikulua
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean bertan, proben tokia, eguna eta hasiera-ordua zehartuko dira, eta, hala badagokio, hautagaien jarduketa-hurrenkera zehaztuko duen zozketa publikoaren tokia, eguna eta hasiera-ordua. Zozketa horren emaitza administrazio deitzailearen iragarki-taulan, zozketa egin den tokian eta probak egiten hasteko zehaztutako tokian argitaratuko da".
Hau da, agindu horietatik honako hau ondorioztatzen da:
a) Lehenik eta behin hautagaiak behin-behinean eta behin betiko onesteko prozedura gauzatzen da.
b) Prozedura hori ebatzi ostean, onartuen behin betiko zerrenda onesteko ekitaldian bertan zehazten da probak noiz hasiko diren, eta horietara hautagai onartuak deituko dira (ez baztertuak; izan ere, hauxe baita hautagaiak onartzeko ekitaldiaren helburua: erabakitzea eskatzaile guztien artetik zein dagoen gaitua parte hartu ahal izateko).
4. Kexaren xede den kasuan, hautematen denaren arabera, 2021eko abuztuaren 26an onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen eta 5 egun balioduneko epea ezarri zen erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko. Ekitaldi berean, euskarako proba egiteko dataren berri eman zen: 2021eko irailaren 10a.
Jarduketa hori ez dator bat aurretik aipatu den Foru Dekretuak xedatutakoarekin; izan ere, hautaketaren behin betiko emaitzaren aurretik zehaztu zen noiz egingo zen lehenengo proba (alde batera utzi gabe onetsitako deialdia arautzen duten oinarrietan hala aurreikusita dagoen).
5. Egun hartan argitaratutako hautagaien zerrendan, kexa-egilea baztertuta agertzen zen (hautagai bakarra).
Baztertua izateak ez zuen ulertarazten deitutako euskarako probara deitua izan zenik (prozesuan onartutakoak dira deituak, lehen adierazi den bezala). Behin behineko baztertzea ondoriorik gabe utzi bitartean (kontrakoa adierazten duen berariazko egintza baten bidez), ezin zen ulertu interesduna proba egitera deitua izan zenik; hortaz, ezin da ondorioztatu "bere kabuz" erabaki zuela probara ez aurkeztea. Legez baztertua izan zen prozesutik, behin-behinean besterik ez bada ere, eta inguruabar horrek erabat baldintzatzen zuen egoera.
6. Aurreko guztia aintzat hartuta, erakunde honek gomendatzen du aukera ematea eskatutako proba eta, hala badagokio, hautaketa prozesuko hurrengo probak egin ditzan; izan ere, egoera hori Administrazioari soilik egotz dakiokeen akats batek sortu zuen, kexa egileak, ondorioztatzen denaren arabera, parte hartzeko gaitzen duen dokumentazioa aurkeztu baitzuen hasieratik, eta, zehazki, eskatutako titulazio akademikoa.
Aintzat hartu behar da, azkenik, Mankomunitatearen txostenean alegatutakoaren arabera, justifikatuta dagoela, aurretik arrazoitutakoagatik, proba gainerako hautagaien bestelako data batean egitea, hau da, aldez aurretik ez onartzeak justifikatuko lukeela, hori ezin baitzaio interesdunari egotzi. Eta, gainera -nahiz eta erabakigarria ez izan- aipatzen den euskarako probaren kasuan (proba hori aurreikusi zen hizkuntzaren ezagutzari buruzko betekizuna egiaztatu ahal izateko, ezagutza hori egiaztatzeko titulu bat aurkeztearen ordezko aukera gisa, eta gai/ez gai emaitza izango zuena), beste egun batean egiteak ez du hautaketa-prozesuko proba "arruntak" eta puntuagarriak bestelako egun batean egiteak duen garrantzi bera; izan ere, betekizun bat betetzen dela egiaztatzeko da, eta ez haien hautagaien lehentasun-hurrenkera zehazteko.
7. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Kintoa-Quinto Real Mendien Mankomunitateari gomendatzea kexa-egileari aukera emateko parte hartzeko eskaria egin zuen zerbitzu anitzeko langilearen lanposturako hautaketa-prozesuko probak egin ditzan, horretarako betekizun guztiak betetzen baitzituen eta hasierako baztertzea ezin baitzitzaion hari egotzi.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Kintoa Mankomunitateak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2021. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia