Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q21/906 eta Q21/951) Iruñako Udalari gomendatzea zaio klaseak amaitzean eskola-garraioko zerbitzua berma dezan, horregatik eragotzi gabe eskolaz kanpoko jarduerak amaitzean ere zerbitzu hori mantentzea, hori guztia eskola-jardunaldiari buruz Covid-19aren ondorioz hartutako neurri berezien testuinguruan.

2021 urria 15

Covid-19

Gaia: La falta de servicio de transporte escolar para los niños que no realizan extraescolares en el colegio público de Noain y en los centros educativos Auzalar y San Miguel de Orkoien.

Covid-19

Hezkuntzako Kontseilaria

Kontseilari jauna:

1. 2021ko irailaren 14an eta 27an, kexa bana aurkeztu ziren Hezkuntza Departamentuan, eskola-garraioko zerbitzuari buruz.

Kexa horietako batean, interesdun batek bere izenean aurkeztuta, Noaingo San Miguel HLHIPra joaten diren ikasleen kasua aipatu zen. Bestean, Etxauri, Valle de Ollon/Ollaran, Ciriza/Ziritza, Echarri/Etxarri, Cendea de Olza/Oltza Zendea, Iza/Itza eta Bidaurretako alkateek aurkeztuta, Orkoiengo Auzalar eta San Miguel HLHIPetara joaten direnen kasua aipatzen zen.

Kexa batean zein bestean, 2021-2022 ikasturterako Covid-19aren ondorioz eskola-jardunaldiari dagokionez hartutako neurrien testuinguruan aurkeztuak, adierazi zen ez zeudela ados eskolak amaitzean garraio-zerbitzua ez ematearekin (familia guztiek kontrakoa adostu ezean), eta eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen ez duten ikasleentzat sortzen den egoera negatiboa azaltzen zen.

2. Ondoren, erakunde honek Hezkuntza Departamentura jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

2021eko urriaren 8an jaso ziren bi txostenak, eta horietan honako hau azaltzen da:0}

a) Q21/1906 (Noaingo San Miguel HLHIP).

“Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 8ko 83/2021 Foru Aginduak ezartzen du, osasun-egoeraren arabera, ikastetxeek bi egoera izan ditzaketeela: lehenengoan, sektoreka indartutako blokeoa planteatzen da, eta bigarrenean, ikastetxeen itxiera.

Lehen egoeran, hainbat agertoki planteatzen dira: jardunaldi jarraitua, eskolaz kanpoko jarduerarik gabe; jardunaldi jarraitua, eskolaz kanpoko borondatezko jarduerekin; eta jardunaldi etena. Pandemiarik gabeko agertoki batean azken bi horiek izango lirateke ikastetxeen ohiko jardunaldiak. Noaingo San Miguel HLHIPren kasuan, jardunaldi etena izango litzateke hori.

Ikasturtearen hasiera jardunaldi jarraituarekin egin da, jardunaldi hori egokituta duten ikastetxeek egingo luketen moduan, hau da, goizeko jardunaldi bakarrean, irailean ez baita eskolaz kanpoko jarduerarik eskaintzen. Urriaren 4tik aurrera, ikastetxeek nahitaez eskaini behar dituzten baina ikasleek borondatez egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak gehituko dira.

Bestalde, Noaingo San Miguel ikastetxe publikoak herri bati baino gehiagori ematen dio hezkuntza-erantzuna, eta, beraz, eskualde izaera du. Horren ondorioz, uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren bidez ikastetxeari atxikita dauden Noain ez den herrietako ikasleek garraio- eta jantoki-zerbitzuak jasotzeko eskubidea dute.

Gainera, jardunaldi jarraitua arautzen duen araudian ezartzen eta Protokoloa onesten duen Foru Aginduan jasotzen den moduan, garraio-zerbitzua jardunaldi jarraitua ezartzeak esan nahi du, garraio-linea jakin baten (baita ikastetxe bati baino gehiagori eragiten badio ere) familia onuradun guztiek erabakitzen ez badute beren seme-alabek ikastetxeak antolatutako eskolaz kanpoko jardueretan parte ez hartzea, garraio-zerbitzua jarduera horiek amaitu ondoren eskainiko dela.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuak ezin dio erantzun (…) andreak egindako eskaerari; izan ere, garraioa arautzeko eskatzen ari da, indarrean ez dagoen arratsaldeko eskolaz kanpoko jarduerarik gabeko jardunaldi jarraituan oinarrituta, salbu eta eraginpeko eskola-garraioaren erabiltzaile guztiek eskolaz kanpoko jarduerarik ez egiteko berariazko adostu badute. Eraginpeko ikastetxeetako zuzendariak aldez aurretik jakinarazi beharko dio aho batez hartutako erabaki hori Zerbitzu Osagarrien Atalari”.

b) Q21/951 (San Miguel HLHIP eta Auzalar HLHIP, biak Orkoiengoak)

“Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 8ko 83/2021 Foru Aginduak ezartzen du, osasun-egoeraren arabera, ikastetxeek bi egoera izan ditzaketeela: lehenengoan, sektoreka indartutako blokeoa planteatzen da, eta bigarrenean, ikastetxeen itxiera.

Lehen egoeran, hainbat agertoki planteatzen dira: jardunaldi jarraitua, eskolaz kanpoko jarduerarik gabe; jardunaldi jarraitua, eskolaz kanpoko borondatezko jarduerekin; eta jardunaldi etena. Pandemiarik gabeko agertoki batean azken bi horiek izango lirateke ikastetxeen ohiko jardunaldiak. Orkoiengo Auzalar eta San Miguel HLHIPen kasuan, jardunaldi etena izango litzateke hori.

Ikasturtearen hasiera jardunaldi jarraituarekin egin da, jardunaldi hori egokituta duten ikastetxeek egingo luketen moduan, hau da, goizeko jardunaldi bakarrean, irailean ez baita eskolaz kanpoko jarduerarik eskaintzen. Urriaren 4tik aurrera, ikastetxeek nahitaez eskaini behar dituzten baina ikasleek borondatez egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak gehituko dira.

Bestalde, Orkoiengo Auzalar eta San Miguel ikastetxe publikoek herri bati baino gehiagori ematen diote hezkuntza-erantzuna, eta, beraz, eskualde izaera du. Horren ondorioz, uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren bidez ikastetxeari atxikita dauden Orkoien ez den herrietako ikasleek garraio- eta jantoki-zerbitzuak jasotzeko eskubidea dute.

Gainera, jarduera jarraitua arautzen duen araudian ezartzen den moduan, eta Protokoloa onesten duen Foru Aginduan jasotzen den moduan, garraio-zerbitzua jardunaldi jarraituan ezartzeak esan nahi du, garraio-linea jakin baten (baita ikastetxe bati baino gehiagori eragiten badio ere) familia onuradun guztiek erabakitzen ez badute beren seme-alabek ikastetxeak antolatutako eskolaz kanpoko jardueretan parte ez hartzea, garraio-zerbitzua jarduera horiek amaitu ondoren eskainiko dela.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuak ezin dio erantzun (…) aipatutako udalek egindako eskaerari; izan ere, garraioa arautzeko eskatzen ari da, indarrean ez dagoen arratsaldeko eskolaz kanpoko jarduerarik gabeko jardunaldi jarraituan oinarrituta, salbu eta eraginpeko eskola-garraioaren erabiltzaile guztiek eskolaz kanpoko jarduerarik ez egiteko berariazko adostu badute. Eraginpeko ikastetxeetako zuzendariak aldez aurretik jakinarazi beharko dio aho batez hartutako erabaki hori Zerbitzu Osagarrien Atalari.

Honekin batera doa 2021eko urriaren 4an udalek egindako kontsultaren erantzuna”.

3. Islatuta geratu da aurkeztutako kexak Noaingo eta Orkoiengo ikastetxeetako ikasleei ematen zaien eskola-garraioko zerbitzuari lotuta aurkezten direla, Covid-19aren ondorioz 2021-2022 ikasturtean eskola-jardunaldiari lotuta hartutako neurrien testuinguruan.

Noaingo eta Orkoiengo ikastetxeetako ikasleen kasuei lotuta daude kexak, baina antzeko beste egoera batzuen adierazgarri izan daitezke.

Desadostasuna egoteko arrazoia honako hau da: eskolaz kanpoko borondatezko jarduerekin jardunaldi jarraituko erregimena ezarri ostean, ez da garraio-zerbitzua (itzulera) ematen jarduera horiek bukatu arte, salbu eta familia guztiek adosten badute eskolak amaitzean egingo dela. Horren ondorioz, eskolaz kanpoko jardueretan parte hartu nahi ez duenak ezin du itzuli autobusez klaseak amaitzean.

4. Hezkuntzaren arloko legeriaren arabera, eskola-garraioaren zerbitzua eskolatzearen zerbitzu osagarria da.

Zerbitzuaren izaera dela eta, beharrezkoa dirudi garraio-ibilbideak eskola-ordutegiaren edo -jardunaldiaren arabera antolatzea, hau da, eskola-orduen hasiera- eta amaiera-orduaren arabera.

Hori oinarri hartuta, erakunde honen ustez, kasu honetan gertatzen den moduan Covid-19aren ondorioz ikastetxeetako jardunaldi-erregimen arrunta aldatu egin bada (jardunaldi jarraituko erregimena ezarri da, eta eskolen ostean eskolaz kanpoko jarduerak egiten dira, zeinak derrigorrez eskaini behar diren, baina borondatezkoa dira), beharko litzateke garraio-zerbitzua errealitate berri horretara egokitzea; horrela, garraiatutako ikasleek, hala nahi izatekotan, klaseak amaitzean etxera itzultzeko aukera izan dezaten. Aukera hori interesdun guztiek hala erabakitzearen menpe uztea, erakunde honen iritziz, bidegabeko baldintzatzailea da; izan ere, Administrazioak egokitu behar ditu bere zerbitzuak ezarri duen ordutegi-araubide berrira.

Hortaz, arratsaldera arte ikastetxean geratu nahi dutenentzat eskainitako eskolaz kanpoko jarduerak amaitzean ere zerbitzua mantendu arren, beharrezkoa da jarduera horietan parte hartu nahi ez dutenen itzulera bermatzea.

5. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

Hezkuntza Departamentuari gomendatzen zaio klaseak amaitzean eskola-garraioko zerbitzua berma dezan, horregatik eragotzi gabe eskolaz kanpoko jarduerak amaitzean ere zerbitzu hori mantentzea, hori guztia eskola-jardunaldiari buruz Covid-19aren ondorioz hartutako neurri berezien testuinguruan.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Hezkuntza Departamentuak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2021. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.

Adeitasunez, zure erantzunaren zain,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia