Partekatu edukia
Trafikoa eta bide-segurtasuna
Gaia: Los problemas que ocasiona a la autora de la queja un vehículo que, ocasionalmente, está estacionado en las inmediaciones de su domicilio.
Trafikoa eta bide segurtasuna
Bakaikuko Alkatea
Alkate jauna:
1. 2021eko martxoaren 30ean, instituzio honek idazki bat jaso zuen. [...] andererena, Bakaikuko Udalaren aurka, ez ziotelako jakinarazi auzotar batek aparkaldi desegokia egin zuela-eta egindako jarduketen berri, udalari jakinarazi baitzion.
Idazki hartan, hauxe zioen:
a) 2021eko otsailaren 24an idazki bat zuzendu zuen Bakaiku Udalarengana hurrengoa azaltzen; bere etxe ondoko kalean, elizara igotzen dena, bizilagun batek behin baino gehiagotan bere kotxea aparkatzen du eta kale horretatik ibiltzea eragozten du.
b) Idatzia aurkeztu eta hamabost egun beranduago, erantzunik ez zuenez, email bat bidali zuen udaletxera, bere gaiaren izapidea ezagutarazteko. Honela, telefonoz hitz egin zuen idazkariarekin eta gaia kotxearen jabearekin konpontzear zegoela adierazi zuen, jabea eta alkatearen arteko bilera batean.
c) Jasotako informazioa kontuan hartuz, behin bilera hori pasa eta gero, bilera horretan adostutakoa ezagutzea eskatu zuen. Hala ere, oraindik ez du erantzunik jaso.
Honengatik guztiagatik, alde batetik, bere instantziari erantzuna ematea eskatzen du eta, bestetik, azaldutako arazoari buruzko informazioa eskatzen du.
2. Ondoren, erakunde honek Bakaiku Udaletxera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:
“1.-Udal honetan bi mezu elektroniko jaso zituen interesdunak otsailaren 24an eta martxoaren 15ean. Horien kopia erantsi da I. eranskin gisa.
2.- Telefonoz, interesdunari adierazi zitzaion bizilagun hori une jakin eta berezietan ari zela autoa hor aparkatzen; bizilagun hori une horretan jasaten ari zen familia-egoera zela eta.
Era berean, interesdunari jakinarazi zitzaion alkateak edo Udaleko kideren batek auzokoari bere kexaren berri emango ziola, behar bezala, horretarako aukerarik balego.
3.- Ibiligailu hori ia ez dago aparkatua egunez.
4.- Autoa leku horretan uzteak ez die oztoporik hartzen ez oinezkoei ez beste ibilgailuei.
Horregatik guztiagatik, udal honek uste du interesdunak egiten duen kontakizuna ez datorrela bat zehatz-mehatz errealitatearekin, gertakariak lehen azaldutakoak baitira.
Nolanahi ere, udal honek kontuan izango du gertatutakoa eta neurri egokiak hartuko ditu herritarren eskaerei erantzuten jarraitzeko.” .
3. 2021eko apirilaren 27an, jasotako txostenaren kopia bat igorri zitzaion interesdunari, egokitzat hartzen zituen alegazioak aurkez zitzan.
Kexa egin duenak idazki bat aurkeztu du erakunde honetan, honako alegazio hauek biltzen dituena:
“a) Alde batetik, Udalak adierazitakoari dagokionez, hau da, mintzagai dugun ibilgailua ez dagoela ia egun osoan leku horretan aparkatuta, adierazi du baietz, bera 23:00ak aldera bere etxera iristen den unean aparkatuta egoten dela, eta beste ibilgailu batzuei bidea oztopatzen diela, bere kasuan gertatzen den bezala, Udalak zentzu horretan adierazi duenaren aurka, hau da, ez diela pasabidea oztopatzen ez oinezkoei ez herriko beste ibilgailuei.
Horrekin loturik, hori frogatzen duten zenbait argazki aurkeztu ditu interesdunak.
b) Bestalde, Udalak dioen interesdunari emandako informazioari dagokionez, adierazi du berak telefonoz deitu zuela Udalera, arazoaren berri emateko bidalitako mezuen ondoren, eta idazkariak esan zion bakarra izan zela alkatea harremanetan jarri zela ukitutako pertsonarekin gaia aztertzeko, eta udaleko beste kide bat interesdunarekin harremanetan jarriko zela gaiari buruzko informazioa emateko; gaur egun, ordea, oraindik ez da horrelakorik gertatu.
c) Argi utzi du bera ez dagoela eremu horretan ibilgailuak aparkatzearen aurka, baizik eta salatzen du jarraibide zehatz batzuk ez izatea, jakiteko leku horretan nola aparkatu behar den eta zer distantzia utzi behar den, beste ibilgailu batzuei buelta ematea ez eragozteko”.
4. Adierazi den bezala, beraz, noizbehinka bere etxetik gertu aparkatuta egoten den ibilgailu batek interesdunari eragiten dizkion arazoekin dago lotuta kexa hori.
Kexaren egileak adierazi du Bakaikuko Udalera jo duela egoera horren berri emateko eta eskatu duela jarraibide zehatz batzuk emateko inguru horretan ibilgailua nola aparkatu behar den jakiteko, beste ibilgailu batzuei buelta ematen uzteko. Era berean, interesdunak adierazi du esan ziotela berekin harremanetan jarriko zirela gaia aztertzeko, eta oraindik ez dela horrelakorik gertatu.
Bakaikuko Udalak, bestalde, transkribatutako txostena bidali du. Bertan adierazi du kexan aipatzen den ibilgailu hori oso noizbehinka aparkatzen dela leku horretan, eta sortutako gaiaren inguruan egindako jarduerak azaldu ditu.
5. 4/2000 Foru Legeak (uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa) erakunde honi eskumena ematen dio bai zerbitzu publikoen funtzionamenduari buruzko iradokizunak egiteko eta bai partikularren interes bidezkoak eta Administrazio Publikoen jarduna uztartuko dituzten irtenbideak proposatzeko, bitartekotza egiteko ahaleginean, erakunde honi dagokion eginkizun publikoa betez.
Horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 20. artikuluaren bigarren atalak honako hau ezartzen du: “Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak, indarrean dagoen legediarekin bat, adiskidetze edo akordio formulak ere proposatzen ahalko dizkio ukituriko departamentuari, organismoari edo erakundeari, kexen ebazpen positiboa eta azkarra errazteko”.
Kasu honetan, erakunde honek ikusi du ez datozela bat kexa eragin duten gertakarien inguruko bertsioak, eta interesdunak Udaleko ordezkariren bat berarekin harremanetan ez jarri izana adierazi duela, bere etxebizitzaren inguruan ibilgailu bat aparkatuta egoteari buruz dagoen informazioa emateko, bira egitea oztopatzen baitio, eta inguruan aparkatzeko irizpide zehatzak azaltzeko.
Horregatik, erakunde honi esleitutako adiskidetze eginkizuna eta aldeen arteko desadostasunak ikusita, egoki ikusten da Bakaikuko Udalari iradokitzea jar dadila harremanetan kexaren egilearekin, kexaren idazkian azaldutako kontuak argitzeko, bere etxebizitzaren inguruan noizbehinka ibilgailu bat aparkatuta egoteari dagokionez.
6. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Bakaikuko Udalari iradokitzea jar dadila harremanetan kexaren egilearekin, kexaren idazkian azaldutako kontuak argitzeko, bere etxebizitzaren inguruan noizbehinka ibilgailu bat aparkatuta egoteari dagokionez.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Bakaikuko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2021. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia