Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q21/120) Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari gomendatzen zaie gai honetan eskumena duten administrazioei arindu ditzaten beharrezkoak diren araudi-aldaketak egiteko prozedurak, bakoitzak bere eremuan (tokikoa edo forala); eta, aldi berean, ezar ditzatela autokontsumorako eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak jartzearen aldeko administrazio-irizpideak.

2021 apirila 19

Energia eta ingurumena

Gaia: Las diferentes trabas que se encuentran las personas interesadas en la colocación sobre las cubiertas de sus viviendas de instalaciones fotovoltaicas de autoconsumo.

Energia

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Kontseilaria

Kontseilari jauna:

__________________________________________

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaria

Kontseilari anderea:

__________________________________________

Lurralde Kohesiorako Kontseilaria

Kontseilari jauna:

__________________________________________

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Kontseilaria

Kontseilari jauna:

__________________________________________

Kultura eta Kirol Kontseilaria

Kontseilari anderea:

__________________________________________

Garraldako Alkatea

Alkate jauna:

__________________________________________

Garesko Alkatea

Alkate jauna:

__________________________________________

Obanosko Alkatea

Señora Alcaldesa:

__________________________________________

Nafarroako Udal eta Kontzejuen federazioa

Presidente jauna:

2021eko otsailaren 5ean instituzio honek Metallbauen Solar S.L.-k aurkeztutako idazki bat jaso du. Idazki horretan kexa bat aurkezten du. Bere kexa pertsona batzuei haien etxeko estalkietan autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak jartzeko baimena ukatzeagatik ipini du.

Kexaren egileak aipatu du zenbait udaletxetan (hala nola, Gares, Garralda eta Obanosko Udalaek) zenbait zailtasun jartzen zituztela, besteak beste, instalazio horietarako gehiegizkoak eta neurriz kanpokoak zirela uste zuen, kasuan kasuko udal-ordenantzetan oinarrituta.

Kexaren egileak adierazi zuen Foru Komunitateko Administrazioko zenbait ataletara eta tokiko erakundeetara jo zuela arazo honen harira, eta honako hau eskatu zuen:

a) Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legearen onarpena bultzatu dadila, lehenbailehen indarrean jar dadin; eta, horrela, denek gauzatu ahal izan dezaten energia autoekoizteko eta jasangarriagoak izateko eskubidea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Udal guztien artean koordinatzea, ikus dezaten obra-lizentziaren baimena nola eman, udal-ordenantzak aldatuz, udalerri eta kontzejuetako edozein lekutan etxebizitzen estalkien gainean autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak jarri ahal izateko.

c) Aurreikusten bada Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legearen onarpena luzatu egingo dela, azter dezatela epe laburrean alternatibaren bat horrelako instalazioak egin ahal izateko.

2. Erakunde honek Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentura, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura, Lurralde Kohesiorako Departamentura, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, Garesko Udalera, Garraldarako Udalera eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioara zuzendu da, haiei aipatutako asuntoari buruz informazioa eman zezaten.

Erakundeak, eskatutako txostenak jaso zituen eta haien kopia igorri zaio interesdunari.

3. Ikusten denez, pertsona interesdunek haien etxebizitzen estalkietan autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak jartzeko dituzten eragozpenak direla-eta aurkeztu da kexa.

Kexan, horrelako instalazioak jartzeko lizentzia ukatu duten udal jakin batzuen kasu zehatz batzuk azaltzen dira. Eta, horren harira, arau-esparru orokor bat eskatzen da, autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak jartzea erraztuko duena, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legearen proiektuaren onartzea arinduz.

4. honek ikusi du, kexan aipatzen diren administrazioek, jasotako txostenetan, autokontsumorako instalazio fotovoltaikoen aldeko jarrera erakusten dutela, baina txosten batzuetan adierazten dela kasu batzuetan ez dela posible instalazioak jartzea, gaur egun indarrean dagoen araudia betez (funtsean, arrazoi urbanistikoak aipatzen dira, bai eta ondare historiko-kulturala babestekoak ere).

5. Kexan aipatzen den gaiari lotuta, aipatu behar da duela gutxi aldatu dela Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Foru Legearen testu bateginaren, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutakoaren, 192. artikulua.

Aldaketa horren helburua da eguzki-energia autokontsumorako aprobetxatzeko instalazioek ez dezaten behar aldez aurretik obra-lizentzia, eta nahikoa izatea erantzukizunpeko adierazpen bat edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztea. Dena den, zenbait salbuespen ere ezartzen dira, eta obra-lizentzia beharrezkoa izango da zenbait kasutan (interes kulturala duten ondasuntzat jotzen diren edo katalogatu dauden eraikinetan instalazioak jartzeko, instalazioak eraikinaren zimenduei edo egiturari eragiten badiote, edo ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duen instalazioa bada).

Aldaketa horren zioen azalpenean hau adierazten da: “Urriak 5eko 15/2018 Errege Dekretu-Legea, trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriei buruzkoa, onartzea energiaren autokontsumoaren abialdiaren hasiera da, bereziki azken kontsumitzaileen autokontsumoarena.

Trantsizio energetikoaren aldeko apustua ezinbestekoa eta premiazkoa da. Hortik abiatuta, eta kontuan hartuta egun bizi dugun merkatu elektrikoko prezioen gorakada, autokontsumo elektriko berriztagarria ezinbesteko elementua da kontsumitzaileak energia garbiagoa eta merkeagoa lortu ahal dezan.

Aipatutako dekretu-legea onartu den arte, autokontsumoaren hazkundea oso txikia zen, hainbat oztopo baitzituen, autokontsumoa zailtzen zuten, horretarako gogoa kentzen zuten edo ekonomikoki bideraezina egiten zuten oztopoak. Oztopo horietako bat hau izan da: ezinbestekoa izatea administrazio-baimen bat lortzea, udaleko obra-lizentzia bat. Izan ere, horrek asko luzatzen du tramitazioa, eta, horrela, autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak behar bezala ezartzea galarazi da.

Autokontsumo berriztagarria ezartzeak energiaren faktura berehala jaisteko aukera emango die hori instalatzen dutenei; baina, horrez gain, merkatu handizkariari egiten zaion energia-eskaria murriztuko da, eta, horrekin, energia elektrikoaren merkatu handizkarian prezioak ez igotzen edo jaisten lagunduko du, baita ingurunearen baldintzak hobetzen eta hidrokarburoen inportazioa gutxitzen ere, ordainketa-balantza hobetuz”.

6. Erakunde hau bat dator administrazio eskudunek eguzki-energia aprobetxatzeko autokontsumorako instalazioen aldeko txostenetan adierazitakoarekin, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurritzat jotzen baita, bai eta energiaren faktura merkatzeko modutzat ere. Eta horixe bera adierazi du Nafarroako Parlamentuak berriki Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzaren Foru Legearen testu bategina aldatzean.

Horregatik, egokitzat jotzen da gai honetan eskumena duten administrazioei iradokitzea arindu ditzaten beharrezkoak diren araudi-aldaketak egiteko prozedurak, bakoitzak bere eremuan (tokikoa edo forala); eta, aldi berean, ezar ditzatela autokontsumorako eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak jartzearen aldeko administrazio-irizpideak.

7. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

Iradokitzen zaie gai honetan eskumena duten administrazioei arindu ditzaten beharrezkoak diren araudi-aldaketak egiteko prozedurak, bakoitzak bere eremuan (tokikoa edo forala); eta, aldi berean, ezar ditzatela autokontsumorako eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak jartzearen aldeko administrazio-irizpideak.

Erabaki hori adierazita, aipatutako Foru Legearen 34.2 artikuluaren xedeetarako onarturik, gai honetan egin dudan esku-hartzea amaitutzat jotzen dut, eta kexaren egileari ere jakinaraziko diot.

Hala ere, horri buruzko oharren bat egin nahi baduzu edo onartzen ez duzula adierazi nahi baduzu, 34.2 artikuluan aipatzen den gehieneko bi hilabeteko epean egin dezakezu, eta bertan adierazten diren ondorioak izango ditu, hau da, 2021 urteari dagokion txostenean sartuko da kasua.

Adeitasunez,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia