Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La disconformidad de los autores de las quejas con la reducción de plazas en euskera en las Escuelas Infantiles del Ayuntamiento de Pamplona-Iruña.
Euskera
Iruñeko Alkatea
Alkate jaun txit gorena:
Kexak jasotakoan, erakunde hau Iruñeko Udalari zuzendu zitzaion haien edukiaren berri emateko eta sortutako arazoei buruzko informazioa eskatzeko.
Eskaera horri erantzunez, Iruñeko Udalak hiru kexak artxibatzeko eskatu zuen, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen (Nafarroako Foru Erkidegoaren Arartekoarena) 23.2 artikuluan arrazoitzen direla irizten baitio.
Halaber, toki-erakundeak hau gaineratu zuen:
Dena den, eta are gehiago, Udalak, 2020ko urtarrilaren 20an, kontratu bat formalizatu du […] enpresarekin, helburu duena ikerketa soziologiko bat egitea, inkesta baten bidez, Haur Hezkuntzarekin lotuta Iruñeko 0tik 3ra urte bitarteko haurren familien eskaera ezagutzeko eta eskaera horrek udaleko eskaintzarekin nola bat egiten duen ikusteko. Ikerketa horren emaitzaren arabera hartuko dira egoki iritzitako neurriak, baina auzi horrek ez du zerikusirik Epaia betetzearekin eta egindako kexarekin eta, noski, ondorioak geroago ikusiko dira.
Iruñeko Udalak aipatutako uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 23.2. artikuluak hau xedatzen du:
Epai irmoa jaso duten edo ebazpen judizialaren zain dauden kexak banan-banan aztertzen ez da hasiko Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa, eta azterketa eten eginen du, baldin eta kexak aztertzen hasi ondoren interesatu batek salaketa, kereila, demanda edo errekurtso bat aurkezten badu auzitegi arruntetan, edo horietan autoak irekitzen badira
.
Zernahi dela, horrek ez du eragotziko agertutako kexetan aurkeztu arazo orokorrak ikertzea. Beti ere, Foru Administrazioari zuzendutako eskaerak eta errekurtsoak hark, behar den denboran eta moduan, berariaz ebatz ditzan zainduko du arartekoak
.
Arauak botere-banaketaren printzipioari erantzuten dio eta erakunde honen aurrean aurkeztutako kexa baten xedeak eta prozesu judizial batekoak guztiz bat egiten dutenean aplika daiteke.
Esku artean ditugun hiru kexen kasuan, ez dago halako bat egiterik, ez baitute auzitan jartzen ez Justizia Epaitegietan errekurtsoa jaso duen eta egun ebazpen judizialaren zain dagoen udal jarduketa jakin bat, ez aurkaratua izan den eta ebazpen irmoa jaso duen administrazio egintza bat.
Bestalde, bat etortze hori hautemango balitz ere (esan bezala, ez dago halakorik erakunde honen iritziz), uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak kexa horietan planteatutako arazo orokorrak ikertzeko eskumena ematen dio Nafarroako Arartekoari. Kasu honetan, aipatutako hiru kexek, berez, izaera orokorreko eztabaida bat pizten dute; izan ere, aipatu denez, interesatuek, egoera juridiko indibidualizatu baten onarpena eskatu gabe, 0-3 urte bitarteko haur-eskoetan euskarazko plazen eskaintzarekiko eta Iruñako udal-mugartean horien banaketarekiko desadostasuna eta kezka adierazten dute, eta bi auzi horiek ezin dira prozesu judizial jakin batekin berdindu, haien orokortasunaren ondorioz eta diskrezionaltasun maila bat daukan eta denboran etengabe burutzen den antolaketa-ahalmen administratibo bati erantzuten diotelako.
Nahiz eta egia izan deskribatutako azken bi kexek aurreko udal eskaintza bati buruzko epai baten betetzea aipatzen dutela, kexak sustatu dituzten pertsonek, azken buruan, beren seme-alabak euskaraz eskolatzeko asmoa izanik, hizkuntza horretan 0-3 tarterako hezkuntza-eskaintzarik gabe geratu diren gurasoentzako eredu egoki bat ezartzeko eskatzen dute (kasu hauetan Iruñeko hegoaldean, Lezkairun eta Iturraman), edo familien eskaerari benetako erantzuna emango dien ikerketa bat egiteko.
Izaera orokorreko arazo baten aurrean gaudela adierazten du, halaber, 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familien eskola-eskaerari buruzko inkesta bat egiteari buruzko udal txostenaren edukiak. Egoera horren gainean gizonezko batek eta bi emakumezkok planteatutako kexek inkesta horren xedera eta helburura garamatzate (eskaeraren eta har litezkeen ondoriozko udal erabakien azterketa), eta ez administrazio egintza jakin baten baliagarritasunari buruzko eztabaida batera, ez eta emandako epai bat era egokian edo desegokian betetzen ari den eztabaidatzera ere. Hiru kexetan adierazitakoak eztabaida hori gainditzen du.
Euskararen Foru Legeak, bere oinarrizko helburuen artean jasotzen du euskararen erabilera eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun-, mailakatze- eta errespetu-irizpideei jarraiki, Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren arabera [1.2. artikulua, c) hizkia].
Helburu horren harira, aipatutako foru legearen 19. artikuluak onartzen du herritar guztiek dutela hezkuntza maila desberdinetan irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz izateko eskubidea, ondoko kapituluetan ezarritako eran.
Eta, aurreikuspen hori zehazte aldera, 25. artikuluak, eremu mistoko hezkuntzari buruzkoak (eta Iruñako udalerria eremu horretakoa da), hau aurreikusten du:
Esku artean dugun kasuan, aipatutako lege-manuetan adierazitakoa kontuan hartuta eta jasotako kexak ikusita, erakunde honi egokia iruditzen zaio Iruñeko Udalari gomendatzea aitzat har dezala beren seme-alabak beren aukerako hizkuntzan eskolatu nahi dituzten gurasoen eskubidea, hiriko eremuetan zentroak, lerroak edo plazak era egokian banatuta, eskaeraren arabera.
Lurralde-banaketa horri buruz, erakunde honi nabarmena iruditzen zaio, hainbat auzo eta oinarrizko zerbitzuen hornidura deszentralizatuak (gizarte-, osasun-, eskola-… zerbitzuak, haien titulartasuna dena izanik ere) dituen Iruñearen moduko udalerri batean, hurbiltasunaren elementua garrantzi bereziko faktorea dela zerbitzuaren hartzaile diren herritarrentzat, 0-3 urte bitarteko haur-eskolen kasuan.
Horrenbestez, eta uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1 artikuluak aitortzen dizkion eskumenekin bat etorriz, Nafarroako Arartekoak beharrezkotzat jo du honako hau:
Iruñako Udalari gomendatzea, aintzat hartzeko, 0-3 urte bitarteko haur-eskoletan, gurasoek beren seme-alabak nahi duten hizkuntzan eskolatzeko duten eskubidea, eta, hiri-eremuetan, beharrezko deritzon moduan, zentroen, lerroen edo plazen banaketa egokia ezartzeko, eskubide horri eta hurbiltasun-printzipioari erantzuteko, hori guztia eskaera kontuan hartuta.
Uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko (Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa) 34.2. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da Iruñeko Udalak jakinaraztea, aginduzkoa denez, gehienez ere bi hilabeteko epean, erabaki hau onartu duen eta, hala bada, erabakia betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak Arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2020. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan horren berriematea, Nafarroako Arartekoaren ustez berez posible izan arren aldeko jarrera hori izan ez duen administrazio publikoa berariaz aipatuta.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia