Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La disconformidad con la forma de valorar el conocimiento del euskera en una convocatoria para la provisión de una plaza de Servicios Múltiples para el Ayuntamiento del Valle de Egüés-Eguesibar.
Euskara
Eguesibarko alkatea
Alkate anderea:
2019ko abenduaren 4an, instituzio honek idazki bat jaso zuen. […]rena, Administrazioa Euskaraz Taldearen ordez, bertan adierazten zuen zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostu bat betetzeko deialdian merezimenduak baloratzeko moduarekin ados ez zaudela.
Idazki hartan, hauxe zioen:
Eguesibarko udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzeko udal-ordenantzak honako hau dio 17. artikuluan:
“Euskara baloratuko da, merezimendua dela ezartzen denean, lanpostuaren eginkizun bereziengatik euskaldunekin komunikatu beharra gertatzen ahal denean, eta euskaraz mintzatzeko eskubidea bermatze aldera.
Horregatik, deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko dira lanpostu bakoitzerako behar diren merezimenduak eta haien artean euskaraz jakitea, euskaldunekin komunikatu beharra gertatzen denean, aipatu eskubide hori bermatze aldera.
Herritarrekin harreman zuzenik ez duten lanpostuetan, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) % 3ko balorazioa izanen du euskarak. Herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuetan, berriz, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) % 6ko balorazioa izanen du euskarak”.
Euskara jakiteagatik, gehienez ere, 3 puntu.
Lehiaketa-aldian gehienez 20 puntu erdiets daitezkeenez, euskara jakitearen abantaila baliogabe gera daiteke.
Horrenbestez, zure iritziz, euskararen balorazioa gutxiesten da.
Azaldutako guztia kontuan harturik, Eguesibarko Udalak gainerako merezimenduei deialdiko puntu guztien % 97ren balorazio baliokidea ematea eskatu zenuen, ordenantzan jasotakoa betez.
Ondoren, erakunde honek Eguesibarreko Udaletxera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:
“Lehiaketa-aldiko hainbat merezimendu haztatuta, ez da ezein araudi bete gabe uzten. Kexaren idatzian aitortzen den bezalaxe, euskara jakiteari ematen zaion balorazioarekin (deialdiko puntu guztien % 3, beste ehuneko bat izan daitekeen eztabaidatu gabe), bete egiten da Eguesibarko udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzeko udal-ordenantza (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 20. zk, 2013/01/13); ordenantza horretako 17. artikuluan, zehazki, honela jasotzen da:
“Euskara baloratuko da, merezimendua dela ezartzen denean, lanpostuaren eginkizun bereziengatik euskaldunekin komunikatu beharra gertatzen ahal denean, eta euskaraz mintzatzeko eskubidea bermatze aldera.
Horregatik, deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko dira lanpostu bakoitzerako behar diren merezimenduak eta haien artean euskaraz jakitea, euskaldunekin komunikatu beharra gertatzen denean, aipatu eskubide hori bermatze aldera.
Herritarrekin harreman zuzenik ez duten lanpostuetan, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) % 3ko balorazioa izanen du euskarak. Herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuetan, berriz, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) % 6ko balorazioa izanendu euskarak”.
Hala, artikulu horretan hau eskatzen da, soil-soilik: euskara jakitea baloratzea, deialdiko puntu guztien ehuneko baten bidez. Deialdia horretan, 100 puntu erdiets daitezke gehienez, eta euskara jakitearen balorazioa, hain justu, bat dator Ordenantzan jasotako ehunekoarekin.
Kexa-egileak adierazitako inguruabarrek ez diote eragiten, inolaz ere, egiazkotasunari, euskararen ezagutza bat baitator Ordenantzan jasotakoarekin. Gainerako merezimenduen eta oposizioko proben balorazioari dagokionez, organo eskudunari dagokio, bere ahalmenak eta eskubideak gauzatuz, oinarriak onartzean beharrezko eta egoki ikusten duen haztapena ezartzea, betiere arauek zehaztutako mugen barruan, eta horiek urratu gabe.
Horrenbestez, lehiaketa-aldiko balorazio- eta haztapen-aukera ugariren artean, organo eskudunak oinarrietan jasotzen dena aukeratu du, eta aukera horrek ez du urratzen inongo xedapenik. Kexa-egileak proposatutako aukera izan zitekeen organo eskudunak, bere ahalmenak baliatuz, oinarriak onartzean hauta zezakeen haztapen-aukera bat −beste hainbat bezala−, baina aukera hori onartu ez izanak ez dakar, ezinbestean, egindako haztapena aldatu beharra, kexa-egileak adierazten duen moduan.
Aurreko kexa batean (Q.17/539), Udal honetako aurreko alkatetzak (nire aurretik karguan izan zen alkateak) honako hau adierazi zuen: jakinarazi da deialdiaren oinarriak onartzeko ahalmena duen organo eskudunak erabaki duela, kexa eragin duen deialdiaren hurrengoetan, oposizio- eta lehiaketa-aldiko puntuazioa baloratzea (euskara baztertuta) deialdiko puntu guztiak lortzeko euskara jakitea ezinbestekoa den puntuaziora iritsi arte. Aurrerantzean ere, irizpide hori izanen da, printzipioz
. Alabaina, alkatetza hau ez dator bat irizpide horrekin, deialdiaren oinarrietan jasotako haztapena egokia dela uste baitugu −beste hainbat aukera bezala−, eta, beraz, ez duela inongo xedapenik urratzen".
Aurkeztutako kexan argi ikusi denez, Eguesibarko Udalean askotariko eginkizunetarako langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian euskararen balorazioa egin beharreko moduak eragin du kexa.
Kexa-egilearen arabera, Eguesibarko udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzeko udal-ordenantzak ezartzen du euskararen balorazioak deialdian esleitutako puntu guztien % 3 izan behar duela, eta gainerako merezimenduen balorazioak, puntu guztien % 97. Kexa eragin duen deialdian, ordea, euskarari % 3ko balorazioa eman arren, lehiaketa-aldirako zehaztutako puntu guztiak lor daitezke euskararen ezagutza egiaztatu beharrik izan gabe.
Eguesibarko Udalak, bestalde, bere txostenean azaldu du kexa eragin duen deialdian euskararen ezagutza baloratzeko aukeratu duten modua zuzena dela, beste hainbat aukera bezala, eta, beraz, ez duela inongo xedapenik urratzen.
Eguesibarko udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzeko udal-ordenantzak hau agintzen du 1. artikuluan: Ordenantza honen xedea da euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea, Udalaren eskumeneko esparru guztietan
.
Normalizazio eta sustapen helburu horiek lortzeko, 2. artikuluan esaten da aipatu 1. artikulu horretan adierazitakoa lortzeko bide espezifiko bat dela euskararen balorazioaren ehunekoa zehaztea euskara lanpostu baterako nahitaezkoa ez den kasuetan.
Era berean, 6. artikuluak hau dio: Herritarrek Eguesibarko Udalarekin euskaraz aritzeko eskubidea dute
. Horri dagokionez, ordenantza horren 8. artikuluan hau esaten da: Herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko, behar bezala adieraziko da langileen eta lanpostuen euskara-maila, eta hura erabiltzeko pizgarriak ezarriko
.
Bestalde, 16. artikuluak esaten du euskara jakitea nahitaezkoa ez bada enplegu publiko batean aritzeko, merezimendua izanen dela, eta 17. artikuluan adierazten da nola egin balorazio hori:
“Euskara baloratuko da, merezimendua dela ezartzen denean, lanpostuaren eginkizun bereziengatik euskaldunekin komunikatu beharra gertatzen ahal denean, eta euskaraz mintzatzeko eskubidea bermatze aldera.
Horregatik, deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko dira lanpostu bakoitzerako behar diren merezimenduak eta haien artean euskaraz jakitea, euskaldunekin komunikatu beharra gertatzen denean, aipatu eskubide hori bermatze aldera.
Herritarrekin harreman zuzenik ez duten lanpostuetan, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) % 3ko balorazioa izanen du euskarak. Herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuetan, berriz, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) % 6ko balorazioa izanen du euskarak”.
Aurreko manuetatik ondorioztatzen da Eguesibarko Udalaren asmoa dela euskara sustatzea eta normalizatzea bere eskumen esparruan, eta, horretarako, besteak beste, espezifikoki baloratu behar du euskara jakitea, jakite hori nahitaezkoa ez den lanpostuetan sartzeko.
Erakunde honen iritziz, kexa eragin duen deialdian euskararen ezagutza baloratzeko moduak ez du betetzen Eguesibarko udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzeko udal-ordenantzako 17. artikuluan xedatutakoa, lehiaketa-aldiari esleitutako puntu guztiak lor baitaitezke euskararen ezagutza egiaztatu beharrik gabe, eta, beraz, horrek indargabetu egiten baitu haren ezagutza merezimendutzat baloratzea.
Ordenantzako manu horretan xedatzen denez, deialdiko puntu guztien (% 100) % 3ko balorazioa izan behar du euskarak; beraz, % 3 hori kenduta, gainerako puntuak puntu guztien % 97 soilik izan daitezke.Irizpide bera aplikatu behar da euskararen ezagutzak % 6ko balorazioa izanen duen lanpostuetan.
Adibidez, bi hautagaik gehienezko puntuazioa lortuko balute esperientziaren eta prestakuntzaren ataletan (hamabost eta bost puntu, hurrenez hurren), eta hautagai horietako batek euskara dakiela egiaztatuko balu, egiaztapen hori hutsala izanen litzateke, deialdian lehiaketa-aldiari esleitutako puntu guztiak emanda egongo bailirateke (20 puntu). Aurrez adierazi bezala, egoera hori ez dator bat Eguesibarko udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzeko udal-ordenantzak xedatutakoarekin.
Hori dela eta, erakunde honek beharrezkotzat jotzen du Eguesibarko Udalari gomendatzea, udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzeko udal-ordenantzaren 17. artikuluak xedatutakoa betez, euskara balora dezala haren ezagutza merezimendutzat kontuan hartzea eskatzen den kasuetan, ezarritako ehunekoak errespetatuz; hala, ezin izanen dira lehiaketa-aldiko puntu guztiak erdietsi balorazio hori kontuan hartu gabe.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Horrenbestez, Eguesibarko Udalari gomendatzen zaio, udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzeko udal-ordenantzaren 17. artikuluak xedatutakoa betez, euskara baloratu dezala haren ezagutza merezimendutzat kontuan hartzea eskatzen den kasuetan, ezarritako ehunekoak errespetatuz; hala, ezin izanen dira lehiaketa-aldiko puntu guztiak erdietsi balorazio hori kontuan hartu gabe.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Eguesibarreko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia