Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La falta de un sistema de voz en euskera en los ascensores instalados en el Civivox del Ensanche y en el del aparcamiento subterráneo de la calle Olite.
Euskara
Iruñeko alkatea
Alkate txit jauna:
Ondoren, erakunde honek Iruñeko Udaletxera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:
Zu buru zaituen erakundetik iritsi zaigun eta, Zabalguneko Civivoxeko igogailuan eta Olite kaleko lur azpiko aparkalekuan euskarazko ahots-sistemarik ez dagoela adieraziz (…) jaunaren kexa helarazi digun 2019ko ekainaren 3ko idatziari dagokionez, esan behar dizut aginduak eman direla bi leku horietan ahots-sistema elebiduna jartzeko
.
Ondoren, erakunde honek Iruñeko udalera jo zuen, hizpidera ekarritako auziaz informazioa eskatzeko.
2020ko otsailaren 11n erakunde honek eskatutako txostena jaso zuen, honako hau adierazten zuena:
“Olite kaleko lur azpiko aparkalekua 75 urterako emandako jabari publikoko emakida administratiboa izan da duela gutxi arte (JOB 20-URT-20 (9/PS)). Beraz, ez zen edozein kudeaketa-formula erabiliz hirugarren batek emandako udal-eskumeneko zerbitzu bat, indarreko ordenantzako IV. Kapitulua aplikatu behar zitzaiona
(egungo eta etorkizuneko ordenantzetako 2. artikulua).
Aurrekoak esan nahi du entitate emakidadunak aparkalekuak funtzionamendu onena eta merkeena izateko egokitzat jotzen zituen erabakiak hartzen zituela.
Hemendik aurrera Udal Aparkaleku bihurtuko da eta gainerako udal-eraikin eta -zona publikoei aplikatzen zaien araudi bera aplikatuko zaio euskara arloan.
Iruña, Euskararen Foru Legearen arabera, Eremu Mistoan dagoen hiria da. Egoera hori dela eta, gaztelania soilik da hizkuntza ofiziala eta euskarak araubide berezia du.
Ildo horretan, 2017ko Foru Dekretuak (DF 103/2017) xedatzen du herritarrekin komunikatzeko elebitasuna erabiltzea hautazkoa izango dela esku artean dugun kasu honetan, bere 13. artikuluan jasota dagoen bezala.
13. artikulua. Herritarrekiko harremanak.
Eremu mistoan kokatutako administrazio publikoek, erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek, eremu horretako biztanleei bakarrik ematen badiete zerbitzua, neurriak hartu ahal izango dituzte webguneetako informazioa eta horien bidez egin daitezkeen administrazio-izapideak euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri egon daitezen.
Beraz, gaztelaniaz bakarrik egindako grabazioa legearen araberakoa da".
Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak honako helburu hauek jotzen ditu funtsezko
gisa (1. artikulua) eta, horregatik, Nafarroako botere eta administrazio publiko guztiek bermatu behar dituzte: a) Herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta eskubide hori gauzatzeko tresnak definitzea; b) Nafarroan euskararen berreskurapena eta garapena babestea, bere erabilera sustatzeko neurriak adieraziz.
Foru lege horren arabera, Nafarroako toki entitateek, beren eskumenen esparruan, ordenantzak onetsi ahalko dituzte, beren mugartean euskararen erabilera arautu edo sustatzeko, betiere foru lege honetan adierazitakoaren aurkako xedapenik ezarri gabe (bigarren xedapen gehigarria).
Iruñeko udal-esparruan, Udalak euskara erabiltzea eta sustatzea arautzeko ordenantza bat du. Honela dio ordenantza horretako zioen azalpenean: Iruñeko Udalaren ustez, euskara hiriko berezko bi hizkuntzetako bat da eta horren froga izan zen
irakaskuntzako sare publikoak aukera hori ematen ez zuenean derrigorrezko irakaskuntza euskaraz garatu ahal izango zela bermatzeko egindako ahalegin aitzindaria
. Testu berean, ordenantzaren xedea adierazten zen: herritarrei udal arreta euskaraz egitea bermatzea, hizkuntza hori sustatzeko behar diren neurriak hartzeko konpromisoarekin, Hizkuntza gutxitua eta kultura-ondare ukaezina dela kontuan hartuta, arreta berezia behar du mantentzeko eta erabiltzeko
.
Zioen azalpenean aurreratutakoaren ildotik, honako hau dio ordenantzaren 1. artikuluak: Gaztelania eta euskara Iruñeko berezko hizkuntzak dira. Biak berdintasunean erabiliko dira udal-eremuan, eta horietako edozein erabiltzeak eskubide osoko ondorio juridiko-administratiboak izango ditu
.
Euskara sustatzeko eta normalizatzeko tresna den aldetik, 7. artikuluak xedatzen du Iruñeko Udalak eta haren mendeko erakunde guztiek bide elebiduna (gaztelania-euskara) erabili beharko dutela herritar guztientzat ari direnean.
Aurreko agindu horietatik ondorioztatzen da Iruñeko Udalaren nahia dela euskara sustatzea eta normalizatzea bere eskumen-eremuan eta, horretarako, besteak beste, gaztelania eta euskara erabili beharko lituzkeela bere titulartasuneko igogailuetan jartzen duen ahots-sisteman, igogailu horien erabiltzaileak herritar arruntak direlako.
Kexan aipatzen diren igogailuak udal-titulartasuneko aparkaleku batean eta Civivox batean daude, hain zuzen ere herritar arruntek erabiltzen dituzten instalazioetan. Horregatik, Iruñeko udalaren euskara erabili eta sustatzeko udal-ordenantzan xedatutakoari jarraikiz, igogailu horietako ahots-sistema ele bitan (gaztelania-euskara) erabili beharko litzateke.
Horregatik, erakunde honek beharrezkoa ikusten du Iruñeko Udalari Zabalguneko Civivoxen eta Olite kaleko lur azpiko aparkalekuan jarritako igogailuen ahots-sistema ele bitan (gaztelania-euskara) erabiltzeko gomendioa egitea.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen udal-ordenantzak xedatutakoaren arabera, Iruñeko Udalari gomendatzea Zabalguneko Civivoxen eta Olite kaleko lur azpiko aparkalekuan instalatutako igogailuen ahots-sistema ele bitan erabiltzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Iruñeko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia