Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La disconformidad con las puntuaciones que se otorgan al conocimiento del euskera en una convocatoria de personal del Concejo de Eugi, por resultar posible obtener el máximo de puntos establecidos para la fase de concurso, sin necesidad de acreditar el conocimiento de esta lengua.
Euskara
Eugiko Kontzejuaren presidentea
Presidenta anderea:
2018ko azaroaren 27an, instituzio honek idazki bat jaso zuen. […]rena, Administrazioan Euskaraz Taldearen ordez,bertan administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiaren harira kexa bat planteatzen zuen, euskararen ezagupenari balorazio eskasa ematen zaiolako.
Idazki hartan, hauxe zioen:
Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izango.
Nafarroako administrazio publikoetan benetan egindako zerbitzuengatik,
gehienez: 15 puntu.
Enpresa pribatuan administrari-ofizial gisa benetan egindako zerbitzuengatik,
gehienez: 15 puntu.
Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza eta hobekuntza ikastaroetara joateagatik lortutako titulu edo ziurtagiri bakoitzagatik,
gehienez ere 15 puntu.
Euskara jakitea,
gehienez ere 10 puntu.
Ondoren, erakunde honek Eugiko Kontzejura jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:
Kontzeju honek kontuan izan du 103/2017 Foru Dekretuak euskarari esleitzen dion garrantzia.
Kontzeju honek euskararen ezagutzari 10 puntu ematen dizkio, meritu puntuagarri gisa.
Ez 103/2017 Foru Dekretuak eta ez beste edozein lege-xedapen orokorrek ez dute zehazten euskararen balioespena gainerako merituetatik bereizita puntuatu behar denik.
Nafarroako Arartekoak beste udal batzuetan ildo beretik izandako kexuetan aplikatutako irizpidea udal horietako ordenantzetan oinarritu da, kasu horietan ez baitira bete; aldiz, Eugiko Kontzejuak ez du modu batean edo bestean puntuatzera behartzen duen inolako ordenantzarik.
Eugiko Kontzejuak lanpostu honen deialdian euskararen ezagutza puntuatzeko erabilitako bidea Esteribarko Udalak egindako deialdian erabilitako bera izan da, eta ez da legezko auzirik gertatu.
Lehenago adierazi dugunez, Eugiko Kontzejuak ofizial administrariaren lanpostu bat barne-promozio mugatu eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdi batean euskararen ezagutzari esleitutako balioespenagatik aurkeztu da kexa.
Kexaren egileak salatzen du lehiaketa-faserako ezarritako gehienezko puntuak lor daitezkeela euskararen ezagutza egiaztatzeko beharrik izan gabe.
Eugiko Kontzejuak, bere aldetik, transkribatutako txostena igorri du; txosten horretan adierazten du kexaren xede den deialdiak bete egiten duela aplikagarri den araudia; kexaren egileak aipatutako kasuetan, udal horiek euskararen erabilera arautzen duen ordenantza bat dutela, eta Eugik ez duela halakorik; eta, deialdia egiteko orduan, Esteribarko Udalak egindako deialdian euskara puntuatzeko erabilitako modu bera erabili dela, eta ez dela legezko auzirik gertatu.
Kexaren egileak adierazten duen moduan, erakunde honek hainbat aldiz eman du bere iritzia gai honen inguruan.
Q18/101 espedientean, euskararen erabilera arautzen duen ordenantza duen udalari zuzendu zitzaion jarduketa, baina, hala ere, alderdi hori ez zen garrantzitsua izan kexa ebazteko orduan; erakunde honek udal hori inguru euskaldunean kokatuta zegoela adierazi zuen, eta zehaztapen hori izan zen erabakigarria. Eugiko Kontzejuaren kasuan ere zehaztapen hori bera egin daiteke.
Q18/101 espedientean, honako hau izan zuen kontuan erakunde honek:
Euskararen ezagutza lehiaketa-fasearen barneko merezimendua da. Gehienez 5 puntu lortu ahal izango dira horri dagokionez, ezagutza-maila frogatzeko proba eginda edo hizkuntza-mailaren egiaztagiria aurkeztuta.
Deialditik ez da ondorioztatzen euskararen balorazioa oposizio-fasearen zati denik.Era berean, ezin da ondorioztatu faseetako batean ere ez dagoenik:edo lehiaketa-fasean dago edo oposizio-fasean dago.
Zazpigarren oinarrian (Lehiaketa-fasea
) euskararen ezagutzari erreferentzia egiten zaio; hortaz, alderdi hori fase horretan puntuagarria dela ondoriozta daiteke.
Herritarrarekin harreman zuzena ez duten lanpostuetan euskararen balorazioa % 5 izango da, deialdiko puntu guztien gainean (lehiaketa gehi oposizioa).Horrenbestez, Euskararen ezagutza baloratuko da, gehienez 5 puntura arte.
5. Hori guztia aintzat hartuta, erakunde honek ebazten du kexak oinarria duela. Izan ere, onartutako deialdiaren arabera, euskararen ezagutzaren merezimendua neutralizatuta edo gutxietsita gera liteke, puntu guztiak bestelako merezimenduak batuta lor baitaitezke (emandako zerbitzuak eta prestakuntza).
Udalak kexa dela-eta aurkeztutako txostenean alegatutakoa onartzen bada (hau da, euskararen puntuazioa gainerako merezimenduei atxikitzen zaiela), ondorioztatuko genuke lehiaketa-oposizioan lor daitekeen gehieneko puntuazioa 105 puntu direla (30 puntu lehiaketa-fasean, 70 puntu oposizio-fasean, eta 5 puntu euskararen ezagutzagatik). Eta, kasu horretan, ez litzateke beteko oinarri arautzaileetan jasotzen den % 5eko ehunekoa, udal-ordenantzan aurreikusitakoari dagokionez. Eta, horrez gain, oposizioaren 70 puntuen eta lehiaketaren 30 puntuen baturaren ondoriozko zifra gaindituko litzateke.
6. Euskarari buruzko Foru Legeak honako hau ezartzen du 15. artikuluan euskararen erabilerari buruz (5. artikuluan zehazten da Altsasu eremu euskaldunean dagoela): Administrazio Publikoek eta izaera publikoko enpresek gaikuntza progresiboa sustatuko dute, eremu euskaldunean zerbitzua ematen duten langileak progresiboki euskararen erabileran gaitu daitezen. Administrazio bakoitzak, berari dagozkion eskumenen esparruan, zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, merezimendu kualifikatutzat hartuko da besteren artean.
Hortaz, euskararen ezagutza merezimendu kualifikatua da eta nahitaez baloratu behar da lehiaketa-oposizioaren kasuan, eremu euskalduneko udalerrietan lanpostuak betetze aldera. Euskara merezimendu gisa ez baloratzeak administrazioaren jarduketa legez kontrakoa izatea ekar dezake.
Bestalde, Eugiko Kontzejuak bere txostenean aipatzen duen Esteribarko Udalaren kasuan (ofizial administrarien hiru lanpostu barne-promozio mugatu bidez hornitzeko deialdia), erakunde honek Q18/499 espedientean eman zuen bere iritzia, eta udal horri gogorarazi zion euskararen ezagutza berariaz jasotzeko eta meritu gisa balioesteko lege-betebeharra, euskararen ezagutza nahitaezkoa ez duten lanpostuak hornitzeko deialdietan ere.
Kexaren xede zen deialdian ez zen balioesten euskararen ezagutza, eta hortik abiatuta gogorarazi zion erakunde honek lege-betebehar hori; gure oharra kontuan hartu zuten, udalak deialdiaren oinarriak aldatu baitzituen, euskararen berariazko balioespena txertatzeko. Oinarri berrien edukiari buruzko kexarik sortu ez zenez, erakunde honek ez zuen bestelako adierazpenik egin nahi izan kexa horrekin lotuta, euskara meritu gisa balioesten ez zuen deialdia baitzuen oinarritzat kexa horrek.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Honako hau gomendatzea Eugiko Kontzejuari: udalaren lanpostuak eskuratzeko euskararen ezagutza nahitaezkoa ez den kasuetan eta meritu gisa balioetsi behar denean, lehiaketa-faserako ezarritako puntuen osotasuna hizkuntza ofizial horren ezagutza egiaztatu gabe lortzeko aukera saihestea (lehiaketaren puntuazio osotik euskara ezagutzeagatiko puntuak gordez), eta deialdiak irizpide horren arabera egokitzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Antsoaingo Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia