Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La falta de determinación expresa de la puntuación por conocimiento de euskera en la valoración de los méritos de una convocatoria de provisión de puestos de trabajo de técnico de cuidados auxiliares de enfermería.
Euskara
Kontseilari jauna:
2018ko azaroaren 19an, instituzio honek idazki bat jaso zuen. […] jaunarena, Administrazioan Euskaraz Taldearen ordez,bertan Osasun Departamentuaren kontra aurkeztu zuen kexa bat, 1375E/2018, urriaren 31koa, Osasunbideako Zuzendari Nagusiaren Ebazpenari dagokionez, bertan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien 323 lanpostuetarako merezimendu lehiaketa onesten da.
Idazki hartan, hauxe zioen interesdunak:
Eremu ez-euskaldunean, berriz, foru dekretuak xedatzen du gehienez % 6ko balioa izanen duela merezimenduen baremoan gainerakoei emandako puntuekiko. Baina aurreikuspen hori dagokion deialdian zehaztu behar da (kasu honetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egin beharko du).
Interesdunak eskatzen zuen gogoan izateko euskarari dagokion puntu kopurua deialdian zehaztu behar zela. Hau da, eremu ez-euskaldunean duen balioa modu argian adierazi beharko litzateke deialdian
.
Ondoren, erakunde honek Osasun Departamentura jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:
“Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 31an emandako1375E/2018 Ebazpenaren bidez onartu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erizaintzako zaintza osagarrien teknikarien 323 plaza huts merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko deialdia.
Idazkian aipatzen den bezala, 2. eranskineko 3. atalean honako hau ezartzen da: Euskararen jakite-mailaren balorazioa ekainaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan
.
Aipatutako Foru Dekretuan ezarritakora joz gero, honako hau xedatzen du 35. artikuluak: Eremu ez-euskaldunean dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoetako lanpostuetarako, betiere ele bikotzat jo ez badira, euskara merezimendu moduan baloratu daiteke. Sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten denean balorazio hori %7ra bitartekoa izan daiteke, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta lanpostu horiek betetzeko merezimendu lehiaketetan %6ra bitartekoa, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez; Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren justifikazio-txostena beharko da aurretik
. 31. eta 39. artikuluetan ere aipatzen da justifikazio-txosten hori, hots, eremu mistorako eta zerbitzu zentraletarako, hurrenez hurren.
Azken bi artikulu horiei dagokienez, Laugarren Xedapen Iragankorra ere izan behar da kontuan:Zerbitzu zentralak identifikatu eta 27.2, 31.2 eta 39.2artikuluetan adierazitako lanpostuen zerrenda onartu arte, lehiaketa-oposizio bidezko deialdietan eta lanpostuetarako sarbidea merezimendu-lehiaketa bidez egitean, lanpostuak kokatuko diren eremurako foru dekretu honek adierazitako euskararen balorazioaren ehuneko minimoak aplikatuko dira
.
Aipatutako deialdian ez da txosten hori egin; hori dela eta, uste izan da zuzenena dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan arlo horretan aplikagarria den araudiari erreferentzia egitea.
Era berean, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuarekin harremanak ezarri dira, datozen deialdietan txostena aurretiaz egin ahal izan dadin, lanpostu bakoitzerako euskararen balorazioari buruzko aipamen zehatz bat sartu ahal izateko”.
Adierazi bezala, lanpostuak hornitzeko deialdiarekin lotuta aurkeztu da kexa, zehazki, merezimendu-lehiaketa bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erizaintzako zaintza osagarrien teknikarien lanpostuak hornitzeko deialdiarekin lotuta; izan ere, kexaren egileak uste du eremu euskaldunerako lanpostuei zegokienez, deialdi hartan zehaztu behar zela zenbat punturekin baloratzen zen euskararen ezaguera.
Osasun Departamentuak, berriz, aldez aurretik transkribatutako txostena egin du; txosten horretan ondorioztatzen du, azaldutako arrazoiak direla medio, bidezkoena zela deialdiaren barruan aipamen orokor bat egitea arlo horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari aplikatzen zaion araudiari (hau da, azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuari).
Azaroaren 6ko 215/1985Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duenak, 27. artikuluan xedatzen du gutxieneko zer eduki izan behar dituzten merezimendu-lehiaketen deialdiek.
Nahitaezko beste zehaztapen batzuen artean, aipatzen du balorazioan aintzat hartuko diren merezimenduen eta horiek puntuatzeko baliatu behar den baremoa zehaztu
behar dela [e) letra].
Horrenbestez, deialdiaren zeregina da –hautaketa-prozesuaren lege
izateari dagokion gisara– xehetasunez zehaztea zein merezimendu hartuko diren aintzat lehiaketaren bidez tramitatzen diren hautaketa-prozesuan.
Zehaztapen-lan horrek garrantzia berezia hartzen du baldin eta deialdia egin aurretik indarrean zegoen eta deialdiak berak aplikatzen duen araudiak ez baditu behar adinako xehetasunez edo osotasunez xedatzen hautaketa-prozesuan aintzat har daitezkeen alderdi jakin batzuk.
Hona hemen zer ezartzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuak, euskararen erabilera arautzen duenak Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, 35. artikuluan:
Eremu ez-euskaldunean dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoetako lanpostuetarako, betiere ele bikotzat jo ez badira, euskara merezimendu moduan baloratu daiteke. Sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egiten denean balorazio hori %7ra bitartekoa izan daiteke, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta lanpostu horiek betetzeko merezimendu lehiaketetan %6ra bitartekoa, merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez; Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren justifikazio-txostena beharko da aurretik
.
Xedapen horrek geroagoko zehaztapen bat egitea eskatzen du, hortaz, eta deialdia egiten duen organoari dagokio hautaketa-prozesuko hautagaiei adieraztea nolako balorazioa izanen duen euskaraz jakiteak (arauak aipatzen duen justifikazio-txostenari eragin gabe, horrek, ondorio horietarako, aldez aurreko tramitearen izaera baitu).
Aztertzen ari garen deialdiari dagokionez, egiaztatzen ahal izan denez (lehen oinarria), lanpostuetako batzuk eremu ez-euskaldunean kokatuta daude (Tuterako Reina Sofia Ospitaleko lanpostuak, adibidez).
Lanpostu horietarako sarbidearekin lotuta, gure ustez, azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoa ez litzateke nahikoa izanen euskaraz jakitearen balorazioa zein den zehazteko; izan ere, aipatutako arauak ez du zuzenean eta osoki horren berri jasotzen, aurrez azaldu bezala, gerora gauzatu edo osatu beharreko aurreikuspen bat baimentzen baitu.
Era berean, kexaren objektuarekin eta kexa horrek planteatzen duenaren funtsarekin duen erlazioa dela bide, aintzat hartu behar da deialdiko merezimenduen baremoan frantsesa, ingelesa edo alemana jakitea baloratzen dela (2.3 atala), Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren heinean.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hautaketa-prozesuei buruz aurkeztutako beste kexa batzuen harira (Q18/178 espedientea, adibidez), eta euskarak foru-ordenamendu juridikoan duen estatusa aintzat hartuz, erakunde honek gomendatu izan du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lanpostuak hornitzeko edo lanean sartzeko hautaketa-prozesuei dagozkien merezimendu-lehiaketa bidezko deialdietan, hizkuntzak oro har baloratzen badira, euskararen jakintzak ez dezala atzerriko hizkuntzek (ingelesa, frantsesa edo alemana) baino balio edo puntu-kopuru txikiagoa izan, eta irizpide hori eremu ez-euskaldunean kokatutako lanpostuetara jotzeko deialdietan ere aplika dadila, dagokion puntuazioarekin.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Osasun Departamentuari gomendatzen diogu aurrerantzean, lanpostuak hornitzeko onartutako prozeduretan, baldin eta hautagaien merezimenduak baloratzen badira, eremu ez-euskaldunean kokatutako lanpostuetara jotzeari dagokionez ere (kexa honen objektua horixe baita) berariaz adierazi dezala euskaraz jakiteak zenbat puntu balio duen; orobat, gomendatzen dugu atzerriko hizkuntzen ezaguera aintzat hartzen bada, euskara jakiteagatik ematen den puntu-kopurua ez dadila atzerriko hizkuntza horiei emandakoaren azpitik egon.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Antsoaingo Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia