Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q18/36), Nafarroako Arartekoarena, kexa honen egileak aurkeztutako salaketaren ondorioz abiarazitako prozedura dagokion moduan bidera eta buka dezala gomendatzen diona Irurtzungo Udalari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginak eta alor honetan aplikatzekoak diren arauek diotena bete dezan.

2018 otsaila 21

Hirigintza eta Etxebizitza

Gaia: La falta de contestación del Ayuntamiento de Irurtzun a una petición de información urbanística, referida a la realización de unas obras por parte de un vecino.

Hirigintza

Irurtzungo Alkatea

Alkate jaun hori:

  1. 2018ko urtarrilaren 17an, erakunde honek […] andrearen idazki bat jaso zuen, Irurtzungo Udalaren kontrako kexa bat jasotzen zuen, herriko bizilagun bati lan batzuk egiteko emandako lizentziarekin lotua, hirigintza-auzi horri buruzko informazio-eskaerari Udalak erantzunik eman ez ziola-eta.

    Idazki hartan, hauxe zioen:

    1. 2017ko abuztuaren 17an instantzia bat aurkeztu ziola Irurtzungo Udalari, eta haren bitartez, bizilagun batek bere etxean (Irurtzungo […] kaleko […] zenbakian) hasiak zituen lanen exekuziorako emandako hirigintza-lizentzia bati buruzko informazioa eskatzen zuela.Halaber, Udalari eskatzen zion aplika zitzala hirigintzaren alorreko legeria berrezartzeko beharrezkoak izan zitezkeen neurri guztiak, baldin eta frogatzen bazen aipaturiko bizilagunari lanei ekiteko lizentziarik eman ez zitzaiola.

      Eskaerak eskaera, ordea, Udalak ez du oraindik batere informaziorik eman.

    2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 318.1 artikuluak hauxe dio:Toki entitateak behartuak dira beren eskumeneko gaietan egiten zaizkien eskari guztiak ebatzi eta jakinaraztera.

      Horrez gain, esku artean dugun auziari dagokionez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen zuen ekainaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 8.1 artikuluak (eskaera egin zen garaian indarrean zegoen eta gero baliogabetu zen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen artikulu berak, alegia) zera ezartzen zuen: Pertsona guztiek dute administrazio publiko eskudunen esku dagoen lurralde- eta hirigintza-informaziora sartzeko eskubidea, interes jakin bat egiaztatzeko betebeharrik gabe eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 21. Artikuluan eta III. Tituluan ezarritakoaren arabera. Hori dela eta, gainera, gehienez ere bi hilabeteko epea ezartzen da eskaerak ebazteko (8.3 artikulua).

    3. Gainera, legeria bete dadin eskatzeko, administrazio-organoetan eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioan egiten den akzioa publikoa izango dela ere ezartzen du Testu Bateginaren 9. artikuluak, eta beraz, kexa aurkeztu duenak zilegitasun osoa du Udalari eskatzeko bere ikuskaritza-eskumenak erabil ditzala eta, hala badagokio, legeria berrezartzeko beharrezkoak izan litezkeen neurriak har ditzala.

      Horregatik guztiagatik, Irurtzungo Udalari eskatzen zion eman ziezaiola albait lasterren emateko, legeak ezarritako epea igaroa baitzen, obren exekuziorako emandako lizentziari buruzko informazioa eta, hala badagokio, legeria berrezartzeko jardunbideak martxan jartzeko ere bai.

  2. Kexa jaso ondoren, erakunde honek Irurtzungo Udalera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

    Jaso genuen txostenak honela dio:

    “LEHENA.- (…) andreak eskatutako informazioa albait lasterren emateko egin zeniguten eskaerari dagokionez, dagoeneko informazioa jakinarazi diogula, 2018ko otsailaren 1ean.

    BIGARRENA.- Uztailaren 3ko Nafarroako Arartekoaren 4/2000 Foru Legearen 24. artikuluak dioena betez, (…) andreak egindako eskaera dela eta, Irurtzungo Udalak errekerimendu bat bidali ziola 2017ko irailaren 12an ustez obrak lizentziarik gabe exekutatzen ari den etxejabeari, zera eskatuz: obrak bertan behera utz zitzala harik eta horretarako beharrezkoa den lizentzia lortu arte, edota, obrak bukatuak egonez gero, legezta zitzala lehenbailehen. Etxejabeak ez dio errekerimenduari erantzun.

    HIRUGARRENA.- Egoera zuzentzearrenLe comunico que tal y como es el funcionamiento habitual en estos casos, en el mes de enero se analizó el grado de cumplimiento de los requerimientos realizados en los meses anteriores y ya se dio orden al arquitecto municipal para que realice los oportunos informes de inspección sobre posibles obras sin licencia, entre las que están las que son objeto del caso que nos ocupa.”

  3. Argi geratu denez, bizilagun batek egindako obrei buruz interesdunak eskatutako hirigintza-informazioari erantzunik eman ez izana da kexaren motiboa.Bere eskaeran, bizilagunak obrak egiteko lizentziarik bazuen jakin nahi zuen interesdunak, eta hala ez bazen, legeria berrezar zedila eskatzen zuen.

    Irurtzungo Udalak, berriz, 2018ko otsailaren 1eko bere txostenean dio dagoeneko eman diola interesdunari eskatutako informazioa.Obrak lizentziarik gabe egiten ari zirela adierazten zen txosten horretan, eta 2017ko irailaren 1an etxejabeari errekerimendu bat bidali zitzaiola ere bai, obrak lehenbailehen legezta zitzala eskatu, eta orobat jakinarazten zitzaion lizentzia lortu bitartean obrak bertan behera utzi behar zituela. Halaber, Irurtzungo Udalak interesdunari jakinarazi dio oraindik ez duela etxejabeak errekerimenduari emandako erantzunik jaso eta, udal arkitektoaren txostena jaso ondoren hala badagokio, zehapen-espedientea irekiko duela.

  4. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 200. artikuluak eta hurrengoek erregulatzen dituzten ikuskaritza-eskumenak, legezko babesa eta hirigintzaren alorreko legeria berrezartzeko baldintzak.

    Legegintzako Foru Dekretu horren 202. artikuluak hauxe dio exekuzio-bidean diren legez kontrako jarduerei burur:

    "Obrak lizentziarik gabe egiten badira, edo lizentzian aipatzen diren kondizioak urratzen badira, Toki Entitateko buruak egintza horiek etetea erabakiko du eta, aurretiaz espedientea tramitatu ondoren, neurri hauetako bat hartuko du:

    1. Obrak edo erabilerak osorik edo partzialki bat ez baldin badatoz indarrean den araudiarekin, bateragarria ez den zatia sorberritzea edo behin betiko bertan behera uztea ebatziko da, eta horren kostua interesdunaren gain geratuko da.
    2. Obrak bateragarriak baldin badira indarrean den araudiarekin, interesdunari eskatuko zaio errekerimenduan zehazten den epearen barruan, edo, eperik zehazten ez bada, bi hilabeteko epean, lizentzia edo beharrezkoak izan litezkeen aldaketak eskatzeko. Legeztatzea posible ez bada, eraistea, sorberritzea edo obra behin betiko bertan behera uztea ebatziko da, eta horren kostua interesdunaren gain geratuko da”.

      Obrak bukatuak baldin badaude, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 203. artikuluak hauxe ezartzen du:

      Lizentzian edo exekuzio-aginduan aipatzen diren hirigintzako arauak hautsiz bukatu baldin badira obrak, Toki Entitateko buruak, lau urteko epean obrak bukatu direnetik edo bukatuak daudela nabarmen uzten duten ezaugarri fisikoak ikusgai daudenetik zenbatzen hasita, aurreko artikuluko a) edo b) letretan ezarritako neurrietako batzuk hartuko ditu.

      Aurreko agindu horietatik ondorioztatzen denez, Administrazio Publikoei hirigintza-ordenamenduaren defentsan ematen zaizkien eskumenak funtzio publikotzat hartzekoak dira, eta beraz, eskumen eta betebehar dira aldi berean, eta Administrazio Publikoak behartuta daude haien betetzera, baldin eta elementu faktiko ezinbestekoak jazotzen badira.

  5. Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, interesdunaren bizilagunak hirigintzako lizentziarik gabe ari omen zen obrak egiten.2017ko irailaren 14an jakin omen zuen horren berri, hau da, kexa honen xede den etxejabeari errekerimendu bat bidali eta obrak legeztatzeko eta bertan behera uzteko agindua eman zitzaion egunean.

    Erakunde honen iritziz, kontuan harturik frogatuta dagoela interesdunak salatutako obrak hirigintzako lizentziarik gabe exekutatu direla, Irurtzungo Udala legeak agintzen dituen neurriak hartzera behartuta dago, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 202. eta 203. artikuluek argi uzten dutenez.

    Egia da legeak berak ere nahitaezkotzat jotzen duela bukatuak dauden obrak edo exekuzio-bidean daudenak legeztatzeari buruzko azterketa bat egitea aldez aurretik, haiek aplikatzekoa den lege-ordenamenduarekin bateragarriak diren erabakitzeko, baina azterketa hori arrazoizko epe baten barruan egin behar da.

    Horregatik, erakunde honek ezinbesteko irizten dio Irurtzungo Udalari gomendatzea kexa honen egileak aurkeztutako salaketaren ondorioz abiarazitako prozedura dagokion moduan bidera eta buka dezala, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginak eta alor honetan aplikatzekoak diren arauek diotena bete dezan.

  6. Horrenbestez, eta uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1 artikuluak aitortzen dizkion eskumenekin bat etorriz, Nafarroako Arartekoak beharrezkotzat jo du:

    Kexa honen egileak aurkeztutako salaketaren ondorioz abiarazitako prozedura dagokion moduan bidera eta buka dezala gomendatzea Irurtzungo Udalari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginak eta alor honetan aplikatzekoak diren arauek diotena bete dezan.

Kontuan hartuz 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa, eta Lege horren 34.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da Irurtzungo Udalak jakinaraztea, aginduzkoa denez, gehienez ere bi hilabeteko epean, erabaki hau onartu duen eta, hala bada, erabakia betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, ukitutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2018. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.

Zure erantzunaren zain, adeitasunez,

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia