Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q17/809), Nafarroako Arartekoarena, erakunde honi helarazitako kexa baten egileak salatzen duen jarduera legearekin bat datorren azter dezala, eta, hala ez bada, beharrezkoak izan litezkeen neurriak har ditzala gomendatzen diona Bertizaranako Udalari.

2018 martxoa 09

Administrazio publikoen ondasunak

Gaia: La demora del Ayuntamiento de Bertizarana en la retirada de materiales y de construcciones privadas de una plaza pública, en la subsanación de errores existentes en datos personales que obran en su poder, así como en comunicar a la Mancomunidad de Malerreka la procedencia de girarle el impuesto de basuras por el desarrollo de una actividad, y no de dos como viene realizando.

Administrazio Publikoen ondasunak.

Bertizaranako Alkatea

Alkate jaun hori:

  1. 2017ko abenduaren 21ean erakunde honek […] andreak aurkeztutako idazki bat jaso zuen. Idazkian kexa bat adierazten dio Bertizaranako Udalari, honako hau eskatzeko:
    1. (…) jaunak eta (…) andreak zurezko egitura duten eraikuntzak husteko eta kentzeko, eta Oieregi plaza publikoko material erregaia pilatzeko.
    2. Bertizaranako Udalak bere datu pertsonalak, katastralak, helbideratzekoak eta lanari buruzkoak zuzentzeko, baita […] bere establezimenduaren izen soziala ere, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak dituen datuekin bat etor daitezen.
    3. Katastroa zuzentzeko eta mantentzeko, bere eskubide konstituzionalak bete daitezen, Bertizaranako 3. poligonoko 15. lursailean existitzen ez diren azpiguneak ezabatuz, bai eta existitzen ez diren etxebizitza-bloke batzuen, negozio irrealen eta Oieregiko […] kalea, […] helbidea duten pertsona ezezagunen helbideak ere; izan ere, hor baserri bat baino ez dago, lorategi eta etxola batekin (antzinako garbitegi bat), eta bertan bizi da […] andrea 2001. urteaz geroztik, eta ostatua ere bertan dauka, 2004. urteaz geroztik, eta ez dago inolako banaketa horizontalik.
    4. Bertizaranako Udalak Malerrekako Mankomunitateari jakinarazteko zergatik ez dion bidali zabor-zerga bi jarduera egiteagatik (taberna eta jatetxea), baizik eta jarduera bakarra egiteagatik; izan ere, jarduera biak modu osagarrian egiten dira ostatuko lokal berean, eta, beraz, negozio bakarrean sortzen da zaborra.
  2. Kexa jaso ondoren, erakunde honek Bertizaranako Udalera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

    2018ko martxoaren 1ean jaso zuen Udalaren txostena erakunde honek, eta interesdunari helarazi zion.

  3. Kexak, lehenik eta behin, zera dio, argi geratu denez: interesdunak, Oieregiko plazan egindako jarduera batekin lotuta (zurezko egiturak eta materialak pilatzea), jarritako salaketari Udalak ez diola ustez erantzunik eman.

    Horri dagokionez, espedientean bertan ere ageri da kexaren egileak Udalari azaldu ziola, 2017ko irailaren 6an bidalitako instantziaren bidez, Oieregiko udal plazan aipaturiko jarduera egiten ari zirela, eta informazioa eskatu zuela hori egiteko zuten lizentziari buruz, edo, halakorik ez bazen, horrekin lotuta hartutako legezko neurriei buruz.

    Bertizaranako Udalak azalpenak eskatu omen dizkio Oieregiko Kontzejuari, eta azalpen horiek noiz jasoko zain omen dago.

    Gorago esan bezala, interesdunaren eskaera 2017ko irailean aurkeztu zen, eta kontuan harturik hartan aipatzen den jarduera Udalaren kontrolpekoa dela (Udalak, behintzat, ez du kontrakorik esan), uste dugu hura legearekin bat datorren ebazteko lanak lehenbailehen egin beharko liratekeela (eta jada sei hilabetetik gora joan dira), eraginkortasunaren printzipioak hala agintzen baitu.

    Esan beharra dago ebatzi beharreko auzia (plaza publiko batean egiten ari diren lanak legearekin bat datozen ala ez ebaztea) azkar samar egiaztatzekoa dela, eta ez dagoela, beraz, atzerapena justifikatzeko inolako motiborik.

    Horregatik, Bertizaranako Udalari gomendatzen diogu kexaren egileak salatzen duen jarduera legearekin bat datorrela egiazta dezala, eta, hala ez bada, beharrezkoak izan litezkeen konponketa-lanei ekiteko neurriak har ditzala.

  4. Horrenbestez, eta uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1 artikuluak aitortzen dizkion eskumenekin bat etorriz, Nafarroako Arartekoak beharrezkotzat jo du:
    Bertizaranako Udalari gomendatzea kexaren egileak salatzen duen jarduera legearekin bat datorrela egiazta dezala, eta, hala ez bada, beharrezkoak izan litezkeen konponketa-lanei ekiteko neurriak har ditzala.

Kontuan hartuz 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa, eta Lege horren 34.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da Bertizaranako Udalak jakinaraztea, aginduzkoa denez, gehienez ere bi hilabeteko epean, erabaki hau onartu duen eta, hala bada, erabakia betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, ukitutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2018. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.

Zure erantzunaren zain, adeitasunez,

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia