Partekatu edukia
Energia eta ingurumena
Gaia: Disconformidad con ubicación del velatorio en Etxarri-Aranatz.
Ingurumena
Aranazko Alkatea
Alkate andre hori:
2016ko irailaren 19an erakunde honetan […] aholkularitzak aurkeztutako idazkia jaso zuen (kale nagusiko 2. zenbakiko jabeen komunitatearen izenean). Horren bidez, Etxarri-Aranazko Udalaren aurrean kexa jarri nahi zuen ez zegoelako ados Etxarri-Aranatzen, herriaren erdigunean eraikitze bidean den beilatokiaren kokapenarekin.
Idazki horretan azaldu zuen hasiak zirela beilatokia Etxarri-Aranazko kale nagusiko 2. zenbakian etxebizitzen etxabeetan ezartzeko lanak. Udalari lanak geldiarazteko eskatu diote, uste dutelako ez dela leku egokia beilatokiarentzat eta beste kokaleku bat bilatu beharko litzaiokeela.
Jarraian, erakunde honek Etxarri-Aranazko Udalera jo zuen, planteaturiko gaiari buruzko informazioa eskatzeko.
Azaroaren 24an, eskatutako txostena jaso da, eta horren berri eman zaio kexagileari.
Erakunde honek dagoeneko adierazi du zein den bere irizpidea beilatokiak biziguneetan ezartzeari dagokionez. Q14/726/S eta Q16/343 espedienteetan, honakoa adierazi da:
Bigarren eskaeran etxebizitza-eraikinen azpian beilatoki/tanatoriorik ez instalatzeko eskatzen da, eta egitekotan, eraikin independenteetan instalatzeko eskatzen da
.
Erakunde honek uste du Berako auzokide ugarik egindako eskaera hori guztiz zentzuduna dela.
Nafarroako Hileta-osasunaren Arautegia onartu zuen urriaren 15eko 297/2001 Foru Dekretuaren 36. artikuluak honela definitzen ditu tanatorioak: Beilatokientzat ezarritako baldintzak betetzen dituen establezimendu oro. Horrez gain, tanatopraxia-jardunbideak burutzeko baimena izan behar du
.
Bestalde, Foru Dekretu horren 34. artikuluak beilatokitzat hartzen ditu honako hauek: Gorpuari estetika-praktikak egiteko, hori erakusteko eta beilatzeko baimena duten establezimendu guztiak
.
Foru Dekretu horren 38. artikuluak beilatoki eta tanatorioen funtzionamendu-baldintzak ezartzen ditu: Gorpuen estetika-praktiketan eta tanatopraxia jardunbideetan erabilitako tresneria, ahal bada, erabili eta botatzekoa izango da. Erabiltzen den materiala erabili eta botatzekoa ez bada, hori garbitzeko eta esterilizatzeko sistema egokia izango dute
; beilatokietan eta tanatorioetan sortutako hondakin guztiak aplikagarria den indarreko legeriaren arabera kudeatuko dira
; horrez gain, zaraten eta dardaren inguruan indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen direla bermatu beharko da
.
Beraz, giza-gorpuak jasotzen dituzten establezimenduak dira; gorpuekin zenbait tratamendu-jarduera egiten dira eta gorpuekin harremanetan egon diren erabili eta botatzeko materialak eta hondakinak sortzen dira; horiek hondakinen araudia bete beharko dute. Gainera, beste egitate batzuk kudeatzen dira bertan, besteak beste, gorpuen leku-aldaketa, senideen bisitak, hilkutxen eta hileta-koroen presentzia eta hileta-ibilgailuen presentzia.
Biztanle asko dituzten udalerrietan, Iruñean edo Burlatan bezalaxe, tanatorioak eta beilatokiak eraikin independenteetan edo etxerik gabeko eraikinetan daude. Horrez gain, Beratik hurbileko udalerri batzuetan (Lesakan, adibidez) gauza bera gertatzen da. Hori guztia kontuan hartuta, ikus daiteke eskaera hori kulturala, soziala eta legez zentzuduna dela.
Zentzuduna dela berretsi daiteke; izan ere, tanatorioa eraikin isolatu batean kokatzea ahalbidetuko lukeen neurri bat hartu izan balitz, ez zatekeen gizarte-egonezina sortuko hainbeste herritarrengan. Hala, batez ere tanatorioa bera dagoen eraikinetako edo tanatoriotik hurbil dauden etxebizitza-eraikinetako auzokideek dute egonezin hori. Antzeman da gizarte-gatazka gutxiago daudela (salbuespenak salbuespen) tanatorioak eta beilatokiak eraikin independente batean kokatzen direnean; beraz, herritarrek egindako eskaera egokia dela ondoriozta daiteke.
Autonomi erkidegoek onartutako araudia ikusita, egiazta daiteke zenbait autonomi erkidegok erabaki dutela tanatorioak eta beilatokiak hileta-erabilera esklusiboa duten eta beste eraikin batzuengandik isolatuta dauden eta independenteak diren eraikinetan kokatzea. Besteak beste, hori egin dute Gaztela eta Leonen, Gaztela-Mantxan, Extremaduran, Errioxan eta Madrilen.
Hori dela-eta, etxebizitza-eraikinen etxabeetan beilatokiak/tanatorioak ez instalatzeko eta eraikin independenteetan kokatzeko eskaeraren arrazoiak kulturalak, sozialak, osasunekoak eta ingurumenekoak dira, besteak beste.
Egia esan, Nafarroako Foru Erkidegoko indarreko araudiari jarraiki, ez da ilegala tanatorio/beilatoki bat instalatzea etxebizitzetara bideratutako eraikin baten etxabean Baina, adierazi den bezala, legezkotasuna ez da administrazioak erabilera bat onartzean edo baimentzean itsu-itsuan bete behar duen betekizun bakarra soilik, hori legala bada ere. Izan ere, legezkotasuna betetzeak herritarren egonezina eragin dezake, baita gizarte-bizikidetzaren narriadura ere.
Kexan egindako hirugarren eskaeran, Berako Udalari udal ordenantza aldatzeko eskatzen zaio, aurreko eskaeran adierazitako debekua gehitzeko.
Udalak hauxe argudiatzen du bere txostenean: Udalak ordenantza aldatu arren, ez litzaioke izapidetzen ari den espedienteari aplikatuko. Nolanahi ere, erabaki horiek hartzeko behar adina denbora eta hausnarketa behar dira
.
Termino juridikoetan, erakunde hau ezin da udalaren arrazoiketarekin bat etorri. Tanatorio/beilatoki bat eraikin batean kokatzea hirigintza-egintza bat da. Hortaz, hirigintza-legeria bete beharko du.
Lurraldea eta hirigintza antolatzeko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak, 78. artikuluan, Nafarroako udalei ahalmena ematen die udaleko plan orokorrak aldatzeko. Halaber, 64. artikuluan ahalmena ematen die higiezin bakoitzean baimen daitezkeen jardueren baldintzak arautzen dituzten udal ordenantzak onesteko. Hau da, Berako Udala hirigintza-plangintzako ahalmenaren titularra da udal-mugarte horretako eraikinen eta lurzoruaren erabilerak antolatzeko. Hortaz, oro har egoitza-eraikinen etxabeetan tanatorioak eta beilatokiak instalatzea debekatzen duen eta juridikoki loteslea den hirigintza-araudia ezar dezake. Bestela, tanatorioak eta beilatokiak hileta-erabilera esklusiboko eraikinetan edo beste eraikin batzuengandik isolatuta dauden edo independenteak diren eraikinetan kokatzera behartzen duen hirigintza-araudia.
Erabilera hori eta horren kokapena antolatzeko ahalmena aitortuta, antolamenduak berez aurretik emandako lizentzia bati eragin liezaiokeen aztertu behar da. Erantzuna baiezkoa da.
Hirigintza-lizentzia baten titularrak daukan jarrera juridikoa ez da administrazioari hori aldatzea edo iraungitzea eragozten dion eskubide absolutu bihurtzen.
Ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Lurzoruaren Legearen Testu Bateginaren 35 c) artikuluak udalei baimena ematen die partikularrei horien ondasunetan eta eskubideetan sortutako kalteak ordaintzeko, hirigintza-antolamendua bat batean aldatzeagatik obrak eta jarduerak egiteko emandako tituluen eraginkortasuna aldatzen edo iraungitzen den kasuetan (udal lizentzia da obrak eta jarduerak egiteko titulu horren paradigma). Horrekin guztiarekin, adierazi nahi da Berako Udal Plan Orokorraren aldaketa batek edo hirigintza-ordenantza berri batek tanatorio/beilatokiak egoitza-eraikinetan kokatzea debeka dezakeela, baita jadanik lizentzia duten eraikinetan ere. Planaren edo ordenantzaren aldaketa horren arabera, udalak lizentziaren eraginkortasuna iraungi dezake; hala ere, jardueraren sustatzaileari bere ondarean egindako kaltea ordaindu beharko zaio.
Ez da antzeman udalari herritarrek eskatutako zentzuan jardutea eragozten dion oztopo juridiko gaindiezinik dagoenik, hori bada udalbatzaren asmoa.
Gainera, udalak tanatorio/beilatokiaren sustatzailearekin zenbait formula hitzar ditzake, establezimendu hori etxebizitzetatik urrun dagoen beste leku batera aldatu ahal izateko, horretarako itundutako terminoetan.
Laburbilduz, Berako Udalak bere hirigintza-araudian jaso dezake kexaren sustatzaileek egindako eskaera. Horrez gain, hileta-jardueraren titularrarekin hitzar dezake etorkizuneko tanatorioaren kokapena isolatuago dagoen edo etxebizitzarik gabeko beste leku batera aldatzeko.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Ararteko erakundearen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
Etxarri-Aranatzeko Udalari iradokitzea Udaleko Plan Orokorra aldatzeko edo higiezinetako tanatorio/beilatoki jardueren baldintzak arautzen dituen udal ordenantza bat onesteko. Horren helburua da, bertan, oro har eta juridikoki loteslea izanik, egoitza-eraikinen etxabeetan tanatorioak eta beilatokiak instalatzea debekatzen duen edo tanatorio eta beilatokiak hileta-erabilera esklusiboko edo beste batzuengandik isolatuta dauden edo independenteak diren eraikinetan kokatzera behartzen duen hirigintza-araudia gehitzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2 artikuluari jarraiki, bidezkoa da Etxarri Aranazko Udalak, nahitaezkoa den moduan, gehienez ere bi hilabeteko epean jakinaraz dezala iradokizun hau onartu duen eta, hala balegokio, zein neurri hartuko duen betetzeko.
Lege oinarri horretan ezarritakoarekin bat eginez, iradokizuna ez onartzeak kasua 2016ari dagokion urteroko txostenean sartzea ekar dezake. Txosten hori Nafarroako Parlamentuari aurkeztuko zaio eta berariaz aipatuko da administrazio batek iradokizunen aldeko jarrerarik hartzen ez badu, posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia