Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Disconformidad con la respuesta de la Mancomunidad a varias instancias relativas a la prestación del servicio de suministro de agua y al precio cobrado
Zerbitzu publikoak
Ultzanuetako Mankomunitateko presidentea
Presidente jauna:
Kexa jaso ondoren, erakunde honek Ultzanuetako Mankomunitatera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
2016ko uztailaren 21ean jaso zuen Mankomunitatearen txostena erakunde honek, eta interesdunari helarazi zion.
Argi geratu den moduan, kexak interesdunak Ultzanuetako Mankomunitateari egindako zenbait eskaerarekin du zerikusia, uraren hornidura-zerbitzuaren prestazioari eta kobratutako prezioari buruzko eskaerekin, hain zuzen ere.
Zehazki, hauek dira desadostasunak:
Kontagailuak aldatzeko beharraren justifikaziorik eza.
Interesduna, faktura bat jaso ondoren Mankomunitateari adierazitako gaiei buruzko zenbait eskaera zuzendu zizkiona, ez dago ados tokiko erakunde horrek emandako erantzunekin. Mankomunitateak erantzunen edukia berretsi zuen eta interesdunari horri buruzko jakinarazpen berri bat igorriko ziola jakinarazi zuen, errekurtso-bideen berri emateko.
Kontagailuen alokairua kobratzeari dagokionez, interesdunak arrazoitu zuen bere kontagailuaren jabea dela, eta ez duela zertan ordaindu.
Horri buruz, Ultzanuetako Mankomunitateak emandako erantzunean adierazi zen ordenantza fiskalean aurreikusita dagoela alokairuagatiko tasa, eta Mankomunitatea kontagailu berriak jartzen eta behar dutenak aldatzen; eta aldatzeak erabiltzaileen %100era iritsiko dira epe ertainean, eta tokiko erakundeak ordainduko ditu.
Erakunde honen ustez, alderdi horretan interesdunak du arrazoia, ordenantzak aurreikusten duen zerga-egitatea estaltzea ez dela hautematen. Aplikatu beharreko ordenantza fiskalak aurreikusten duen kontagailuen alokairuaren kuota finkoa zerga-egitatea konfiguratzen duen negozio juridikoa dagoen kasuetan kobratu behar litzateke (Administrazio publikoak erabiltzaileari kontagailua alokatzea), baina ez bestelako balizkoetan.
Beraz, interesdunak arrazoitu duen moduan, alokairurik ez bada existitzen, kontzeptu horren kuota kobratzea ez da egokia, eta erakunde honek dagokion zenbatekoa itzultzeko gomendatzen du.
Horniduraren jarraitutasunaren bermerik ezari dagokionez, interesdunak adierazi du Iraitzozeko goiko auzoko bizilagunek arazo hori dutela. Edozein arrazoi dela medio, argiaren hornidura mozten bada, horrek uraren hornidurari eragiten diola azaldu zuen, eta konponbide bat eskatu zuen.
Mankomunitateak, interesdunari erantzuteko, adierazi zuen hornidura-zerbitzuak presioa galtzea dela ekin beharreko lehen gaietako bat. Hortik auzia aztertzeko Mankomunitatearen aldeko jarrera ondorioztatzen da.
Zentzuzkoa denez zerbitzuaren gabezia hori, eta biztanleei derrigor eman beharreko funtsezko udal-zerbitzu bat denez, erakunde honek Ultzanuetako Mankomunitateari gomendatzen dio hornidura hobetzeko neurri tekniko egokiak aztertu, sustatu eta har ditzala, ahalik azkarren, biztanle guztiek kalitate-baldintza egokitan jasotzeko aukera izan dezaten.
Kontagailuen aldaketari dagokionez, interesdunak horri buruzko informazioa eskatu zion Mankomunitateari, eta jasotako erantzuna desegokia iruditu zitzaion.
Sortutako auzia ikusita, erakunde honek uste du zenbait erabiltzaileren kontagailuak ordezkatu behar direnean beharrezkoa dela adieraztea, kasuaren erreferentzia konkretua emanez, ordezkatzearen arrazoia (kontserbazio-egoera txarra, zerbitzua kaltetzen duten kontagailuaren ezaugarriak, eta abar), eta dagokion erabiltzaileari jakinaraztea.
Herri Administrazioaren erabakien arrazoien printzipioari lotutako betebehar bat da, eta, beraz, gomendioa zentzu horretan formulatu da.
Kontuan hartuz 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa, eta Lege horren 34.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da Ultzanuetako Mankomunitateak jakinaraztea, aginduzkoa denez, gehienez ere bi hilabeteko epean, gomendio hauek onartu dituen eta, hala bada, haiek betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, ukitutako administrazio publikoak arartekoaren gomendioak onartzen ez baditu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2016. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia